>> 2004.eko Oroitzapenen aldizkaria
Beste behin, funtsezko tresna bat da garatutako jardueren programak
bildu eta elkarteak egindako lana ezagutzera emateko, bai gaixotasunak
eragindako jendeari bai eta gizarteari zein instituzio publiko eta
pribatuei ere.
>>Webgunearen diseinu
berria (2004.eko maiatzak 1) www.aspanovasbizkaia.org
Programa 2003.ean instalatutako webgunea mantendu eta berriz diseinatzean
oinarritu da, horrekin ASPANOVAS- Bizkaiari buruz
jarraikortasun informatiboa eskainiz minbizidun haurren familietan
egon daitezkeen beharrizanak asetzeko eskaintzen diren baliabide,
zerbitzu eta jarduerei dagokienez, eta horrela desinformazioak berarekin
ekartzen duen “bazterketa” ekidinez.
Baliabide honek, beste gauza batzuen artean, mugaz haratago ezagutzera,
minbizidun haurren familiekin aktiboki komunikatzera eta elkartea
jakitera ematera eraman gaitu.
Webgunearen garapenak haur minbiziak eragindako familien beharrizanei
aurre egiteko bide bat ekarri du, ASPANOVAS- Bizkaian ditugun baliabideak
aprobetxatzeko beharrezko informazioa (elebiduna) eskainiz, arazo
sozial honek famili bizitzan, ekonomikoki, sozialki... sortzen dituen
oztopoak gainditzeko.
>> Santa Ageda-Bilboko
Suhiltzaileak (2004.eko otsailak 5)
Urtero bezala, Bilboko Suhiltzaileek Santa Ageda egunean Bilboko
kaleetatik abestu zuten eta oraingo honetan bildutako guztia ASPANOVAS
Bizkaia-ri eman zioten gure proiektuen garapenean laguntzeko asmoz.
>> Stand EXPOCONSUMO
(2004.eko maiatzaren 6-tik 9-ra)
ASPANOVAS Bizkaia-k, boluntariotzari esker, Barakaldoko
Bilbao Exhibition Centerren ospatu zen EXPOCONSUMO Azokan parte
hartu zuen. Aurreko urteetan bezala, informazio stand bat jarri
zuen haur minbiziari eta hezur-muina emateri buruz, gure elkarteari
eta parte hartzen dugun beste Federazioei buruzko material dibulgatiboa
eskainiz.
>> Osasun Krosa –
Haur Minbiziari buruzko Informazio VII Jardunaldia (Maiatzak 21
eta 23)
Aurreko
urteetan bezala, informazioaren astea antolatu zen, lasterketa eta
Algortako Geltokiko Plazako jaialdi herrikoia baino egun batzuk
lehenago. Este año unimos el teatro como elementos necesarios
para un mayor equilibrio emocional y físico.
Maiatzaren 21-ean, Algortako Kultur Aretoan, hitzaldi
informatibo bat eskaini zen. Hizlariak Maite Antigüedad Doktorea
(Donosita Ospitaleko Hematologoa) eta Jessica Álvarez (gaixotasunak
eragindako ama) izan ziren eta Hezur-muina emateari buruz hitz egin
zuten. Gainera, Iñaki González Doktoreak (Getxoko
udaleko babes zibileko teknikari arduraduna) ere parte hartu zuen
gazteen artean arrisku egoeren aurrean hartu beharreko jokabideen
pautei buruz hitz eginez.
Maiatzaren 23-an, Algortako Geltokiko Plazan, topaketa honen
ohiko lekuan, gure elkartea eta urtero garatzen ditugun programa ezberdinak
ezagutarazteko jai izaera izango zuen jardunaldi bat ospatu zen. Jaialdira
hurbildu zirenek 2 kilometroko testigantza-krosaz gozatu zuten, KUKUBILTXO
antzerki taldearen EKIDAZU ikuskizunaz eta Berangoko garagardotegian
egin zen bazkari herrikoiaz gain, ASPANOVAS Bizkaiak antolatua eta
100 pertsona baino gehiago izan zirena.
>> Futboleko hiruko partida
Gure elkarteko kide den Castroko haur minbizidun baten omenez,
ekainaren 12-an larunbata, Mioñoko futbol zelaitik hiruko
partida bat antolatu zuten. Bertan bildutako dirua ASPANOVAS Bizkaia-ra
bideratu zen, haurraren familiak eskatu bezala.
Egunean zehar elkarteko guraso bolondresak ASPANOVAS Bizkaia-ren
23003.2ko jardueren Memoriak banatu zituzten partidara joan ziren
ikusleen artean, elkarteak egindako lanari buruzko informazioa zabaltzeko
asmoz.
