|
|
 |
AISIALDIA
ETA DENBORA LIBRERAKO PROGRAMA |
Itzuli |
|
| Minbizidun haurren arteko elkarbizitza
eta esperientzien elkartrukea, Denbora Libre eta Aisialdirako Programa
oinarritzen den funtsetako bat da. Programa honek biltzen dituen jarduera
orok jatorri ezberdineko haurrak bildu eta esperientziak elkartrukatzeko
aukera suposatzen du. Batzuetan gurasoek ere parte hartzen dute honelako
irteeretan, horrela une batzuetan tamalez bizi duten egoera gordina
ahatzeko aukera izango baitute. |
|
 |
|
| >> Bilboko
Suhiltzaile Etxeko Ateak Zabaltzeko eguna ( marxoak 6)
Urtero Bilboko Suhiltzaile Etxeak Ateak Zabaltzeko egun bat ospatzen
du haurrek Suhiltzaile Etxeko instalazio guztietaz goza dezaten,
beti ere Bilboko Suhiltzaile taldeak gainbegiratuta. Aurten, Bilboko
Suhiltzaile taldeak ASPANOVAS Bizkaia-ko haurrak gonbidatu zituen
egun honetan parte hartzera eta bertaratutako guztiek asko gozatu
zuten garabietara zein suhiltzaileen kamioietara igoaz, soka-zubi
tiroldarretik botaz, etab. |
|
>>
FAMILI-IRTEERA Port Aventura-ra (Apirilaren
14-tik 18-ra) Elkarteak PORT AVENTURA
aukeratu zuen 2004.eko famili bidaiarako. Ohikoa denez, minbizia
duten haurren familiek dibertimenduzko egun batzuk bizi izan zituzten;
baina garrantzitsuagoa dena, horrek beren seme-alaben gaixotasunak
inposatutako errutinatik deskonektatzea ahalbidetu zien.
Gainera, arazo berdintsuak pairatzen dituzten beste familia batzuek
komunikatzeko aukera izan zuten, horrela laguntasun handiagoa sentituz.
ASPANOVAS Bizkaia-ko familiek, 100 pertsonatik gora, Costa Dorada-ko
bihotzera joateko aukera izan zuten, Universal Studios-ek Europan
duen Resort bakarrera: UNIVERSAL MEDITERRANEA. Sorpresa, ikuskizun
ahaztezin, atrakzio basatiez betetako mundu batekin topo egin zuten,
dibertsiorako aukeraz betetako mundu batekin, hain zuzen. |
|
| >>
Liburu Eguna (2004.eko apirilaren 23-a) El Somni
dels Nens Fundazioaren laguntzari esker, San Jordi egunean (Liburu
Eguna) ospitaleetan zeuden haurrei Fundazio honek dohaintzan emandako
liburu eta opari ugari banatu genien, haurrei aisialdian irakurtzeko
ohitura irakasteko asmoarekin. |
Goruntz |
|
| >>
UMEEKIN IRTEERA BUTROE-KO GAZTELURA (ekainak 20) ASPANOVAS
Bizkaiak, UMEEKIN, Minbizidun Haurren Gurasoen Euskal Federazioaren
partaide delarik, ASPANAFOHA y ASPANOVAS Gipuzkoarekin batera, Butroeko
Gazteluko landetan jai giroko topaketa bat antolatu zuen egun horretarako
.
UMEEKIN-eko haurrek zein nagusiek egun dibertigarri bat igaro zuten.
ASPANOVAS Bizkaia-tik 45 kidek parte hartu zuten irteera honetan.
Goizean zehar, familia guztiek Butroeko Gaztelua bisitatu zuten
eta ondoren, Gatikako frontoira joan ziren anaiartean bazkariaz
gozatzera. Han jarduera ludiko ezberdinak burutu ziren (besteak
beste hiru probintzien arteko futbol txapelketa bat). Euskadiko
probintzia ezberdinetako familien arteko harremanak sustatzeko ahaleginak
egin ziren, iritziak zein esperientziak konpartitzeko, inguru zein
lagunarte atseginean gozatuz eta une batean gaixotasunak dakarrenaz
deskonektatuz
|
Goruntz |
|
| >> UDAKO
KANPAMENDUA (Uztailaren 1-etik 15-era) ASPANOVAS
Bizkaia-k urtero antolatzen du kanpamendua elkarte honetako kide
diren eta euren bizitzan minbiziren bat izan duten haur eta gazteentzat
zein egoera berean izan diren ASPANOA-ko(Zaragoza) haur eta gazteentzat;
bai eta gaixotasunik izan ez dutenentzat ere.
Aukeratu genuen lekua Ciudad Realeko Tablas de Daimieleko Aterpetxea
izan zen eta hamabost egunetan zehar haurrek kirol jarduera eta
jarduera ludiko ugari burutzeko aukera izan zuten tokiak eskainitako
ingurugiro ederrean:
- JOKO TRADIZIONALEN MUSEORA BISITAK.
- IRTEERAK: Kaixiga (harizti-ekosistemal), Posets Maladetas Natur
Parkea, Forau de Algualluts, Bosque del Pino, Valle de Llierp,
Obago (Pinares) eta, Ainsa (erdi-aroko herria).
- ABENTURA-KIROLAK PRAKTIKATZEA.
- JOLASEN GARAPENA: Ezagutzazkoak (adiskideena eta herriarena),
Piriniotako arkitektura tradizionala deskubritzeko, Eztabaida
Nagusia eta rol jokoa: zer egiten dugu gure zaborrarekin?, Jolasak
belardian, Ura denontzat, Tradizionalak herriko plazan, Campo-n
uraren zikloari buruzko ikerketak eta Gaueko jolasak.
- TAILERREN GARAPENA: Campo-ko koadernoaren burutzapena, Kaixigari
buruzko sintesia, Energia berriztagarriak, Jostailuen eraikuntza,
Landaredia (Behaketa, kondairak, propietateak, medikuntzarako
eta elikagai gisako erabilera dutenak), Pinudiko ekosistemaren
sintesia eta Oroitzapenen tailerra.
- BI EGUNETAKO KANPALDIA NATURAN : Campo-
Aguacaldas.
- ORIENTAZIO-ZIRKUITUA EGITEA.
- CAMPO-KO IGERILEKUAN EGUNA PASATZEA.
- POLIKIROLDEGIAN KIROLAK PRAKTIKATZEA.
- JAIEN GARAPENA: Ongi-etorri jaia, Ome Grandizo-ko jaia, Agur-jaia
eta, Gala Afaria.
|
Goruntz |
|
| >>Gabonetako
haurrentzako (Abenduak 19)
ASPANOVAS
Bizkaia-k, egun berezi hauek zirela-eta, minbizidun haurrentzat,
beren guraso eta anai-arrebentzat zein lagunentzat jai berezi bat
antolatu zuen. Era berean, larunbata 18-an, jada gure artean ez
dauden haurren omenez meza bat ospatu zen.
Eguna Deustuko la Casa Vasca Jatetxean bazkalduz hasi zen, 90 pertsona
baino gehiago izan zirelarik bertan. Gero Kalean Haurrentzako Animazioa
izan zen eta Olentzerok opariak banatu zituen, EUSKALTEL txirrindularitza
taldeko zuzendaria den Miguel Madariagarekin batera. Hau guztia, asmorik
onenekin burutu zen: ongi pasatzea. |
Goruntz |
|
|