Gehitu gogokoetan Aspanovas etxeko orrialdea        
ESKOLA-LAGUNTZARAKO PROGRAMA 2002 Itzuli

foto1Ume bati minbizia diagnostikatzen zaionean, familiarekin batera gaixotasunarekin kontaktuak jartzen da eta haurraren ospitaleratze aldi luzeek, froga amaigabeek, tratamenduek, etab. egoera emozional batzuk (tentsioa, beldurra, etab.) eragiten dituzte. Antsietate familiar handiak, etorkizunaren aurrean dauden zalantzek eta jarduera zein harremanetan ematen diren aldaketa gogorrek eragindako egoera honetan berebiziko garrantzia du haurraren famili-bizitzako normaltasunera bideratutako ekimen orok.

Ikuspegi normalizatzaile honekin bat etorriz, ikastetxea, ospitaleetan “Ospitaleko Ikasgela” deritzona, haurrarentzat funtsezkoa den zerbaitetan bilakatzen da, honek ospitaleratze luze eta jarraiak izaten dituen haur orok isolamenduan eta pasibotasunean jausteko izaten duen joera ekiditzen duelako, ospitaleratzearekin batera izaten den antsietatea kontrolatzen lagunduz, etorkizunaren aurrean itxaropena sustatuz, isolamendu soziala ekidinez, familiarteko harremanak erregularizatuz eta ikasteko ohitura galtzea ekidinez.

foto1Eusko Jaurlaritzak bere Hezkuntza eta Unibertsitate eta Ikerketa Sailen bitartez, 96/97 ikasturtetik aurrera, Bizkaian izaera iraunkorreko Etxez etxeko Irakaslaguntza Zerbitzua (CEVEBAD) jarri zuen martxan eskolara joateko adina duten gaixoen bere hezkuntza beharrizanak asetzeko. Beraz, ikastetxe publiko zein pribatuetako haur, lehen eta bigarren hezkuntza ematen dira.

Zerbitzu honen funtzionamenduak ikastetxea eta ikaslearen arteko lotura gisa balio du; izan ere, gero eta beharrezkoagoa baita, duen balio terapeutikoa dela eta, gaixorik dauden haurren beharrizan indibidualak asetzen dituzten hezkuntza zerbitzu malguen esistentzia, ahalik eta eskolatze normalizatuena lortzeko.

Irakaslegoaren parte hartzeak eta eskola programaren jarraipenak bere gaixotasaunagatik ukatu zaion normaltasunera itzultzea esan nahi du haurrarentzat, eskolatzearen jarraipena bermatuz; horrela, alta jasotakoan ikaslea gelara joaten delarik eta eskola bere ikaslagunekin batera jarraitzen duelarik. Gurasoek zerbitzu hau eskatu behar die haurra matrikulatua dagoen ikastetxeko tutore/zuzendariari. Zerbitzu honen etorkizuna ikaslea bere gelan berrintegratzera bideratuta egon behar da, non ikasleak bere hezkuntza prozesua jarraituko duen beste ikaslagunekin batera eta ahalik eta modu normalizatuenean.

 
       
AurkezpenaAspanovasBerriakEskerrakLoturakHezur-muinaren emaileak MemoriakProiektuak
JarduerakAbegi-etxeaKongresuaArgitalpenakBoletinak KontaktuaEztabaida guneaApunta zaitezGazteleraz
Médico Antonio Eguiluz, 22 (lonja) 48004 Bilbao • Tlfnos: 94 411 05 35 y 94 411 05 56 - Fax: 94 411 05 35
e-mail: aspanovas@aspanovasbizkaia.org