Gehitu gogokoetan Aspanovas etxeko orrialdea        
DENBORA LIBRE ETA ASIALDIRAKO PROGRAMA 2003 Itzuli
Minbizidun haurren arteko elkarbizitza eta esperientzien elkartrukea, Denbora Libre eta Aisialdirako Programa oinarritzen den funtsetako bat da. Programa honek biltzen dituen jarduera orok jatorri ezberdineko haurrak bildu eta esperientziak elkartrukatzeko aukera suposatzen du. Batzuetan gurasoek ere parte hartzen dute honelako irteeretan, horrela une batzuetan tamalez bizi duten egoera gordina ahatzeko aukera izango baitute.
>> OLIVER IKUSKIZUNA

Urtarrilaren 4-an eta 2002-2003-ko Gabonetan antolatutako jarduerei jarraipena emanez, 50 haurrek Billboko Euskalduna Jauregian Bergarako Orfeoiak eskaini zuen musikalaz gozatzeko aukera izan zuten.

foto1>> FAMILI-IRTEERA TERRA MITICARA, Benidorm (Apirilaren 24-tik 27-ra)

Ohiko famili-irteerarako aukeratu dugun lekua Benidorm izan da. Hiri polit honetan egon ziren bitartean, irteera honetan parte hartu zuten 136 pertsonek Gran Hotel Balin hartu zuten ostatu.

Familiek egun horietan “TerraMitica” jolas-parkeaz eta Valentziako “Ciudad de las Artes y las Ciencias”-ez gozatu zuten. Terra Mitica parkean dauden atrakzio guztietaz gozatzean gain, familiak ikuskizun batzuetara joateko aukera izan zuten. Ciudad de las Ciencias-en L’hemisferi eta L’oceanografic museoak bisitatu zituzten.

>> PLENTZIARA IRTEERA

Maiatzaren 17-an ASPANOVAS Bizkaiako minbizidun haurren eta beren anai-arreben arteko harremanak hobetzeko asmoz, eta begiraleek zaintzen zituztelarik, Plentziako udalera irteera bat antolatu zen. Ingurugiroa aprobetxatuz, naturarekin kontaktua izatea ahalbidetzen zuten jarduera desberdinak burutu ziren.

Goruntz
>> UMEEKIN IRTEERA LISTORRETAKO LANDETARA (Errenteria)

foto1UMEEKIN, Minbizidun Haurren Gurasoen Elkarteen Euskal Federakundeak, ASPANOVAS Bizkaia, ASPANOVAS Gipuzkoa eta ASPANAFOHAk osatua, ekainaren 21-ean topaketa bat antolatu zuen Listorretako landetan, Errenterian. Horrela elkarte ezberdinetako familien arteko harremanak sustatu eta poztasun, irribarre eta jolaserako uneak konpartitzea bilatzen genuen.

Txikiek zein nagusiek goizean zehar egun honetarako antolatu ziren jarduera ezberdinetan parte hartu zuten: futbol partidak, sokatira... eta Takolo, Pirrtx eta Porrotx pailasoen emanaldia gogo biziz ikusi zuten. Eguerdian bazkari herrikoi bat ospatu zen Errenteriako Udaletxeak Listorretako landetan jarri zituen karpetan. Horrela familiek antzeko arazoak zituzten beste familia batzuekin harremana izateko aukera izan zuten, eta bakarrik ez zeudela sentitu ahal izan zuten. Bazkaldu ondoren, haurrek Andrabasoko zalditegiak bisitatu zituzten eta zaldietan ibili ziren, eta nagusiek Andrabasoko kobazuloetan egiten den ikuskizun bisualaz gozatzeko aukera izan zuten.

Goruntz
>> UDAKO KANPAMENDUA (Uztailaren 1-etik 15-era)

Urtero bezala, ASPANOVAS Bizkaiak, Almeriako (ARGAR) eta Zaragozako (ASPANOA) elkarteekin batera, udako kanpamendua antolatzen du uztaileko lehenengo hamabosrtaldirako. Topaketa honetan gure elkarteko kide diren eta beren haurtzaroan nolabaiteko minbizia izan duten haur eta gazteek, egoera berean aurkitu diren Almeria eta Zaragozako haurrek eta gaixotasunik gabeko haur eta gazteek (anai-arrebak, lagunak, lehengusu-lehengusinak...) parte hartzen dute.

Aukeratu genuen lekua Ciudad Realeko Tablas de Daimieleko Aterpetxea izan zen eta hamabost egunetan zehar haurrek kirol jarduera eta jarduera ludiko ugari burutzeko aukera izan zuten tokiak eskainitako ingurugiro ederrean:

  • Abentura-anitzeko jarduerak: Arku-tiroa, BTT-n ibilbidea, Orientaziozko Gymkhana, mendi-ibiliak, kirol-anitzeko jarduerak: saskibaloia, futbola, eskubaloia...
  • Tablas de Daimiel eta Uraren Interpretazio Zentrora irteera.
  • Kixote ibilbidera irteera.
  • Almagro, Ruidera eta Cueva de Montesinosera irteera.
  • Animazio eta natura jarduerak
  • Igerilekuen, kirol-zelaien... erabilera.
Goruntz
>> CORREOSEK IRRIBARREAK BANATZEN DITU HAURREN ARTEAN

Irailaren 18-an Gurutzeetako Ospitalean ingresatuta zueden haurrentzat festa bat antolatu zen. Festa hau Correos y Telegrafosen ekimena den “Correos Reparte Sonrisas a los niños 2003” Programaren barruan sartzen da eta Payasos sin Fronteraseko profesionalek eramaten dute aurrera.

Jaia “Luismi” eta “Rakel Imaz y Sergio Daneri” artista taldeen ikuskizunarekin hasi zen. Ondoren, artistak ikuskizunera joan ezin izan zutenen haurren logeletara joan ziren. Ekitaldiaren amaieran, bukaera gisa, ikusleei pailaso sudur bana oparitu zieten.

Goruntz
>> HAURRENTZAKO GABONETAKO JAIA – MINBIZIDUN HAURRAREN EGUN NAZIONALA (Abenduaren 21-a)

foto1ASPANOVAS Bizkaian ere Gabonak ospatzen dira eta aurten Gabonetako Jaia eta Minbizidun Haurraren Egun Nazionala egun berean izatea nahi izan dugu, guretzat hain garrantzitsua den aguna jai-giroan ospatzeko asmoz.

Aurtean ospakizuna Bilboko “Casa Vasca” Jatetxean egin da. Bazkaldu ondoren, “Tipiti Jai” ikuskizunarekin gozatu zuten haurrek eta gero Olentzerok opariak banatu zituen denean artean. Hainbeste emozio eta gero indarrak berreskuratzeko, askari handi batekin amaitu zen jaia.

Goruntz
       
AurkezpenaAspanovasBerriakEskerrakLoturakHezur-muinaren emaileak MemoriakProiektuak
JarduerakAbegi-etxeaKongresuaArgitalpenakBoletinak KontaktuaEztabaida guneaApunta zaitezGazteleraz
Médico Antonio Eguiluz, 22 (lonja) 48004 Bilbao • Tlfnos: 94 411 05 35 y 94 411 05 56 - Fax: 94 411 05 35
e-mail: aspanovas@aspanovasbizkaia.org