Gehitu gogokoetan Aspanovas etxeko orrialdea        
AISIALDIA ETA DENBORA LIBRERAKO PROGRAMA Itzuli
Aisialdi programaren oinarri bat da ume minbizia dutenen arteko esperientziak elkartrukatzea eta elkarbizitza sustatzea. Programa honen barruan dauden jarduera guztiak “aukera” ezin hobea dira jatorri ezberdineko umeak bildu eta esperientziak trukatzeko. Irteera eta txango hauetan gurasoek ere noizbehinka hartzen dute parte. Horrela, tamalez bizitzen ari diren errealitate gordina ahazteko aukera ematen zaie, baita euren emozio eta sentimenduak partekatzeko espazioa eman ere.
>> Warner Bross Parke Tematikora Familia irteera (martxoaren 30etik apirilaren 3ra arte)

Aurten ere ohiko familia irteera egin dugu. Oraingo honetan helmuga Warner Bross Parke Tematikoa (Madril) izan da. Bertara 50 pertsona joan ziren eta dibertimenduz beteriko egunak gozatu zituzten. Familiek 4 egun hartu zuten ostatu San Martín de la Vegako San Marcos Ostatuan.

Behin han egonda, Zientzia eta Teknologia museora joan ziren, baita IMAX zinemara ere (bertan 3Dko film bat ikusi zuten). Hiria zeharkatzeko egun librea ere izan zuten, Retiro Parketik paseatzeko, Puerta del Soletik, museoak, … Horrez gain, Warner Bross Parkea bisitatzeko aukera izan zuten, bai eta zenbait ikuskizun gozatu ere.

  • Helburu orokorra:
    • Gaixotasunaren prozesutik ihes egin ahal izatea ahalbidetzea.
  • Helburu zehatzak:
    • Aisialdiaz taldeka gozatzea.
    • Umeentzako egokiak diren lekuen bisitaz gozatzea.
    • Antzeko egoeretatik pasa diren familien arteko harremanak bultzatzea.
  • Garapen aldia: martxoaren 30etik apirilaren 3ra arte.
  • Lekua: San Marcos Ostatua, Madril.
  • Jarduerak:
    • Martxoaren 30a: Bilbotik irten arratsaldeko lehen orduan. Iritsi eta San Marcos *** Ostatuan ostatu hartu.
    • Martxoaren 31a: Ostatuan gosaldu. Zientzia eta Teknologia Museora bisita, baita IMAX zinemara ere. Ostatutik gertuko jatetxe batean afaldu.
    • Apirilaren 1a: Ostatuan gosaldu. Goizean zoora bisita. Arratsaldea libre. Ostatutik gertuko jatetxe batean afaldu.
    • Apirilaren 2a: Ostatuan gosaldu. Egun osoa Warner Parkean. Ostatutik gertuko jatetxe batean afaldu.
    • Apirilaren 3a: Ostatuan gosaldu. Bilborako irten, ibilbidean zehar geldialdi laburrak eginez.

ASPANOVAS BIZKAIAelkarteko Familia Elkarbizitzako Bidaia egin ahal izateko hurrengo baliabideak erabili egin ziren:

  • Giza baliabideak:
    Administraria.
    Guraso boluntarioak.
    Bidaia agentziako langileak.
  • Baliabide materialak:
    Bulegorako lokala.
    Programak behar duen materiala.
  • Partaide kopurua: 52 pertsona.
>> Bartzelonan Athletic-ekin Asteburua (maiatzaren 28 eta 29a)

Soxt Publicidad enpresak ASPANOVAS Bizkaia elkarterako Bartzelonarako bidaia antolatu zuen, Athletic-en 2004ko Star Magazine Urtekariaren salmentaren lehen egunean bildutako diruarekin. Bidaia horretara 55 ume onkologiko joan ziren maiatzaren azken asteburuan, Espanyol-Athletic partidaz gozatzeko asmoz.

  • Helburu orokorra:
    • Gaixotasunaren prozesutik ihes egin ahal izatea ahalbidetzea.
  • Jarduerak:
    • Maiatzaren 28a: Bilboko Erakustazokatik autobusean irten. Bartzelonako Campanile Hotelera iritsi. Hiritik zehar itsasontzian paseoa.
    • Maiatzaren 29a: Autobusean bisita: Tibidabo, Maremagno,… Espanyol eta Athletic-en arteko futbol partida.
    • Maiatzaren 30a:Hotelean gosaldu eta Bilborako itzuli.

