|
|
 |
|
|
ASPANOVAS BIZKAIA (Bizkaiko
haur minbizidunen gurasoen elkartea) 1989.ean sortzen da haur
minbizidunen gurasoen ekimenari esker bi arlo garrantzitsu jorratzeko
beharrizanean: medikuntzaren arloa eta laguntza-arloa, gabezia
nabarmenak aurkezten baitzituzten haurraren garapen osoa modu
egokian eman zedin.
Gaur egun, hamarkada bat baino gehiago igaro ondoren, ASPANOVAS
Bizkaiak bere lanari eta ahaleginei esker, minbizidun
haurrek eta beren familiek baliabideak, instituzionalak zein
elkarkidetzakoak, izatea lortu du; horrela bizi-kalitate hobea
izan dezaketelarik eta ondorioz, gaixotasunaren garapena lasaiago
eraman dezakete, hau beti erasotzailea eta batzuetan hilgarria
baita. |
|
 |
|
 |
 |
|
|
|
|
ASPANOVAS Bizkaiaren xede-taldea
adingabekoa eta bere familia da, bere dimentsio psikosozialean.
Gure elkarteak gaur egun gaixotasunak eragindako 3'8 familiako
aktuazio nukleoa dauka. 2003.Urtean guztira 47 kasu berri
egon dira.
Tratamenduan edo zainketapean dauden haurren populazioa
bi ospitaletan banatuta dago:
- Gurutzeetako ospitalean (Barakaldo).
- Basurtoko ospitalean (Bilbo).
Haurrak ez dira bizkaitarrak soilik, beste toki batzuetatik
ere etorriak dira kasu batzuetan: Kantabriatik, Arabarik,
Gipuzkoatik, Burgostik, Palentziatik, Errioxatik... |
|
 |
|
 |
|
|
 |
Goruntz |
|
 |
|
 |
 |
|
|
|
|
Minbizidun haurren eta beren familiaren egoera hobetzea
medikuntza arloan, psikologikoki zein laguntza arloan.
Gaixotasun
hau eta bere tratamenduak gehiago ezagutzen laguntzea.
Helburuak
gauzatzera bideraturik dauden jardueren garapena. |
|
 |
|
 |
|
|
 |
Goruntz |
|
|
 |
|
 |
 |
|
|
|
|
 |
Minbizidun
haurren bizi-itxaropena luzatzen laguntzea.
Haur
horien osasun-laguntza hobetu eta sustatzea.
Haurrentzako
eta beren familiarentzako bizi-kalitatearen maila egokiak
lortzea.
Minbizidun
haurrak badirela gizartean hedatzea, baita horrek sortzen
dituen estutasun eta arazoak ere.
Laguntza
eta arreta psikologikoa.
Laguntza
eta arreta soziala.
Giza.laguntza
eta laguntza morala.
Irakasleei
informazioa eskaintzea ikastetxeko egoera errazteko.
Ospitaleratze
luzeen ondorioz ikastetxera joan ezin diren haurrentzat
hezkuntzan beharrezko laguntza lortzea.
Haurrei
minbiziari buruzko informazioa ematea liburu egokien bitartez.
Gurasoei
seme-alaben gaixotasunari buruzko informazioa ematea “Gurasoentzako
gida” baten bitartez.
Boluntariotza
sozialeko taldeen sorrera sustatzea ASPANOVAS
Bizkaiaren jarduera ezberdinetan parte hartu
eta lagundu dezaten.
Autolaguntzarako
dauden sare sozialetan sartzea.
Minbizia
gainditu duten gazteen talde bat osatzea “Osasun
Hezkuntza”-ri buruzko gaiak eztabaidatzeko.
ASPANOVAS
Bizkaiak antolatzen dituen jarduerei buruzko
informazio zehatza eskaintzea memoria informatibo baten
eta hiruhileroko aldizkarien argitalpenaren bitartez.
Gurutzeetako
ospitaletik hurbil dagoen abegi-etxe bat izatea Bizkaiko
ospitaleetan dauden minbizidun haurren familientzat dohan
eskaintzeko.
|
|
|
 |
|
 |
|
|
| |
|