|
|
 |
LAGUNTZA
ETA ARRETA SOZIALERAKO PROGRAMA 2002 |
Itzuli |
|
Gaixotasunak
aldaketa batzuk dakartza maila psikologikoan, harreman mailan eta
maila sozial zein ekonomikoan. Programa honekin saiatzen dena zera
da, erasandakoen gaitasunen barruan, familian normaltasuna ezartzea.
Hau posible izango da komunikaziorako, informaziorako eta sare sozialean
laguntza bilatzeko joerari esker, haurraren osasun egoerak inposatutako
mugekin soilik.
Programa hau ospitalera bisitan doana (haurraren ama gehienetan),
administrariaren eta gizarte-langilearen jarduerari esker gauzatzen
da. Asteroko jarduera nagusiak, Gurutzeetako eta Basurtoko ospitaleetan,
honakoak dira: |
- Gaixotasunak eragindako familiei laguntza eskaintzea, antzeko
egoera bat igaro duenaren esperiantziarekin.
- ASPANOVAS-ekin harremanetan jartzea erraztu
eta sustatzea, elkarteak dituen baliabideak ezagutarazteko, zeren
hauek umeei eta beren familiari tratamenduak iraun bitartean beharrizan
batzuk asetzeko aukera ematen baitie:
- Txartelen bitartez, haurrarekin doanak egunean janordu
baterako aukera dauka eta bi janordutara ere gehitu daiteke,
ospitaleratzeak irauten duen bitartean.
- 15 eguneko epea gainditzen duten haurrei laguntza ekonomiko
bat eskaintzen zaie.
Beste
Erkidegoetatik etorritako jendeari ostatu hartzeko, mantenurako
eta gastu ezberdinei aurre egiteko laguntzak.
- Beharrezko protesiak ordaintzeko laguntza ekonomikoak OSAKIDETZA-k
itzuli arte.
- Gurutzeetako Ospitalean, bertatik gertu dagoen bideoklub
batean filme eta bideojokoak alokatzeko txartelak daude.
- Familiek informazio gehiago jaso eta gertatzen ari denaz
jabetzeko material psikoedukatibo anitza daukagu (komikiak,
gurasoentzako gidak...).
- Aurretiazko balorazioa, garraio, logopedia eta botikako
gastuei aurre egiteko laguntzak ematen dira.
- Baliabide urriak dituzten familiek premia biziko elikagaiak
lortu ahal izateko kudeaketa.
- Atal honetan aipamen berezi bat egin nahi diogu ASPANOVAS
Bizkaia-k Barakaldon duen abegi-etxe berriari. Hau Gurutzeetako
Ospitaletik 300 bat metrotara kokatzen da, c/ Inmaculada,
25 – 8ºA izq. Helbidean Crucesen (Barakaldo). Pisu
hori guztiz horniturik dago (3 logela, sukaldea, egongela
eta bainugela, gas naturala...) eta Gurutzeetako Ospitaletik
5 minutura dago; minbizidun haurren tratamenduak irauten duen
bitartean “bizi” edo atsedena hartzeko tokia dohainik
behar duten gurasoei eskainita.
|
| ASPANOVAS Bizkaia-ko
Gizarte-Langileak arreta ospitalarioan zein ospitaletik kanpokoan
betetzen dituen funtzioak honakoak dira: |
| HEZKUNTZA: |
|
TRATAMENDUA: |
|
LAGUNTZAZKOAK: |
- Baliabideei buruzko informazioa
- Arazoetaz jabetzea
- Norbera ezagutzea (minbizidun haurraren familia)
- Bitartekoaren ezagutza
- Elkarrizketa sustatzea
- Hausnarketarako, erabakiak hartzeko, ekintzarako... laguntza
|
|
- Laguntza psikologikoa: entzutea
- Tentsioak arintzea
- Balorazio pertsonala
- Egoeraz jabetzea
- Egoeraren azalpena
- Animatzea
|
|
- Dokumentazioaren tramitazioa
- Eskaera eta arazoen araberako laguntza ekonomiko eta
sozialak
- Beharrezkoa ikusten bada, beste zerbitzuetara desbideratzea
- Jarraipena
|
|
|
| Jateko txartelak Gurutzeetako
eta Basurtoko Ospitaleetan |
1.210 |
| Denbora luzez ospitaleratutako
haurren familiei laguntza ekonomikoak |
17 |
| EAE-tik kanpora joandako
familiei laguntza ekonomikoak |
22 |
| EAE-tik kanpora joandako
familientzat janarizko dieta |
535 |
| Garraio kostuetarako,
material oftalmologikoa erosteko, tratatamendu odontologikoetarako...
laguntzak |
6 |
| Protesiak ordaintzeko
laguntzak |
2 |
| Botika gastuak |
13 |
| Abegi-etxean egonaldia |
27 |
|
Goruntz |
|