Athletic-ekin Bartzelonarako Bidaia egin ahal izateko, hurrengo baliabideak erabili ziren:

  • Giza baliabideak:
    Administraria.
    Guraso boluntarioak.
    Bidaia agentziako langileak.
    Soxt Publicidad enpresako langileak.
  • Baliabide materialak:
    Bulegorako lokala.
  • Partaide kopurua: 52 pertsona.
>> UMEEKIN federazioaren irteera Olarizuko landetara - Gasteiz (ekainaren 18a)

UMEEKIN-ek, Haur Minbizidunen Gurasoen Euskal Federazioak (ASPANOVAS Bizkaia, ASPANOVAS Gipuzkoa eta ASPANAFOHA elkarteez osatua), Olarizuko landetan Jai Topaketak antolatu zituen.

UMEEKIN elkarteko haur eta nagusiek dibertsioz betetako eguna gozatu zuten. ASPANOVAS Bizkaia elkartetik ume minbizidunen 55 senide joan ziren irteerara.

  • Helburu orokorra:
    • Egun batez gaixotasunaren prozesutik ihes egin ahal izatea ahalbidetzea.
  • Helburu zehatzak:
    • Euskadiko herrialde ezberdineko familia eta umeen arteko harremanak bultzatzea.
    • Antzeko egoeretatik pasa diren familien artean esperientziak eta iritziak trukatzea.
    • Giro eta ingurune atseginaz gozatzea, gaixotasunak dakartzan arazoetatik ihes egitea ahalbidetze aldera, momentu batzuetan sikiera.
    • Haurraren eta familiaren gizarte bakartzeari aurre egitea.
  • Garapen aldia: ekainaren 18a.
  • Garapen lekua: Olarizuko landak, Gasteiz.
  • Jarduerak:

Familia guztiek bisitatu zituzten Olarizuko inguruak goizean zehar. Gainera, hiru elkarteko umeentzat gaztelu puzgarria egon zen, baita tailerrak eta jolasak ere. Horri esker eta eguerdian landetan antolatu zen herri bazkariari esker, familiek izan zuten arazo bera duten beste familia batzuekin harremanetan jartzeko eta komunikatzeko aukera aparta. Horrela, lagunduago sentitzeko aukera izan zuten.

UMEEKIN Familia Topaketa aurrera eramateko honako baliabide hauek erabili ziren:

  • Giza baliabideak:
    Elkarteetako langileak.
    Guraso boluntarioak.
    Erasandako familiak.
    Laguntza erakundeak.
    Begiraleak.
    Animazio pertsonala.
    DYA, Gurutze Gorria … pertsonala
  • Baliabide materialak:
    Bulegorako lokala.
    Olgetarako materiala.
    Garraioa.
  • Partaide kopurua: UMEEKIN elkarteko Ume Minbizidunen 80-125 senide.
Goruntz
>> Udako Kanpaldia (uztailaren 1etik 15era)

Elkarteak ondo baloratzen ditu aurtengo udako kanpaldian lortutako emaitzak. Garrantzitsua da kanpaldiak mantentzea umeek poz handiagoz ekin diezaioten egunerokotasunera bueltatzeari.

ASPANOVASBizkaia elkarteak, ASPANOA (Zaragoza) elkartearekin batera, elkarteetako ume eta nerabeentzako kanpaldia antolatu zuen. Kanpaldi horretan hartu zuten parte, gainera, bere haurtzaroan minbiziren bat izan duten gazteek, baita gaixotasuna pairatu behar ez duten gazteek ere.

Iaz topaketa hauek Huescan kokaturiko “Centro de Actividades Campo”n izan ziren. Aurten, ordea, aukeratutako lekua Tarragonako “Albergue Ca La Jepa”izan da.

