Gehitu gogokoetan Aspanovas etxeko orrialdea        
GIZARTE LAGUNTZA ETA ARRETARAKO PROGRAMA 2006 Itzuli
foto1

Baten bati minbizia diagnostikatu diotela jakitea gogorra eta hunkigarria izaten da, batez ere minbizia duena norbere familiakoa bada; gehienetan, zaila izaten da egoera gainditzea familiatik kanpoko laguntzarik gabe. Haurrak eta bere familiak era askotako arazoei aurre egin beharko diete, kontuan izanda osasun sistemak ez dituela arazo horiek guztiak bere gain hartzen.

Programa honek familian normaltasuna ezartzea du helburu, erasandakoen gaitasunen barruan. Hau lortzeko beharrezkoa da jarrera irekia izatea komunikazio, informazio eta gizarte sarean laguntza bilatzeko, umearen egoera medikuak ezarritako mugapenak baino ez dituena.

HELBURU OROKORRA:

·Minbizia duen haurraren eta bere familiaren bizi-kalitatea hobetzea.

HELBURU ZEHATZAK:

  • Gurasoen eskaerak bideratzea ASPANOVAS – Bizkaia elkartean  eta gizartean dauden baliabideak eskura izan ditzaten, bai eta baliabide horiek gestionatzea eta tramitatzea ere.
  • Egoera/familien kontrola eta jarraipena, laguntza ekonomikoen aplikaziorako.
  • EAEtik kanpora joan behar duten familientzako egoteko lekua bilatzeko tramitazioak egitea, kanpoan eman beharreko egunak igarotzeko lekua izan dezaten, eta leku horretako guraso elkarteekin koordinatzea.
  • Banakako kasuetan esku-hartzea, arazo sozialak konpontze aldera.
  • Eskualdeko beste area edo zerbitzu batzuekin koordinatuta egotea, elkarrekin kasuak tratatzeko
  • Elkartearen eskumenekoak ez diren egoerak dagokien lekura bideratzea.
  • Etorkinen familientzako baliabideak eta laguntzak mobilizatzea.
  • ASPANOVAS- Bizkaia elkartean eta beste zerbitzu batzuetan egiten ari diren lanei buruzko informazioa ematea aldiro-aldiro, jendearengan interesa pizteko eta haien lankidetza bultzatzeko.


    >>
    Garapen-aldia:

    2006ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra

    Honako hauek dira esku-hartzerik nagusienak

  • Erasandakoen familiak laguntzeko balio izatea, antzeko egoera batetik igaro izanak ematen duen esperientziarekin.
  • ASPANOVAS Bizkaia elkartearekin harremanetan jartzea sustatu eta erraztea. Horrela, elkarteak dituen baliabideen berri emango zaie. Baliabide hauek umeak eta familiak laguntzen dituzte tratamendu aldian eta bere premiak asetzeko estaldura ematen dute:
    • Umea laguntzen dutenek egunean otordu bat dohainik har dezakete, txartelak direla eta.  Ospitaleratze foto1aldian, bi txartel ere har dezakete, aurretiazko balorazioak horrela eskatuz gero.
    • 15 egun baino gehiago ospitalean ematen duten umeei laguntza ekonomikoa ematen zaie.
    • Gure erkidegotik kanpoko joan-etorrietarako laguntzak: ostatu, mantenu eta bestelako gastuak.
    • OSAKIDETZAk ordaindu bitartean, beharrezkoak diren protesiak ordaintzeko diru-laguntzak.
    • Osakidetzaren balioespena gainditzen duenean, protesiaren ordainketarako konplementuak.
    • Gurutzetako Ospitalean ospitaletik gertuko bideo-klub batean filmak eta bideo-jokoak alokatzeko txartelak.
    • Telebista ordaintzeko laguntza, ospitalean zerbitzu hori doakoa ez bada.
    • Familiek informazio gehiago izan dezaten eta gertatzen ari zaiena uler dezaten, hezkuntzazko hainbat material psikologiko eskuragai dugu (komikiak, gurasoentzako gidak, …).
    • Aurretik balorazioa eginda, garraio, logopeda edota botika gastuetarako laguntzak ematen dira.
    • Baliabide ekonomiko urriko familientzat elikadurazko premia biziko produktuak lortzeko kudeaketa lana. 
    • Puntu honetan bereziki azpimarratu nahi dugu ASPANOVAS Bizkaiak Barakaldon duen harrera pisu berria. Etxe hau Gurutzetako Ospitaletik 300 metro eskasera dago (Inmaculada kalea, 25 - 8.A – ezk., Gurutzeta, Barakaldo). Etxebizitza hau erabat hornitua dago (3 logela, sukaldea, egongela, komun bat, gas naturala, …) eta Gurutzetako Ospitaletik bost bat minutura dago. Etxebizitza hau doakoa da eta behar duten guraso guztien eskura dago. Horrela, gurasoek “bizitzeko” edo atseden hartzeko lekua izango dute, ume onkologikoen egonaldi luzeetan zehar.
Basurtu eta Gurutzetako Ospitaleetan ingresatuta dauden umeen familietarako janari txartelak 1.193
Ospitaleratutako umeen familientzat laguntza ekonomikoak egonaldi luzeetarako 16
EAEtik kanpora lekualdatutako familientzat laguntza ekonomikoak 8
EAEtik kanpora lekualdatutako familientzat janari dietak 219
Garraio gastuengatiko, material oftalmologikoa erosteko, tratamendu odontologikoetarako, … laguntzak. /
Protesia ordaintzeko eta botika gastuetarako laguntza /
Harrera etxean egonaldiak 50

ASPANOVAS BIZKAIA elkartearen Gizarte Arretarako Programa aurrera eramateko honako baliabideak erabili ziren:

BALIABIDE MATERIALAK:

  • ASPANOVAS Bizkaia elkartearen egoitza.
  • Harrera pisua (Gurutzetako Ospitaletik gertu).
  • Gurutzetako eta Basurtuko Ospitaleetako Haurren Onkologiako Unitatea.

GIZA BALIABIDEAK:

  • Gizarte langilea.
  • Ospitaleetan bisitak egiten dituena.
  • Boluntarioak.
Goruntz
       
AurkezpenaAspanovasBerriakEskerrakLoturakHezur-muinaren emaileak MemoriakProiektuak
JarduerakAbegi-etxeaKongresuaArgitalpenakBoletinak KontaktuaEztabaida guneaApunta zaitezGazteleraz
Médico Antonio Eguiluz, 22 (lonja) 48004 Bilbao • Tlfnos: 94 411 05 35 y 94 411 05 56 - Fax: 94 411 05 35
e-mail: aspanovas@aspanovasbizkaia.org