|
|
 |
GIZARTE LAGUNTZA ETA ARRETARAKO PROGRAMA |
Itzuli |
|
Gaixotasunak aldaketak batzuk dakartza: arlo psikologikoan, harremanen arloan, gizarte arloan eta ekonomia arloan.
Programa honek familian normaltasuna ezartzea du helburu, erasandakoen gaitasunen barruan. Hau lortzeko beharrezkoa da jarrera irekia izatea komunikazio, informazio eta gizarte sarean laguntza bilatzeko, umearen egoera medikuak ezarritako mugapenak baino ez dituena.
Programa hau Ospitale Bisitariak (erasandako ama bat) eta Gizarte Langileak eramaten dute aurrera. Asteko jarduera nagusiak Basurtuko eta Gurutzetako ospitaleetan, honako hauek dira: |
- Erasandakoen familiak laguntzeko balio izatea, antzeko egoera batetik igaro izanak ematen duen esperientziarekin.
- ASPANOVAS Bizkaia elkartearekin harremanetan jartzea sustatu eta erraztea. Horrela, elkarteak dituen baliabideen berri emango zaie. Baliabide hauek umeak eta familiak laguntzen dituzte tratamendu aldian eta bere premiak asetzeko estaldura ematen dute:
- Umea laguntzen dutenek egunean otordu bat dohainik har dezakete, txartelak direla eta.Ospitaleratze aldian, bi txartel ere har dezakete, aurretiazko balorazioak horrela eskatuz gero.
- 15 egun baino gehiago ospitalean ematen duten umeei laguntza ekonomikoa ematen zaie.
- Gure erkidegotik kanpoko joan-etorrietarako laguntzak: ostatu, mantenu eta bestelako gastuak.
- OSAKIDETZAk ordaindu bitartean, beharrezkoak diren protesiak ordaintzeko diru-laguntzak.

- Osakidetzaren balioespena gainditzen duenean, protesiaren ordainketarako konplementuak.
- Gurutzetako Ospitalean ospitaletik gertuko bideo-klub batean filmak eta bideo-jokoak alokatzeko txartelak.
- Telebista ordaintzeko laguntza, ospitalean zerbitzu hori doakoa ez bada.
- Familiek informazio gehiago izan dezaten eta gertatzen ari zaiena uler dezaten, hezkuntzazko hainbat material psikologiko eskuragai dugu (komikiak, gurasoentzako gidak, …).
- Aurretik balorazioa eginda, garraio, logopeda edota botika gastuetarako laguntzak ematen dira.
- Baliabide ekonomiko urriko familientzat elikadurazko premia biziko produktuak lortzeko kudeaketa lana.
- Puntu honetan bereziki azpimarratu nahi dugu ASPANOVAS Bizkaiak Barakaldon duen harrera pisu berria. Etxe hau Gurutzetako Ospitaletik 300 metro eskasera dago (Inmaculada kalea, 25 - 8.A – ezk., Gurutzeta, Barakaldo). Etxebizitza hau erabat hornitua dago (3 logela, sukaldea, egongela, komun bat, gas naturala, …) eta Gurutzetako Ospitaletik bost bat minutura dago. Etxebizitza hau doakoa da eta behar duten guraso guztien eskura dago. Horrela, gurasoek “bizitzeko” edo atseden hartzeko lekua izango dute, ume onkologikoen egonaldi luzeetan zehar.
|
| ASPANOVAS Bizkaia elkarteko Gizarte Langileak aurrera eramaten dituen jarduera nagusiak honako hauek dira, Ospitaleko zein Ospitalez kanpoko Arretan: |
| HEZKUNTZA: |
|
TRATAMENDUA: |
|
LAGUNTZAZKOAK: |
- Baliabideei buruzko informazioa.
- Arazoa(k) mentalizatzea.
- Norberaren ezagutza (umearen familia).
- Ingurunearen ezagutza.
- Elkarrizketa sustatzea.
- Hausnarketa, erabakia, ekintza eta abarrerako laguntza.
|
|
- Laguntza psikologikoa: entzutea.
- Tentsioak arintzea.
- Norberaren balorazioa.
- Egoeraz jabetzea.
- Egoera argitzea.
- Animazioa.
|
|
- Agiriak izapidetzea.
- Gizarte zein diru laguntzak kudeatzea, betekizunen eta arazoaren arabera.
- Beste zerbitzu batzuetara eramatea, beharrezkoa izanez gero.
- Jarraipena.
|
|
|
| Basurtu eta Gurutzetako Ospitaleetan ingresatuta dauden umeen familietarako janari txartelak |
1.113 |
| Ospitaleratutako umeen familientzat laguntza ekonomikoak egonaldi luzeetarako |
12 |
| EAEtik kanpora lekualdatutako familientzat laguntza ekonomikoak |
6 |
| EAEtik kanpora lekualdatutako familientzat janari dietak |
172 |
| Garraio gastuengatiko, material oftalmologikoa erosteko, tratamendu odontologikoetarako, … laguntzak. |
0 |
| Protesia ordaintzeko eta botika gastuetarako laguntza |
0 |
| Harrera etxean egonaldiak |
48 |
|
Goruntz |
|