|
|
 |
 |
INFORMAZIO,
HEZKUNTZA, JENDARTERATZE ETA SENTSIBILIZAZIO PROGRAMA 2003 |
Itzuli |
|
 |
| Programa hau gaixotasunak eragindako
jendeari, minbizia diagnostikatu ondoren planteatzen diren gai desberdinei
erantzuteko, zein gainontzeko populazioari, arazo sozial honetan parte
hartu dezaten helburuarekin, zuzenduta dago. |
 |
- Haurrentzako liburutegia eta bideoteka izatea.
- Informaziorako liburu jakinak (bi hizkuntzatan erabilgarri):
“Kolasa
katagorri bere gauzak zuri kontari”.
- “Ba al dakizu...”.
- “Gurasoentzako gida”.
- “Kasparin Super Kimio”.
- “Goazen Erradioterapiara” (nobedadea).
- “Goazen Kimioterapiara” (nobedadea).
- Gainera, minbizi pediatrikoari buruzko material informatibo
ugari dago:
Haurren
minbiziari buruzko prentsa dossierrak nazio mailan.
- Estatuko Federakundea osatzen duten elkarte desberdinen
aldizkari informatiboak.
- ICCCPO-ren (Minbizidun Haurren Gurasoen
Elkarteen Nazioarteko Konfederakundea) bolumen infoematiboak.
- CANDELIGHTERS organizazio amerikarraren
aldizkari informatiboa.
- Haurren minbiziari buruzko konferentzia, komunikazio eta
txostenen bilduma.
|
 |
>> DROGOMENPEKOTASUNAREN
PREBENTZIORAKO JAIA, Santurtzi
Aurreko
urteetan lez, urtero Santurtziko Udalak antolatzen duen Drogomenpekotasunen
Prebentziorako Jaiean parte hartu genuen martxoaren 27-tik 30-era.
Izenak berak adierazten duen moduan, bizimodu osasungarriak duen
garrantzia gazteei helaraztea da helburua eta gure elkartea ideia
honekin ados dagoenez, honelako ekitaldietan parte hartuz gure ahaleginak
egiten ditugu. Gainera, kaleko ibilaldi bat denez, Santurtziko jendeari
hurbiltzen gatzaio, gure elkartea osatzen duen kolektiboak bizi
dituen arazoei konponbidea emateko itxaropenarekin egiten dugun
lana beraiei transmitituz.
>> EXPOCONSUMO 2003
ASPANOVAS Bizkaia, boluntariotzari esker, Bilboko
Erakustazokan ospatu zen 2003.eko Expoconsumo Azokan egon zen beste
urte batez. Aurreko urteetan lez, informazio stand bat izan genuen
eta bertan haurren minbiziari, gure ekimenari eta parte hartzen
dugun Federakunde desberdinei buruzko material dibulgatiboa banatu
dugu. |
| >> OSASUN
KROSA 2003
Getxoko
Udalean ospatutako VI. Osasun Kroserako antolatu diren ekitaldien
barnean, maiatzaren 23-an Fadurako Kiroldegian haurren minbiziari
buruzko hitzaldi informatibo bat ospatu zen. Hitzaldia Begoña
Sobradillo eta Conchi Fernández (Basurtoko Ospitaleko Endokrino
Pediatrikoak) Medikuek eman zuten eta minbizidun haurrek dituzten
ondorio endokrino-metabolikoei buruz hitz egin zuten.
Maiatzaren 25-ean, Algortako La Estacion Enparantzan, topaketa
hau egin ohi den tokian, gure elkartea eta urtero garatzen dituen
programak ezagutarazteko jai-giroan murgildutako jardunaldi bat
ospatu zen. Parte hartzaileek 3 kilometrotako testigantza-krosean,
jolas eta tailerretan zein Gernikako “Segundo Olaeta”
Musika Eskolaren ekitaldian parte hartzeko aukera izan zuten. Osasun
Krosa 2003-ri amaiera emateko 100 pertsona baino gehiago bildu ziren
bazkari herrikoia ospatu zen ondoko garagardotegi batean. |
| >> BILBOKO
LIBURU AZOKA
Un año más hemos vuelto a estar presentes en la tradicional
Feria del Libro de Bilbao, cuyas fechas de celebración han
sido del 30 de mayo al 9 de junio en el Arenal de Bilbao. Debido
a que se trata de una feria que recibe multitud de visitantes a
diario, para nosotros se convierte en el lugar idóneo para
contactar con los visitantes y transmitirles de este modo nuestra
problemática y mostrarles la labor que venimos desarrollando
desde hace más de una década.
