Gehitu gogokoetan Aspanovas etxeko orrialdea        
INFORMAZIO, HEZKUNTZA, DIBULGAZIO ETA SENTSIBILIZAZIO PROGRAMA 2004 Itzuli
Programa hau zuzendua dago gaixotasunak eragindako pertsonei (minbizia diagnostikatu ostean sortzen diren makina bat gaLderei erantzuna emate aldera), bai eta biztanle guztiei ere, gizarte arazo honen aurrean inplikatu eta partaide egiteko asmoz.
JARDUERA OROKORRAK
  • Haur liburutegia eta bideoteka izatea.
  • Informazio zehatzeko liburuak (elebitan eskuragarriak):

    • La ardilla Colasa te cuenta lo que pasa”
    • “¿Sabías qué?”
    • “Guía para padres”
    • “Gasparín Super Quimio”“Educar a un niño con cáncer”
  • Gainera, haur minbiziaren gaineko hainbat informazio material ere eskuragarri dago:
    • Nazio mailako prentsa txostenak ume minbiziaren inguruan.
    • Estatuko Federazioa osatzen duten elkarteen informazio aldizkariak.
    • ICCCPO (Ume Minbizidunen Gurasoen Nazioarteko Konfederazioa) elkarteko informazio bolumenak.
    • CANDELIGHTERS Amerikako elkartearen informazio aldizkaria.
    • Haur minbiziaren inguruko txostenen, komunikazioen eta hitzaldien labur-bilduma.
JARDUERA ZEHATZAK
>> Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna (otsailaren 15a)

Laugarren urtez segidan, mundu osoko Ume Minbizidun Gurasoen Elkarteek (Ume Minbizidunen Gurasoen Nazioarteko Konfederazioan ordezkatuak) antolatu dute Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna.

Egun honen ospakizunen harira, UMEEKIN federazioa (Ume Minbizidunen Gurasoen Euskal Federazioa) osatzen dugun elkarteok (ASPANAFOHA, ASPANOVAS GIPUZKOA eta ASPANOVAS BIZKAIA) Euskadiko hainbat herritan fuksia koloreko xingolak banatu genituen. Kolore horrek indarra eta kemena adierazten du eta, hori dela eta, sinbolotzat hartu genuen minbizia duten haurrekiko elkartasuna eta laguntasuna adieraztearren.

Guretzat horren berezia den egun horretan, UMEEKIN elkarteak honako hau eskatu zuen:

  • Espezializatutako Tratamendu zentroak, umeak artatuak izan daitezen euren Erreferentziazko Onkologia Pediatrikoko Unitateetan.
  • 18 urtera arte igotzea adin pediatrikoa.
  • Diagnostikoa ematen denetik arreta psikologikoa.
  • Haur tumoreen nazio erregistroa osatzea.
  • Zaintza Aringarri Pediatrikoei buruzko protokolo berezitua ezartzea.
  • Hezkuntza, lan edo aseguru arloko oztopoak kentzeko legeak sustatzea.

>> Osasun Krosa – Haur Minbiziari buruzko VIII. Informazio Jardunaldiak (maiatzaren 22a)

Maiatzaren 22an Algortako Geltoki Plazan (ospatu ohi dugun lekuan, alegia) jai-eguna ospatu genuen gure elkartea eta elkarteak aurrera eramaten dituen programak ezagutzera emate aldera. Jaira etorri zirenek 3 kilometroko kros testimonial batez gozatu zuten, baita joko eta tailerrez, ondoko garagardotegi batean herri bazkariaz ere, … BBKren Gizarte Ekintzak erabateko laguntza eman zigun berriz ere, 3 etxola utziaz elkartearen dibulgazio materiala saldu ahal izateko.

  • 10:30tan: Algortako Geltoki Plazan parte-hartzaileen kontzentrazioa.
  • AREATXU fanfarrearen animazioa.
  • 11:00tan: VIII Osasun Krosa, 2 km-ko kros testimoniala Algortan zehar.
  • 11:15etan: Haur tailerrak.
  • 12:15etan: 2005eko manifestuaren irakurketa.
  • 12:30tan: HORTZMUGA TEATROA konpainiaren “Zirko iluna” haur ikuskizuna.
  • 15:00etan: “Las Palmeras” garagardotegian herri bazkaria.

>> Athletic-en 2004ko Urtekariaren aurkezpena (2005eko apirilaren 7a)

ASPANOVAS Bizkaia elkarteko ume guztiak gonbidatu genituen Bilboko Athletic Club-ek 2004an ateratako Star Magazine Urtekariaren aurkezpenera, Zubiarte Merkataritza Zentroan. Bertan egon ziren Julen Guerrero, Alkorta, Larrazabal, Andoni Iraola, Fernando Lamikiz, …

Egun horretan ateratako diru guztia Soxt Publicidad enpresak dohaintzan eman zigun. Diru horrekin ordaindu genuen Bartzelonara egindako bidaia,Espanyol-Athletic futbol partida ikusi ahal izateko.

