ASPANOVAS Bizkaia elkartearen psikologia-arretarako zerbitzua 1991n jaio zen. Eta jaio zen umeari minbizia diagnostikatzen zaionetik eta gaixotasuna garatu bitartean, umeari eta bere inguruneari aldaketa eta nahaste ugari gertatzen zaizkiolako, bai ezagutzari dagokionez bai eta emozioei dagokienez.
Egoera honek dakartzan aldaketak zenbait kasutan mingarriak dira eta beti zailak, besteak beste, beldurrak, tratamenduak, familiaren antolaketan aldaketak, joan-etorriak, ospitaleratze luzeak, … Honen ondorioz, familiak oso zail dugertaera hau emozionalki behar bezala aurrera eramatea. Familiak, lehendabizi, medikuen artatzea eskatzen du eta artapen hori gure txikiak zaintzen dituen mediku taldeak bermatzen du; baina artatze hori psikologo baten laguntzaz bada, hobe. Izan ere, psikologo horrek helburu nagusitzat hartzen badu familiak,tratamenduan zehar sor daitezkeen oztopoak gainditze aldera, bere baliabideak eta gaitasuna martxan jartzea, emozio oreka lortuko litzateke eta horrek ahalbidetuko luke familia egiturari eutsiko dion zutabe indartsua sortzea. Horrek minbizi inbaditzailearen aurrean defendatzeko balioko luke.
Hori dela eta, ASPANOVAS Bizkaia elkarteak psikologo baten zerbitzuak jartzen ditu minbizia duten haur guztien eskura, baita euren familien eskura ere. Beti ere, haur horiek Bizkaiko bi ospitaleetan (Basurtun edo Gurutzetan) edo gure Elkartearen egoitzan artatuak badira. Psikologo horrek lana, batez ere, bi esparrutan egiten du: |
| Lan hau ospitaleko unitate onkologikoak aurrera eramango du. Unitate horretan gure psikologoak hartuko du parte beste kide bat bezala. Unitatea honako hauek osatzen dute:
- Osasun taldea.
- Ospitaleko irakasle pertsonala.
- Ospitaleko eta elkarteko gizarte laguntza.
- Haur psikiatriaren taldearen esku-hartzea, kasuak horrela eskatuz gero.
Gainera, Aspanovas Bizkaiko boluntarioek ere laguntzen dute.
Egindako lanak asko badira ere, 2005eko jarduera nagusiak honako hauek izan dira:
- Egunero ospitaleratutako umeei bisita egin diete, langileek zein boluntarioek.
- Elkarrizketa klinikoak edota psikosozialak.
- Orientabide elkarrizketak eta familiari egindako segimendu klinikoa.
- Ospitaleko osasun arloko langileekin jarduerak eta batzarrak.
- Lan materiala prestatu eta aztertzea.
- Ebaluazio psikosozialerako materiala prestatu eta aztertzea.
|