|
|
 |
DENBORA
LIBRE ETA ASIALDIRAKO PROGRAMA 2002 |
Itzuli |
|
Minbizidun
haurren arteko elkarbizitza eta esperientzien elkartrukea, Denbora
Libre eta Aisialdirako Programa oinarritzen den funtsetako bat da.
Programa honek biltzen dituen jarduera orok jatorri ezberdineko haurrak
bildu eta esperientziak elkartrukatzeko aukera suposatzen du. Batzuetan
gurasoek ere parte hartzen dute honelako irteeretan, horrela une batzuetan
tamalez bizi duten egoera gordina ahazteko aukera izango baitute. |
|
 |
|
| >> FAMILI-IRTEERA
EURODISNEYRA (Apirilaren 4-tik 7-ra): UMEEKIN
(Minbizidun Haurren Elkarteen Euskal Federazioa) eta ADANO (Nafarroa)
elkarteetako 570 pertsonak parte hartu zuten Disneyland Parisera
antolatu genuen bidaian. Bidaia hau Loiuko aireportutik aireratu
eta lurreratu zen lehenego jumboan egin genuen eta 3 egun eta 4
gauetan familiak Sequoia hotelean ostatu hartu zuten mantenu erdiko
erregimenean. Familiek sarrera librea izan zuten Parkera sartzeko
hiru egunetan zehar eta azkenengo gauean “Buffallo Bill”eko
ikuskizunaz zein afariaz gozatzeko aukera izan zuten. Partehartzaile
guztiek Disney-ren mundu zoragarrian une magikoak elkarbanatu zituzten,
hango protagonista guztiekin, Mickey, Minnie, Donald, Chip eta Chop,
etab. Gure Elkartearen oroimenean egongo da gure haurren bizitzako
unerik handienetakoa bezala. Eskerrik asko EITB-k UMEEKIN eta ADANO-rentzat
antolatutako telemaratoian ahalegindu zen Euskal gizarteari, bildu
zen diruarekin bidaia zoragarri hau burutzearen ametsa bete dugulako.
|
|
| >> EUSKO
JAURLARITZARA ETA GAMARRAKO IGERILEKUETARA IRTEERA ekainaren 26-an
( De Todo Corazon Fundazioa – SEGUROS AXA)
Seguros
AXA-ko “De Todo Corazon Fundazioa”-ri
esker 40-ren bat haurrek eta 10 laguntzailek kultura eta dibertsiozko
egun oso bat igaro zuten. Goizean Eusko Jaurlaritza bisitatu zuten,
Juan Mª Atutxak gidatu zituelarik instalazioak bisitatzerakoan.
Bisita hori bukatzean, Gamarrako igerilekuetara joan ziren, eta
bertan bazkaldu eta jarduera ludiko zein akuatikoetaz gozatu zuten.
|
|
| >>
UDAL KANPAMENDUA (uztailaren 1-etik 15-era) Urtero
lez haurrak kanpamenduetara bildatzeko ohiturarekin jarraituz, ASPANOVAS-ek,
ASPANOA (Zaragoza), ASPANION (Valentzia)
eta ARGAR (Almeria) elkartekin batera aurten penintsularen
iparraldea aukeratu du berauetarako, Santanderreko Monte Corona
Aterpetxea hain zuzen. Aurten protagonista eguraldi txara izan arren,
haur eta gaztexoek kirol jarduera zein jarduera ludiko anitz burutu
zituzten tokian eskaintzen zuen ingurugiro zoragarrian.
Helburu orokorra:
Partehartzaile guztiek gaixotasunaren prozesutik deskonektatzea
eta bakoitzaren esperientziak beste haurrekin elkarbanatzea ezagutza
berriak lortzeko eta horrela garapen pertsonal egokia sustatzeko.
Helburu jakinak
- Gaixotasunaren prozesutik deskonektatzea.
- Beste haur eta gazteekin, minbizidunak zein gaixotasunik gabekoak,
komunikazioa hobetzea beste erkidego batzuetako historia eta kultura
ezagutzeko aukera ahalbidetuz.
- Bizi-aztura osasungarria sustatzea.
- Emozioen eta sentimentuen adierazpena erraztea adierazpen tekniken
bidez.