>> PARQUE INFANTIL
DE NAVIDAD, del 14 de diciembre de 2002 al 6 de enero del 2003
Ekainaren lehenego igandean ASPANOVAS Bizkaia
Bilboko Liburu Azokan izan zen. Egunero bisitari ugari jasotzen
dituen azoka denez, guretzat toki aproposa da beraiekin harremanetan
jarri eta gure lanaren zein problematica sozialaren informazioa
emateko. Ekainaren 8-an Arenaleko Enparantzara hurbildu ziren guztiak
pozik hartu genituen.
>> BETIZU JAIA
ASPANOVAS
Bizkaia “Beztizu Jaia”-ren 2. ekitaldian egon
zen, ekainarean 15-ean Erakustazokan gure standera hurbildu zen
jende orori elkarteari buruzko informazioa eskainiz.
Gure standera hurbildu ziren haur guztiek beraiei zuzendutako liburuetako
testuak irakurri zituzten: “Ba al dakizu...”, “Goazen
Erradioterapiara” eta “Goazen Kimioterapiara”.
Irakurketaren ondoren, haurrek irakurritako testuarekin erlazionatutako
marrazkiak egiteko aukera izan zuten, eta horrela ASPANOVAS
Bizkaiaren 20 kamiseta oparitzen ziren zozketan parte harteko
aukera izan zuten.
>> GABONETAKO HAUR-PARKEA,
abenduaren 13-tik urtarrilaren 4-ra.
Bilboko Gabonetako haur-parkeak haurrentzat eta orohar guztiontzat
eskaintza paregabea egiten digu eta haurrek jolasaren bitartez gure
elkartea ezagutzeko esparru egokia da. Era berean, publiko helduarengana
iristeko eta beraiei gure elkarteak urteetan zehar burutu duen lana
zein familia batean haurren minbizia diagnostikatu ondoren sortzen
diren beharrizanak erakusteko aukera dugu.
Jarduerak: |
| Marrazketa |
Aurpegiak margoztea |
Informaziorako mahaia |
| Marrazki bat egin zuten 16
urtetik beherako haur guztiek janari edo askari baten truke
alda zezakeen txartel bat eskuratu zuten eta gainera, DVD eta
bizikleten zozketan parte hartzeko aukera izan zuten. Hemendik
Ercoreca Supermerkatuei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu,
bere laguntzarik gabe ezin izango genukeelako askaririk edo
zozketarik eskaini. |
Gabonetako Haur-Parkera joaten
direnentzat ia ohitura bat da etxera aurpegiak margoztuta itzultzea
eta gure standean horretarako aukera izan zuten, aurreko urteetan
lez. |
Aurreko urteetan bezala,
oraingoan ere gure elkarteari buruzko informazio puntua egon
da. Mahai honetan, jarduera ludikoetara bideratutako espazioaren
ondoan kokaturik dagoena, gure standera hurbiltzen zirenei eskaintzen
genien material informatiboa eta dibulgaziozkoa zegoen, gure
problematika eta lanaren berri izan zezaten. |
|
|
|
| Tailer ezberdinak |
Globoak eta gozokiak |
|
Tailer
desberdinak ere egin ziren, hala nola:
- Alanbrezko zuhaitzen tailerra.
- Txotxongilo tailerra.
- Mozorro-tailerra… |
Eta
noski, gure lehiaketan parte hartu eta opariak lortzeko txikiegiak
ziren haur guzti horiek ez zuten gure standekin alde egin beraien
bisita gozatuko zuen globo edo gozokirik gabe. |
|
|
Goruntz |
|