  • Helburu orokorra:
    • Partaide guztiak gaixotasun prozesua atzetu ahal izatea ahalbidetzea, baita beste ume batzuekin euren esperientziak trukatzea ere, ezagutza berriak lortze aldera eta garapen pertsonal egokia bultzatze aldera.
  • Helburu zehatzak:
    • Gaixotasun prozesua atzetu ahal izatea.
    • Beste ume eta nerabe batzuekin (onkologikoekin edo gaixotasunetik libre daudenekin) komunikazioa bultzatzea, beste komunitate batzuen historia eta ohiturak ezagutze aldera.
    • Bizitza ohitura osasungarriak sustatzea.
    • Adierazpen tekniken bidez, emozioen eta sentimenduen adierazpena erraztea.
    • Aisialdia modu aberatsean betetzea, ezagutza eta gizarte trebetasun berriak eskuratuz.
    • Gaixotasuna ez duten beste ume eta nerabeekin integrazioa.
  • Garapen aldia: 2005eko uztailaren 1etik 15era.
  • Lekua: Ca La Jepa (Tarragona).
  • Jarduerak:

Aurten Esgambi enpresa izan dugu bidelagun. 1998an sortutako enpresa honek aterpearekin elkarlanean dihardu. Horrez gain, naturan kirol jarduerak antolatzen ditu, banakoentzat zein taldeentzat. Gainera, herritik irten gabeko jarduerak ere antolatzen ditu, besteak beste, eskulanen tailerra, jarduera tradizionalen eta jolas tradizionalen tailerrak, herriko jaiekin batera.

ASPANOVAS Bizkaia elkarteko kanpaldiak aurrera eramateko honako baliabide hauek erabili ziren:

  • Giza baliabideak:
    Administraria.
    Boluntarioak.
    Begiraleak.
  • Baliabide materialak:
    Bulegorakolokala.
    Jardueren aterpetxea:
  • Telekomunikazio instalazioak eta ordenagailuak.
  • Eraikina: igogailua, egokitutako komunak eta sarbideetarako arrapalak.
  • Jantokia.
  • Kafetegia eta dantzalekua.
  • Bi tailer-gela: jarduera praktikoak, esperimentuak, natur gelak,…
  • Partaide kopurua: 13 ume eta ASPANOVASBizkaiko hiru laguntzaile.
Goruntz
>> Gabonetako Haur Jaia (abenduaren 17a)

ASPANOVAS Bizkaiak, horren bereziak diren jaiegun horietan, ume onkologikoentzat antolatu zuen jai bat, baita euren guraso, neba-arreba eta lagunik minenentzat ere. Era berean, abenduaren 10ean, larunbata, gure artean ez dauden umeen alde meza elizkizuna antolatu zuen.

Eguna Bilboko Avenida Hotelean eginiko bazkari batekin hasi genuen. Bazkarian 90 pertsonak hartu zuen parte. Horren ondoren, haur animazioko talde batek emanaldia egin zuen eta, gero, Olentzeroak opariak ekarri zituen. Hori guztia, desiorik onenarekinegina: dibertsioa.

  • Helburu orokorrak:
    • ASPANOVAS Bizkaia elkarteko umeak berriro topatzea horren bereziak diren egunetan.
  • Helburu zehatzak:
    • Jaiak gozatzea familia artean.
    • Aisialdiaz taldeka gozatzea.
    • Egun berezi hauetan antzeko egoeretatik pasa diren familien arteko harremanak bultzatzea.
  • Garapen aldia: 2005eko abenduaren 17a.
  • Lekua: Avenida Hotela, Bilbo.
  • Jarduerak:
    • Bilboko Avenida Hotelean bazkaria eta askaria.
    • Olentzeroren opariak eta jolasak.
    • Haur animazio talde baten emanaldia: aurkezlea, clown-animatzaileak, jolasak, dantzak, musika, puxikak, gozokiak banatu, …

ASPANOVAS BIZKAIA elkarteko Gabon Jaia aurrera ateratzeko honako baliabide hauek erabili ziren:

  • Giza baliabideak:
    Administraria.
    Guraso boluntarioak.
    Begiraleak.
    Haur animazioko taldea.
  • Baliabide materialak:
    Hotelak dituen instalazioak.
    Bulegorakolokala (egoitza).
    Umeentzako opariak eta gozokiak.
  • Partaide kopurua: 90-100 lagun
Goruntz
       
AurkezpenaAspanovasBerriakEskerrakLoturakHezur-muinaren emaileak MemoriakProiektuak
JarduerakAbegi-etxeaKongresuaArgitalpenakBoletinak KontaktuaEztabaida guneaApunta zaitezGazteleraz
Médico Antonio Eguiluz, 22 (lonja) 48004 Bilbao • Tlfnos: 94 411 05 35 y 94 411 05 56 - Fax: 94 411 05 35
e-mail: aspanovas@aspanovasbizkaia.org