- Denbora librea modu aberasgarrian pasatzea, ezagutza eta trebezia
sozial berriak bereganatuz.
- Gaixotasunik ez duten ume eta gazteekin integratzea.
Jarduerak Kanpamenduak
irauten dituen 15 egunetan burutu diren jardueren helburuak honakoak
dira: talde-lana sustatzea; aktiboki parte hartzeko adorea izatea;
afektibitatea, psikomotorea eta adimena modu orekatuan garatzea;
eta jolasa eta lanaren adierazgarri sintetikoa izatea, jarduera
maila gorenera iritsiz.
Burututako jarduerak taldeko kideen adin desberdinetara egokitu
dira. Horien artean azpimarratzen ditugu: aurkezpen jolasak, ezagutza
pertsonalerako jolasak, tailerrak, gorputz-adierazpenerako jolasak,
yincana, kirol-jarduerak, irteerak... |
Goruntz |
|
| >>
ASTEBURUKO IRTEERA BARRIAKO KANPAMENDURA (ARABA irailaren 14 eta 15-a)
UMEEKIN,
Minbizidun Haurren Gurasoen Elkarteen Euskal Federazioak, ASPANOVAS
Bizkaia, ASPANOVAS Gipuzkoa eta ASPANAFOHA-k
osatua, asteburu honetarako Barriako Aterpetxean (Araba) topaketa
bat antolatu du. Haurrek ingurumen natural pribilegiatuaz eta gure
elkarteetako monitore boluntarioek antolatutako jarduera anitzetaz
gozatu zuten. Igandean gurasoek taldearekin bat egiteko aukera izan
zuten eta horrela beraiek ere jolas egin eta gozatzeko aukera izan
zuten. Honelako jardueretatik ateratzen den gauzarik positiboena
elkarte ezberdinetako familien arteko harremanen sustapena da.
|
Goruntz |
|
| >> ASTEBURUKO
IRTEERA SASTARRAINEN (GIPUZKOA, Azaroaren 29-tik Abenduaren 1-era)
30 haurrek Zestoako Sastarrain Baserri-Eskolako ingurune naturaleko
instalazioetaz gozatzeko aukera izan zuten asteburuan. Baserri-Eskola
honetan eskaintzen diren aukeren artean, gure haurrek mendi-ibiliak,
tirolina, tailer desberdinak, espeleologia eta eskalada bezalako
kirol jarduerak praktikatu zituzten eta Loiolako Santutegia eta
Tren Museoa bisitatu zituzten. |
Goruntz |
|
| >> GABONETAKO
JAIA HAURRENTZAT – MINBIZIDUN HAURREN EGUN NAZIONALA (abenduearen
21-a) Abenduaren 20-an Bilboko Udaleko Ongizate
Sozialeko Zinegotziak gure haurrak hartu zituen Udaletxean eta 2002.eko
Minbizidun Haurraren Eguneko agiriaren irakurketa beraiekin konpartitu
zuen. Agiria Federaziotik idazten da eta Minbizidun Haurren Gurasoen
Federazio Espainiarreko elkarte guztiek babestua da.
Abeduaren 21-ean Segundo Olaeta Musika Eskolako Abesbatzak kontzertu
txiki bat eskaini zuen Gurutzeetako Ospitalean egun berezi hura
ospatzeko. Aldi berean, elkarteko kideek informazio eta dibulgazioko
materiala banatu zuten ospitalera hurbildu zen jende guztiaren artean.
Eguna Bilboko Montenegro Jatetxean ospatu zen bazkari eta haurrentzako
jaialdi batekin bukatu zen, bertan elkarteko 160 pertsona bildu
zirelarik. |
Goruntz |
|
| >> 101
DALMATAS – IKUSKIZUNA (Abenduaren 28-a) 50
haur Gabonetan Bilboko Euskalduna Jauregian eskaini zen “101
Dalmatas” musikalera joan ziren. Haurrek emanaldiko une oro
gozatu zuten eta Miriam Diaz Aroca aktoresarekin batera parte hartzen
zuten dalmaziar txakurkumeek egiten zituzten bihurrikeriekin barre
ugari egin zuten.
|
Goruntz |
|