|
|
 |
LAGUNTZA
PSIKOLOGIKOAREN PROGRAMA 2002 |
Itzuli |
|
| ASPANOVAS-eko
laguntza psikologikoaren zerbitzua 1991.ean sortu zen, haurrari
minbizia diagnostikatzen zaionetik eta gaixotasunak iraun bitartean,
berarengan eta bere ingurukoengan aldaketak eta nahasketa emozional
eta kognitiboak izaten direlako.
Egoera honek dakartzan aldaketak batzuetan mingarriak dira,
eta beti ere konplexuak: beldurrak, tratamenduek, familiarteko
aldaketek, joan-etorriek, ospitalizazio luzeek... familian
egoera ia jasangaitza sortzen dute. Naturala denez, familiaren
eskakizuna, lehengo momentuan, osasun arreta da eta talde
sanitario osoak horixe bermatzen die haurrei. Baina gainera,
haurraren familiak bere baliabideak martxan jarri eta tratamenduan
sortzen diren zailtasunei aurre egiteko ahalmena ateratzea
helburu duen psikologo baten laguntzarekin, egonkortasun emozional
bat lortuko da eta hori famili-egiturari eutsiko dion oinarrian
bilakatuko da, minbiziarengandik defendatzen laguntzeaz gain.
|
|
 |
| Horregatik, lehenago
aipatu bezala, ASPANOVAS-ek Bizkaiko ospitaletan,
Basurto edo Gurutzeetakoan edo gure Elkarteko egoitzan minbizia
diagnostikatu zaion haurraren zein haren familiaren zerbitzura
jartzen du psikologo profesional bat eta honek bi mailatan garatzen
du bere jarduera: |
|
 |
Jarduera honen garapenerako ospitaleko
unitate onkologikoaren diziplinarteko lanarekin kontatzen dugu, gure
psikologoa taldeko beste partaide bat delarik, eta taldea beste honakoez
osaturik dago:
- Talde sanitarioa
- Ospitaleko irakasleak
- Ospitaleko eta elkarteko gizarte-laguntza
- Kasuak eskatzen badu, haurrentzako psikiatriako taldearen parte
hartzea
Aspanovaseko boluntarioen laguntza ere badaukagu.
Burutzen diren eginkizunak asko izan arren, funtsezkoenak honakoak
dira:
- Profesionalen zein boluntarioen bisita ospitaleetan dauden haurrei.
- Elkarrizketa klinikoak edota psikosozialak.
- Orientaziorako elkarrizketak eta jarraipen klinikoa familiari.
- Biltzarrak eta jarduerak unitateko pertsonal sanitarioarekin.
- Biltzarrak eta jarduerak ospitaleko osasun arloko profesionalekin.
- Lanerako materialaren azterketa eta prestaketa.
- Ebaluazio psikosozialerako materialaren azterketa eta prestaketa.
|
Goruntz |
 |
ASPANOVAS-ek
arlo honetan ere parte hartzen du, elkartean bertan elkarrizketak
eta jarduerak izanez psikologoarekin, egoerak eskatzen baldin badu
edota egoera zehatzetan, aurretiazko hitzorduarekin. Zerbitzu honen
onuradunak kasu berriak dira, baina baita alta hartu arren aldizka
azterketak egin behar dituztenak eta hildako haurren familiak.
Zerbitzu honek burutzen dituen jarduera nagusiak honakoak dira:
- Aspanovaseko egoitzan lan-saioak.
- Hezkuntza arloko profesionalekin elkarrizketak eta laneko batzarrak.
- Ekintzak gizarteari begira.
- Laneko desplazamenduak.
- Elkarteko pertsonalarekin lan-biltzarrak kasua hobeto ezagutzeko.
- Parte hartze eta jarduera klinikoko saioak.
- Jarraipen klinikorako elkarrizketak haurrarekin zein haren
familiarekin.
- BIZITZA gazte taldearekin lan-saioak (Osasunerako Hezkuntza
Programa).
- Dolu taldearekin lan-saioak (Osasunerako Hezkuntza Programa).
|
Goruntz |
 |
| Arlo Ospitalarioa |
| Edukitako kasuak |
100 – 110 (104) |
| Ospitaleratuak
/ Eguneko Ospitalea edota Kontsulta |
94 |
| Diagnostiko berriak |
45 |
| Hildakoak |
5 |
| Eguneko
Ospitalea edota Kontsulta |
63 |
|
Gurutzeetako Ospitalea
(Barakaldo).
Onkologia Pediatrikoko Unitatea |
| Edukitako kasuak |
90 / 100 (96) |
| Ospitaleratuak |
86 |
| Diagnostiko berriak |
40 |
| Hildakoak |
5 |
| Eguneko
Ospitalea edota Kontsulta |
59 |
|
Basurtoko Ospitalea
(Bilbo).
San Pelayo pabiloia |
| Edukitako kasuak |
8 |
| Ospitaleratuak |
8 |
| Diagnostiko berriak |
5 |
| Hildakoak |
0 |
| Eguneko
Ospitalea edota Kontsulta |
4 |
|
| Ospitalez
Kanpoko Arloa |
| Edukitako
kasuak |
55 |
| Arreta indibidualizatua |
47 |
| Talde-arreta |
9 |
|
| Maila Orokorra |
| Edukitako kasuak |
160 |
|
|
Goruntz |
|