| Duela urte batzuk haur minbiziaren
munduko errealitatea ezagutarazteko ezarri genuen helburuari jarraituz,
ASPANOVAS Bizkaiak, 2003.erako “Minbizidun
Haurrari zuzendutako Disziplina Anitzeko Arretaren Kongresua”
azaroaren 28 eta 29an Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu zen gertaera
bikaina, jarri zuen xedetzat.
Ikasleek,
profesionalek, gaixotasunak eragindako familiek eta haur minbiziarekin
sentsibilizatutako jendeak esperientziak eta ezagutzak konpartitzea
zen gure helburua. Jakitun ginen honelako ekimenak prestakuntza
eta antolakuntza lan izugarria ekarriko zuela, baina kongresu honi
esker gure Elkartea eta honen lana ezagunagoa egingo zela eta gaixotasun
honen tratamendurako egin diren aurrerakuntzak gizartearengana iritsiko
zirela jakiteak, gogo biziz lan egitera bultzatu gintuen.
Gure helburuak lortzeko, parte-hartze programa oso bat prestatu
zen, gure haurrak zaintzeko esperientzia handia duten espezialistak
zeudelarik bertan. Kongresuak iraun zituen bi egunetan honako gaiak
jorratu ziren: |
Kongresu honek, haur minbiziaren errealitatea
eta haur minbizia hurbiletik bizi izan dugunok, hots, talde sanitarioek,
minbizidun haurren gurasoen elkarte eta erakundeok ditugun itxaropen
handiak hedatzea lortu genuen topaketa eta irakaspen foro bat izatea
lortu zuen.
Itxitura ekitaldian Naroa Intxausti Bolunburu (Sopranoa) eta Oihana
Barandiaran Duran (Pianojolea) eta “Bihotz Gaztea” dantza
taldearen emanaldia izan genuen. Krongresuari amaiera ofizialki
emateko Juan Mª Atutxa, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, izan
genuen eta bertan bildu ginenei hitzaldi bat eskaini zigun. Guk
zati hau atera dugu:
“Botika berri bat eskuetan hartzen dugun bakoitzean, kaxatik
harekin datorren instrukzio liburu antzeko bat ateratzen dugu, propektua.
Nik “MAITASUNTERAPIA”rena irakurri dut eta zera dio:
- Edukia: Maitasuna, gizatasuna, samurtasuna, elkartasuna, erresistentzia
eta borondatea.
- Propietateak: Elkartasunaren eta erresistentziaren ekintza
antidepresiboa erlazionatzen du maiatsunak eta samurtasunak beti
sortzen duten baikortasuna eta konfiantzarekin. Bizitzak pena
merezi duela kontsideratzeko gogo-aldartea sortzen du.
- Oharrak: Gaixotasun larriak gainditzeko funtsezkoa. Itxaropenaren
ekoizpena suspertzen du eta gogo-aldartean hobekuntza sortzen
du, bestela ez baikenuke inolako aukerarik izango.
- Posologia: Ez da kontraindikaziorik agertu. Honetatik, behar
bezain beste hartu.
- Bigarren mailako efektuak: apurturik zeuden harremanak berreskuratzen
lagun dezake. Pertsonenganako, Jainkoarenganako edo bienganako
sinismena suspertzen du.
- Aurkezpena: Laztanetik antolatutako irteerara, laguntza psikologikoa
eta famili terapiatik igaroz. ASPANOVAS Bizkaiaren
katalogoan begiratu.
- OSO GARRANTZITSUA: Botika hau ez utzi goiko
apaletan. Beti haurren eskuragarri utzi. Ez da beharrezkoa astintzea.
Soilik erabili.
Geratzen zaidan gauza bakarra mirarizko produktu hau egiten dutenei,
zuek bezala, zorionak ematea da”.
Horrelako ekimen bat aurrera eramateko ASPANOVAS Bizkaiarengan
konfidantza izan dutenei gure eskerrik beroenak eman behar dizkiegu,
beraien laguntzarik gabe ez bailitzateke posible izango: txostengileak,
Pelcons Publicidad, Bilboko Udaletxeko Gizarte Ongizate Saila eta
BBKko Gizarte-Ekintza. |