 

>> Zubiarte Merkataritza Zentroan Izozkiaren Eguna (2005eko apirilaren 19a)

ASPANOVAS Bizkaiak hartu zuen parte, gure boluntarioei esker, Bilboko Zubiarte Merkataritza Zentroan antolatutako Izozkiaren Egunean. Egun hori Ben & Jerry´s izozki dendak antolatu zuen. Elkarteak informazio stand-a eduki zuen eta haur minbiziari buruzko hainbat dibulgazio materiala banatu zuen, gure elkartearena eta parte hartzen dugun hainbat Federaziotako materiala ere.

>> UMEEKIN elkartearen mesedetan Alaves Futbol Taldearen Partida (2005eko maiatzaren 7a)

Unai Elezcano hildako jokalari ohiaren omenez antolatutako Alavesen futbol partidan bildutako dirua UMEEKIN elkarteari eman zion dohaintzan Unairen familiak, eskuzabaltasun handiz. Dohaintza ASPANOVAS Bizkaia elkartearen egoitzan eman zen, prentsaurreko bat antolatuz. Prentsaurrekoan jokalariaren familiak eta UMEEKIN federazioa osatzen dugun hiru elkarteen ordezkariek hartu zuten parte.

>> Bilboko Hiria Txirrindularitza Indoor Ongintzazko Ikuskizuna (2005eko irailaren 24a)

Mundu hobe baten alde pedalei eragiten diegu. Irailaren 24an,Abandoibarrako pergolan (Euskalduna jauregia eta Zubiarte Merkataritza Zentroaren artean), 450 pertsonak hartu zuten parte helmuga garrantzitsu bat lortzeko asmoz: minbiziarekin bizi behar duten umeei irribarre bat eragitea. Helburu hau lortze aldera, Schwinn Cycling Club Norte elkarteak ekitaldian (Bilboko Hiria Txirrindularitza Indoor I. Bilera, ekitaldi garrantzitsua kirol eta jolas mailan) lortutako irabazi guztiak ASPANOVAS Bizkaia elkartearen esku utzi zituen. Izan ere, elkarte honen helburua izan zen gure umeen bizitza kalitatea hobetzearren euren ekarpen xumea egitea.

>> Zubiarte Merkataritza Zentroan Euskadiko 5 Aurpegi

Zubiarte Merkataritza Zentroak bost GKEren aldeko ongintzazko ekitaldia antolatu zuen: “Euskadiko 5 Aurpegi”. Euskadiko kulturako pertsonaia esanguratsu batek elkarte bakoitza ordezkatzen zuen. Merkataritza Zentrora joan ziren pertsonei esker, lortu zuten ASPANOVAS Bizkaia elkarteak irabazlea izatea, Ainhoa Artetak ordezkatua. Horren ondorioz, bildutako dirua gure elkartearen esku geratu zen.

>> Gabonetako Haur Parkea (abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra arte)

Bilboko Gabonetako Haur Parkeak haurrentzako eskaintza erakargarria osatzen du eta, oro har, gure elkartea haurren artean ezagutarazteko bitarteko ezin hobea da jolasen bidez. Era berean, helduengana iristeko aukera ere badugu. Horrela, gure elkarteak azken 15 urteotan egin duen lana gizarteratzeko parada dugu, baita haur minbizia diagnostikatu ondoren familietan sortzen diren premien berri emateko ere.

Marrazkia Aurpegiak margotu Informaziorako mahaia

Marrazkia egin zuten 16 urtetik beherako ume guztiek txartel bat jaso zuten. Txartel horren truke, askari bat jasotzen zuten eta, gainera, hainbat DVD eta urrutitik gidatzeko auto baten zozketan hartzen zuten parte.Askariak zein sariak Ercorecak eman zituen dohaintzan.

GHPra joaten diren ume guztientzat ohitura bihurtu da ia-ia etxera itzultzea aurpegia margotuta. Gure stand-ean ere, beste urte batzuetan bezala, aurpegia margotzeko aukera izan zuten. Beste urte batzuetan bezala, aurten ere gure elkarteari buruzko informazio gunea egon zen. Jolas jardueren ondoan kokaturik zegoen mahai honetan hainbat informazio eta dibulgazio material banatu genien bertara hurbildu ziren guztiei, gure lana eta arazoak haiengana hurbiltze aldera.
Puxikak eta gozokiak
Eta, jakina, gure zozketan parte hartzeko eta oparia jasotzeko aukera izan ez zuten ume txikiek gure stand-ean jaso zituzten puxikak eta gozokiak, euren bisita gozatze aldera.
Goruntz
       
AurkezpenaAspanovasBerriakEskerrakLoturakHezur-muinaren emaileak MemoriakProiektuak
JarduerakAbegi-etxeaKongresuaArgitalpenakBoletinak KontaktuaEztabaida guneaApunta zaitezGazteleraz
Médico Antonio Eguiluz, 22 (lonja) 48004 Bilbao • Tlfnos: 94 411 05 35 y 94 411 05 56 - Fax: 94 411 05 35
e-mail: aspanovas@aspanovasbizkaia.org