>> NAUMON ikuskizuna
(2004.eko irailaren 25-etik 30-era eta urriaren 2-a)
La Fura de dels Baus antzerki taldea Bilbon izan zen irailean Tetralogía
Anfibia- Matria 1- El Juego Eterno a bordo del barco Naumon ikuskizuna
eskaintzen. Eta 25. urteurrena zela bide, la Fura dels Baus-ek elkarte
batzuei, horien artean gurea zegoelarik, dibulgaziorako kanal bat
eskaini nahi izan zien.
Horregatik, ikuskizunak iraun bitartean informaziorako stand bat
jarri genuen eta urriaren 2-an bideo bat eskaini genuen itsasontziko
pantailetan ikuskizuna hasi aurretik. La Fura dels Baus eskainitako
aukerari esker, ASPANOVAS Bizkaia-k garatzen dituen
jarduerei buruzko informazioa hedatu ahal izan genuen ikuskizunera
joan zirenen artean.
>> Ongintzazko afaria
(2004.eko azaroak 12)
J y P Management, enpresa antolatzaileak, Bilboko Barceló
Hotelean egindako Gala Afariko irabaziak ASPANOVAS Bizkaia-ra
bideratu zituen. Ekitaldira joan zirenek sari izugarrien (bidaiak,
zirkuituak bainuetxeetan, itxura aldaketak,...) zozketan parte hartu
zuen. Hau dena, gure probintziako enpresa eta saltokien laguntzari
esker.
>> ARTEA Merkataritza-gunean
egindako dibulgaziozko kanpaina (2004.eko azaroaren 22-tik abenduaren
16-ra)
ARTEA Merkataritza-gunean, aipatutako daten barnean, 20 €
edo gehiagoko erosketa egin zuten bezero guztiek Zozketan parte
hartu zuten baina horretarako beharrezkoa zen erosketaren tiketa
aurkeztea eta kupoia betetzea lehiakidearen datuekin. Kupoiak merkataritza-guneko
Bezeroarentzako Arreta Eremuan zegoen kutxa batean sartu ziren.
ARTEA Merkataritza-guneak kanpainaren amaieran pilatutako kupoietan
bildutako tiket guztien baturaren % 0,7-a eman zuren gure elkarteko
egoitzan haurrentzako espazio bat egokitzeko.
>>
Ezinduen Nazioarteko Eguna (2004.eko
abenduaren 3-a)
Bizkaiko Ezindu Fisikoen Koordinakundeak Bilboko Areatzan Ezinduen
Nazioarteko Eguna zela-eta antolatu zuen aldarrikapenezko jardunaldian
parte hartu zuen ASPANOVAS Bizkaia-k. Beste agintari
batzuen artean, bertan izan ziren Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria
eta Iñaki Azkuna.
>> Taekoondo-ko Bizkaiko
Federazioko Gabonetako Haurrentzako Jaialdia (2004.eko aenduaren
19-a)
Taekoondo-ko Bizkaiko Federazioak ohikoa duen Gabonetako Jaialdia
Bilboko la Casillan ospatu zuen. Aurten, 1 €-ko sarrera sinbolikoa
ordaindu behar izan zen, ondoren bildutakoa ASPANOVAS Bizkaia-rentzat
izango zelarik.
>> AMAK-ek antolatutako
ongintzazko kontzertua (2004.eko abenduaren 30-a)

AMAK-ek (Asociación Musical Alfredo Kraus) “txartelak
agortuta” kartela jarri zuen Alfredo Krausen IV Omenaldia
zela-eta Bilboko Euskalduna Jauregian antolatutako kontzertuan.
Bertan lortutako irabaziak gure elkartera bideratu ziren.
Donostiako Orfeoia eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak hartu zuten
parte. Orkestra eta abesbatza Jose Antonio Sainz Alfaroren aginduetara
egon ziren, eta operazko zein gabonetako kantak eskaini zituzten.
>>
GABONETAKO HAUR-PARKEA (abenduaren
16-tik urtarrilaren 6-ra)
Bilboko Gabonetako haur-parkeak haurrentzat eta orohar guztiontzat
eskaintza paregabea egiten digu eta haurrek jolasaren bitartez gure
elkartea ezagutzeko esparru egokia da. Era berean, publiko helduarengana
iristeko eta beraiei gure elkarteak urteetan zehar burutu duen lana
zein familia batean haurren minbizia diagnostikatu ondoren sortzen
diren beharrizanak erakusteko aukera dugu. Honako jarduerak burutu
ziren:
|