Gehitu gogokoetan Aspanovas etxeko orrialdea        
LAGUNTZA PSIKOLOGIKORAKO PROGRAMA Itzuli

ASPANOVAS-eko laguntza psikologikoaren zerbitzua 1991.ean sortu zen, haurrari minbizia diagnostikatzen zaionetik eta gaixotasunak iraun bitartean, berarengan eta bere ingurukoengan aldaketak eta nahasketa emozional eta kognitiboak izaten direlako.

Egoera honek dakartzan aldaketak batzuetan mingarriak dira, eta beti ere konplexuak: beldurrak, tratamenduek, familiarteko aldaketek, joan-etorriek, ospitalizazio luzeek... familian egoera ia jasangaitza sortzen dute. Naturala denez, familiaren eskakizuna, lehengo momentuan, osasun arreta da eta talde sanitario osoak horixe bermatzen die haurrei. Baina gainera, haurraren familiak bere baliabideak martxan jarri eta tratamenduan sortzen diren zailtasunei aurre egiteko ahalmena ateratzea helburu duen psikologo baten laguntzarekin, egonkortasun emozional bat lortuko da eta hori egitura familiarrari eutsiko dion oinarrian bilakatuko da, minbiziarengandik defendatzen laguntzeaz gain.

Horregatik, ASPANOVAS Bizkaia-k minbizia diagnostikatu zaion eta Bizkaiko bi ospitaleetatik baten, Basurtuko ospitalea edo Gurutzetako ospitalean, edota gure Elkarteko egoitzan izan diren haurren zein hauen famili gunearen esku jarri du psikologia arloko profesional bat, eta bere jarduerak, nagusiki, bi mailatan garatu dituelarik:

Jarduera honen garapenerako ospitaleko unitate onkologikoaren diziplinarteko lanarekin kontatzen dugu, gure psikologoa taldeko beste partaide bat delarik, gainera taldea beste honakoez osaturik dago:
  • Talde sanitarioa
  • Ospitaleko irakasleak
  • Ospitaleko eta elkarteko gizarte-laguntza
  • Kasuak eskatzen badu, haurrentzako psikiatriako taldearen parte hartzea
Aspanovaseko boluntarioen laguntza ere badaukagu. Burutzen diren eginkizunak asko izan arren, funtsezkoenak honakoak dira:
  • Profesionalen zein boluntarioen bisita ospitaleetan dauden haurrei.
  • Elkarrizketa klinikoak edota psikosozialak.
  • Orientaziorako elkarrizketak eta jarraipen klinikoa familiari.
  • Biltzarrak eta jarduerak unitateko pertsonal sanitarioarekin.
  • Biltzarrak eta jarduerak ospitaleko osasun arloko profesionalekin.
  • Lanerako materialaren azterketa eta prestaketa.
  • Ebaluazio psikosozialerako materialaren azterketa eta prestaketa.
Goruntz
Arlo honetan ASPANOVAS Bizkaia-k elkarrizketetan edo egoitzan egin diren jardueretan parte hartu du psikologoaren bitartez, egoerak hala eskatu duenean, aurretik hitzordua ezarriaz. Zerbitzu hau, gure Elkarteko kide diren eta minbiziak eragindako familia guztientzat onuragarria gertatu da.

Zerbitzu honek burutzen dituen jarduera nagusiak honakoak dira :
  • Aspanovaseko egoitzan lan-saioak.
  • Hezkuntza arloko profesionalekin elkarrizketak eta laneko batzarrak.
  • Ekintzak gizarteari begira.
  • Laneko desplazamenduak.
  • Elkarteko pertsonalarekin lan-biltzarrak kasua hobeto ezagutzeko.
  • Parte hartze eta jarduera klinikoko saioak.
  • Jarraipen klinikorako elkarrizketak haurrarekin zein haren familiarekin.
Goruntz
Arlo Ospitalarioa (Gurutzetako O. eta Basurtuko O.)
Edukitako kasuak 112 (107)
Ospitaleratuak / Eguneko Ospitalea edota Kontsulta 90
Diagnostiko berriak 45 (40)
Hildakoak 5
Eguneko Ospitalea edota Kontsulta 70 (73)
Gurutzeetako Ospitalea (Barakaldo).
Edukitako kasuak 100 (95)
Ospitaleratuak 80
Diagnostiko berriak 40 (35)
Hildakoak 5
Eguneko Ospitalea edota Kontsulta 65
Basurtoko Ospitalea (Bilbo).
Edukitako kasuak 12
Ospitaleratuak 10 (8)
Diagnostiko berriak 5
Hildakoak -
Eguneko Ospitalea edota Kontsulta 8
Ospitalez Kanpoko Arloa
Edukitako kasuak 26
Arreta indibidualizatua 80
Talde-arreta 40 (39)
Maila Orokorra
Edukitako kasuak 140 (137)

(Psikologia zerbitzutik erregistratutako datuak)

(*) “Kasua” kontzeptuak haur onkohematologikoak eta bere familiak behar duen denboran burutu beharreko psikologia zerbitzuko jarduera guztiak (abordatze terapeutikoa/jarraipen psikologikoa) barne hartzen ditu.
Goruntz
AurkezpenaAspanovasBerriakEskerrakLoturakHezur-muinaren emaileak MemoriakProiektuak
JarduerakAbegi-etxeaKongresuaArgitalpenakBoletinak KontaktuaEztabaida guneaApunta zaitezGazteleraz
Artecalle 18 - 1º • 48005 Bilbao • Tlfnos: 94 411 05 35 y 94 411 05 56 - Fax: 94 411 05 35
e-mail: aspanovas@aspanovasbizkaia.org