Gehitu gogokoetan Aspanovas etxeko orrialdea        
MANTENIMENDU PROGRAMA
Itzuli

Programa honi esker, gure elkarteak lortu du, beste behin ere, urte hasierako proiektu guztiak aurrera eramatea, gure egoitza berrian. Alde batetik, erasandako familiei espezializatutako arreta emateko aukera izan dugu. Horrela, euren egoera zail eta ezberdin horretan moldatu ahal izateko ezinbesteko euskarria eman diegu. Eta, beste alde batetik, gizartea informatzen jarraitu ahal izan dugu, haur minbiziaren errealitatea azaleratuz. Egindako jarduera guztiek ahalbidetu dute ASPANOVAS Bizkaia elkarteak ume minbizidunen egoera hobetzea, ikuspuntu medikutik, asistentzialetik, psikologikotik, oztopo arkitektonikoak ezabatze aldera, …

Antolaketa egokiak, ilusio dosi handiak eta beharra dutenei laguntzeko gogoak 2005ean honako hauek egitea posible egin dute:
  • EGOITZA BERRIA izan dugu, egokia. Horrek ahalbidetu du urteko helburu guztiak gauzatzea. Azpiegitura berri hau ezinezkoa izango litzateke BBK Gizarte Ekintzaren laguntzarik gabe.
  • Boluntario talde handi bat finkatzea lortu dugu. Boluntario hauek konprometituak dira eta ondo prestatuta daude.
  • Harrera etxebizitza izatea. Honek ahalbidetu du beste ospitale batzuetatik datozen gurasoak osatu hartzeko lekua izatea.
  • Bazkide kopurua igotzea lortu dugu. Horrek esan gura du igo egin dela gugan sinisten duen pertsona kopurua.
  • Beharrezkoak diren langileak izatea.
  • Euskal aginte publikoen laguntza lortu da berriro ere (Eusko Jaurlaritzakoa eta Bizkaiko Foru Aldundikoa), baita zenbait enpresa pribatuena ere.Laguntza horiek agerian uzten dute haien elkartasuna eta gure lanekiko konfiantza.
Goruntz
       
AurkezpenaAspanovasBerriakEskerrakLoturakHezur-muinaren emaileak MemoriakProiektuak
JarduerakAbegi-etxeaKongresuaArgitalpenakBoletinak KontaktuaEztabaida guneaApunta zaitezGazteleraz
Médico Antonio Eguiluz, 22 (lonja) 48004 Bilbao • Tlfnos: 94 411 05 35 y 94 411 05 56 - Fax: 94 411 05 35
e-mail: aspanovas@aspanovasbizkaia.org