Gehitu gogokoetan Aspanovas etxeko orrialdea        
LAGUNTZA PSIKOLOGIKOAREN PROGRAMA 2003 Itzuli
ASPANOVAS-eko laguntza psikologikoaren zerbitzua 1991.ean sortu zen, haurrari minbizia diagnostikatzen zaionetik eta gaixotasunak iraun bitartean, berarengan eta bere ingurukoengan aldaketak eta nahasketa emozional eta kognitiboak izaten direlako.

Egoera honek dakartzan aldaketak batzuetan mingarriak dira, eta beti ere konplexuak: beldurrak, tratamenduek, familiarteko aldaketek, joan-etorriek, ospitalizazio luzeek... familian egoera ia jasangaitza sortzen dute. Naturala denez, familiaren eskakizuna, lehengo momentuan, osasun arreta da eta talde sanitario osoak horixe bermatzen die haurrei. Baina gainera, haurraren familiak bere baliabideak martxan jarri eta tratamenduan sortzen diren zailtasunei aurre egiteko ahalmena ateratzea helburu duen psikologo baten laguntzarekin, egonkortasun emozional bat lortuko da eta hori egitura familiarrari eutsiko dion oinarrian bilakatuko da, minbiziarengandik defendatzen laguntzeaz gain.

Horregatik, lehenago aipatu bezala, ASPANOVAS-ek Bizkaiko ospitaletan, Basurto edo Gurutzeetakoan edo gure Elkarteko egoitzan minbizia diagnostikatu zaion haurraren zein haren familiaren zerbitzura jartzen du psikologo profesional bat eta honek bi mailatan garatzen du bere jarduera:
Jarduera honen garapenerako ospitaleko unitate onkologikoaren diziplinarteko lanarekin kontatzen dugu, gure psikologoa taldeko beste partaide bat delarik, gainera taldea beste honakoez osaturik dago:
  • Talde sanitarioa
  • Ospitaleko irakasleak
  • Ospitaleko eta elkarteko gizarte-laguntza
  • Kasuak eskatzen badu, haurrentzako psikiatriako taldearen parte hartzea
Aspanovaseko boluntarioen laguntza ere badaukagu. Burutzen diren eginkizunak asko izan arren, funtsezkoenak honakoak dira:
  • Profesionalen zein boluntarioen bisita ospitaleetan dauden haurrei.
  • Elkarrizketa klinikoak edota psikosozialak.
  • Orientaziorako elkarrizketak eta jarraipen klinikoa familiari.
  • Biltzarrak eta jarduerak unitateko pertsonal sanitarioarekin.
  • Biltzarrak eta jarduerak ospitaleko osasun arloko profesionalekin.
  • Lanerako materialaren azterketa eta prestaketa.
  • Ebaluazio psikosozialerako materialaren azterketa eta prestaketa.
Goruntz
foto1ASPANOVAS-ek arlo honetan ere parte hartzen du, elkartean bertan elkarrizketak eta jarduerak izanez psikologoarekin, egoerak eskatzen baldin badu edota egoera zehatzetan, aurretiazko hitzorduarekin. Zerbitzu honen onuradunak kasu berriak dira, baina baita alta hartu arren aldizka azterketak egin behar dituztenak eta hildako haurren familiak.

Zerbitzu honek burutzen dituen jarduera nagusiak honakoak dira:
  • BIZITZA gazte-taldearekin lan-saioak. Hilean behin elkartzen den talde honetan ez dute ASPANOVASeko gazteek soilik parte hartzen, lagun eta anai-arrebek ere elkartzeko aukera dutelarik. Egituratutako talde dinamiken bitartez, komunitatearen barnean duten inguru sozioanbientalean bizimodu osasuntsu eta positiboago batean paper aktiboago bat jokatu dezaten sustatzen da.

  • Dolu taldearekin lan-saioak. Aurten, aurreko urteetan bezala, hildako haurren gurasoek beraien beharrizanen arabera komunikatzeko leku bat izan dute. Partaideek beraien hitzak, sentimenduak, esperientziak eta isiluneak konpartitzeko espazio bat izan dute. Talde honen helbururik garrantzitsuenetako bat ulertzeko eta ulertuak izateko beren esperientzia eta ezagutzak adieraztea ahalbidetzen dien espazioa eratzea da. Honelako topaketa-espazioek doluaren prozesuan eta hildako haurraren eta lasaitzeko epe labur baten ostean berriz presiopera itzultzen diren gurasoen egunerokotasunean laguntzeko betetzen duten paper positiboa egiaztatu ahal izan dugu.
Era berean:
  • Aspanovaseko egoitzan lan-saioak.
  • Hezkuntza arloko profesionalekin elkarrizketak eta laneko batzarrak.
  • Ekintzak gizarteari begira.
  • Laneko desplazamenduak.
  • Elkarteko pertsonalarekin lan-biltzarrak kasua hobeto ezagutzeko.
  • Parte hartze eta jarduera klinikoko saioak.
  • Jarraipen klinikorako elkarrizketak haurrarekin zein haren familiarekin.
  • BIZITZA gazte taldearekin lan-saioak (Osasunerako Hezkuntza Programa).
  • Dolu taldearekin lan-saioak (Osasunerako Hezkuntza Programa).
Goruntz
Arlo Ospitalarioa
Edukitako kasuak 110 (109)
Ospitaleratuak / Eguneko Ospitalea edota Kontsulta 98
Diagnostiko berriak 47
Hildakoak 4
Eguneko Ospitalea edota Kontsulta 60
Gurutzeetako Ospitalea (Barakaldo).
Onkologia Pediatrikoko Unitatea
Edukitako kasuak 100 (104)
Ospitaleratuak 90
Diagnostiko berriak 43
Hildakoak 3
Eguneko Ospitalea edota Kontsulta 55
Basurtoko Ospitalea (Bilbo).
San Pelayo pabiloia
Edukitako kasuak 9
Ospitaleratuak 8
Diagnostiko berriak 4
Hildakoak 1
Eguneko Ospitalea edota Kontsulta 4
Ospitalez Kanpoko Arloa
Edukitako kasuak 67
Arreta indibidualizatua 46
Talde-arreta 21
Maila Orokorra
Edukitako kasuak 150-160
Goruntz
       
AurkezpenaAspanovasBerriakEskerrakLoturakHezur-muinaren emaileak MemoriakProiektuak
JarduerakAbegi-etxeaKongresuaArgitalpenakBoletinak KontaktuaEztabaida guneaApunta zaitezGazteleraz
Artecalle 18 - 1º • 48005 Bilbao • Tlfnos: 94 411 05 35 y 94 411 05 56 - Fax: 94 411 05 35
e-mail: aspanovas@aspanovasbizkaia.org