Gehitu gogokoetan Aspanovas etxeko orrialdea        
LAGUNTZA ETA ARRETA SOZIALERAKO PROGRAMA Itzuli
foto1

Gaixotasunak aldaketa batzuk dakartza maila psikologikoan, harreman mailan eta maila sozial zein ekonomikoan.
Programa honekin saiatzen dena zera da, erasandakoen gaitasunen barruan, familian normaltasuna ezartzea. Hau posible izango da komunikaziorako, informaziorako eta sare sozialean laguntza bilatzeko joerari esker, haurraren osasun egoerak inposatutako mugekin soilik.

Programa hau ospitalera bisitan doana (haurraren ama gehienetan), administrariaren eta gizarte-langilearen jarduerari esker gauzatzen da. Asteroko jarduera nagusiak, Gurutzeetako eta Basurtoko ospitaleetan, honakoak dira:

  • Gaixotasunak eragindako familiei laguntza eskaintzea, antzeko egoera bat igaro duenaren esperiantziarekin.
  • ASPANOVAS-ekin harremanetan jartzea erraztu eta sustatzea, elkarteak dituen baliabideak ezagutarazteko, zeren hauek umeei eta beren familiari tratamenduak iraun bitartean beharrizan batzuk asetzeko aukera ematen die:


    • Txartelen bitartez, haurrarekin doanak egunean janordu baterako aukera dauka eta bi janordutara ere gehitu daiteke, ospitalizazioak irauten duen bitartean.
    • 15 eguneko epea gainditzen duten haurrei laguntza ekonomiko bat eskaintzen zaie.
    • foto1Beste Erkidegoetatik etorritako jendeari ostatu hartzeko, mantenurako eta gastu ezberdinei aurre egiteko laguntzak.
    • Beharrezko protesiak ordaintzeko laguntza ekonomikoak OSAKIDETZA-k itzuli arte.
    • Gurutzeetako Ospitalean, bertatik gertu dagoen bideoklub batean filme eta bideojokoak alokatzeko txartelak daude.
    • Familiek informazio gehiago jaso eta gertatzen ari denaz jabetzeko material psikoedukatibo anitza daukagu (komikiak, gurasoentzako gidak...).
    • Aurretiazko balorazioa, garraio, logopedia eta botikako gastuei aurre egiteko laguntzak ematen dira.
    • Baliabide urriak dituzten familiek premia biziko elikagaiak lortu ahal izateko kudeaketa.
    • Atal honetan aipamen berezi bat egin nahi diogu ASPANOVAS Bizkaia-k Barakaldon duen abegi-etxe berriari. Hau Gurutzeetako Ospitaletik 300 bat metrotara kokatzen da, c/ Inmaculada, 25 – 8ºA izq. Helbidean Crucesen (Barakaldo). Pisu hori guztiz horniturik dago (3 logela, sukaldea, egongela eta bainugela, gas naturala...) eta Gurutzeetako Ospitaletik 5 minutura dago; minbizidun haurren tratamenduak irauten duen bitartean “bizi” edo atsedena hartzeko tokia dohainik behar duten gurasoei eskainita.
ASPANOVAS Bizkaia-ko Gizarte-Langileak arreta ospitalarioan zein ospitaletik kanpokoan betetzen dituen funtzioak honakoak dira:
HEZKUNTZA:   TRATAMENDUA:   LAGUNTZAZKOAK:
  • Baliabideei buruzko informazioa
  • Arazoetaz jabetzea
  • Norbera ezagutzea (minbizidun haurraren familia)
  • Bitartekoaren ezagutza
  • Elkarrizketa sustatzea
  • Hausnarketarako, erabakiak hartzeko, ekintzarako... laguntza
 
  • Laguntza psikologikoa: entzutea
  • Tentsioak arintzea
  • Balorazio pertsonala
  • Egoeraz jabetzea
  • Egoeraren azalpena
  • Animatzea
 
  • Dokumentazioaren tramitazioa
  • Eskaera eta arazoen araberako laguntza ekonomiko eta sozialak
  • Beharrezkoa ikusten bada, beste zerbitzuetara desbideratzea
  • Jarraipena
Gizarte-langileak garatutako teknikak:
BEHAKETA TEKNIKAK   INKESTARAKO TEKNIKAK:   FAMILIARENGANA HURBILTZEKO TEKNIKAK
  • Zuzena eta partehartzailea.
 
  • Boluntariotzaren erakarpena
  • Baliabideei buruzko iritzi-zundaketa (abegi-etxea, janariak...).
 
  • Elkarrizketa indibiduala (gehienetan ospitalean).
  • Behaketa: Zuzena eta zeharkakoa.
DOKUMENTAZIORAKO TEKNIKAK   TRATAMENDU ETA ESKU-HARTZERAKO TEKNIKAK    
  • Haurraren/familiaren datuen erregistroa.
  • Historia Soziala.
  • Fitxa Soziala.
  • Kasuen Eratorpen-Orriak
 
  • Elkarrizketa sakona familiari.
  • Laguntzazko Harremana.
  • Elkarteko baliabideen identifikazioa eta mobilizazioa.
   
Jateko txartelak Gurutzeetako eta Basurtoko Ospitaleetan 1.116
Denbora luzez ospitaleratutako haurren familiei laguntza ekonomikoak 23
Joan-etorrietako laguntza ekonomikoak 6
EAE-tik kanpora janorduak egiteko laguntzak 147
Garraio-gastuak 0
Protesika eta farmaziako gaiak ordaintzeko laguntzak 0
Abegi-etxean egonaldia 47
Goruntz
       
AurkezpenaAspanovasBerriakEskerrakLoturakHezur-muinaren emaileak MemoriakProiektuak
JarduerakAbegi-etxeaKongresuaArgitalpenakBoletinak KontaktuaEztabaida guneaApunta zaitezGazteleraz
Médico Antonio Eguiluz, 22 (lonja) 48004 Bilbao • Tlfnos: 94 411 05 35 y 94 411 05 56 - Fax: 94 411 05 35
e-mail: aspanovas@aspanovasbizkaia.org