Gehitu gogokoetan Aspanovas etxeko orrialdea        
AISIALDIA ETA DENBORA LIBRERAKO PROGRAMA 2006 Itzuli

Aisialdi programaren oinarri bat da ume minbizia dutenen arteko esperientziak elkartrukatzea eta elkarbizitza sustatzea. Programa honen barruan dauden jarduera guztiak “aukera” ezin hobea dira jatorri ezberdineko umeak bildu eta esperientziak trukatzeko. Irteera eta txango hauetan gurasoek ere noizbehinka hartzen dute parte. Horrela, tamalez bizitzen ari diren errealitate gordina ahazteko aukera ematen zaie, baita euren emozio eta sentimenduak partekatzeko espazioa eman ere.

HELBURU OROKORRA:

  • Parte-hartzaile guztiei gaixotasunaren prozesua denbora batez ahazten laguntzea, eta beraien esperientziak beste haur batzuekin trukatzeko aukera ematea, ezagutza berriak eskura ditzaten eta, horrela, garapen pertsonal egokia izan dezaten.

  HELBURU ZEHATZAK:

  • Beste erkidego batzuetako haur eta nerabe minbizidunekin eta minbizia ez dutenekin harremanetan egon daitezela bultzatzea, erkidego horietako historia eta kultura ezagutu ditzaten, ume horiek minbizia izan ala ez. 
  • Antzeko egoerak bizi izan dituzten familiekin esperientziak eta iritziak trukatzea.
  • Leku eta jende atseginez gozatzeko aukera izatea, eta denbora batez, behintzat, gaixotasuna eta bere eraginak ahaztea.
  • Denbora librea modu aberasgarrian erabiltzea, ezagutza berriak eta abilezia sozialak eskuratuz.

 

Minbizia duten haurrak elkarrekin egotea eta haien artean esperientziak trukatzea izan dira aisialdi programaren oinarrietako batzuk. Programa honen barruan dauden jarduera guztiak “aukera” ezin hobea dira jatorri ezberdineko umeak bildu eta esperientziak trukatzeko. Irteera eta txango hauetan gurasoek ere hartu dute parte, eta, horrela, tamalez bizitzen ari diren errealitate gordina ahazteko aukera izan dute.

>>> Txangoa Valdezcaray-ra (Otsailaren 26a)

Aurten Valdezcaray-ra joan gara bertan egun zoragarria pasatzeko eta elurretan ibiltzeko.

  • Garapen-aldia: Otsailaren 26an.
  • Jarduerak:
    Valdezcaray–ko pistetatik jaistea.

ASPANOVAS BIZKAIA elkartearen txango hau aurrera eramateko honako baliabideak erabili ziren:

  • Giza baliabideak: 
    Administraria.
    Guraso boluntarioak.
  • Baliabide materialak:
    Bulego gisa erabilitako lokala..
    Programak eskatzen duen materiala.
  • N º Participantes: 44 lagun.
>> Familientzako irteera Sevillako Irla Magikora (apirilaren 19tik 23ra)

Aurten ere, ohi bezala, familientzako irteera bat antolatu dugu. Oraingoan, Sevillara izan da eta bertara 60 lagunek joan ziren. Denek oso ongi pasatu zuten, eta Matalascañaseko Tierra Mar Golf hotelean igaro zituzten lau gauak.

  • Garapen-aldia: apirilaren 19tik 23ra.
  • Jarduerak:
  • Apirilak 19: Irteera Bilbotik Madrilerantz, goizeko lehen orduan. Madrilen AVE trena hartu 16:00etan Sevillara joateko. Sevillara heldu, hotelerantz abiatu eta bertan logelak banatu. Gauzak logelan utzi eta afaldu.
  • Apirilak 20: Hotelean gosaldu. Egun erdiko txangoa Sevilla hiritik zehar; Giralda eta Reales Alcazares ere bisitatu ziren.
  • Apirilak 21: Hotelean gosaldu eta egun osoko irteera, Rocio eta Doñanako parkea bisitatzeko.
  • Apirilak 22: Hotelean gosaldu. Egun osoa Irla Magikoa parke tematikoan.
  • Apirilak 23: Hotelean gosaldu. Santa Justa tren geltokira abiatu Madrileko trena (AVE) 13:00etan hartzeko. Madrilera heldu eta handik Bilbora autobusean.

ASPANOVAS BIZKAIA  elkartearen Familiako Elkarbizitzarako Bidaia aurrera eramateko honako baliabideak erabili ziren:

  • Giza baliabideak:
    Administraria.
    Guraso boluntarioak.
    Bidaia agentziako langileak.
  • Baliabide materialak:
    Bulego gisa erabilitako lokala.
    Programak eskatzen duen materiala.
  • Partaide kopurua: 60 lagun.
>>Irteera UMEEKIN federazioarekin Oianguko parkera (ekainak 18)

ASPANOVAS Bizkaia, ASPANOVAS Gipuzkoa eta ASPANAFOHA elkarteek osatzen duten UMEEKIN Haur Minbizidunen Guraso Elkarteen Euskal Federazioak jai antzeko familien arteko topaketa bat antolatu zuen. Topaketa Oiangu parkean (Ordizian) izan zen.

            UMEEKIn federazioko haurrek eta helduek eguna elkarrekin pasa zuten, jolas eta jai giroan murgilduta. ASPANOVAS Bizkaia elkartetik 27 kide egon ziren bertan, denak haur minbizidunen familiakoak.            
  • Garapen aldia: ekainaren 18a.
  • Jarduerak:

Goizean, familiek Oiangu parkearen inguruak bisitatu zituzten;  haurrentzako jolasak egon ziren, bai eta Patxin Potxon pailazoak ere. Horri guztiari esker, eguerdian Oiangu jatetxean egin zen bazkariari eta prestatu ziren jolas tradizionalei esker (sokatira, zaku lasterketa, artaburu bilketa,...), bai eta Ordiziako txaranga musikari eta buruhandiei esker ere, familiek arazo bera duten beste familia batzuekin harremanetan egoteko eta haiekin hitz egiteko aukera izan zuten. Era berean, ikusi dute beren egoeran badagoela jende gehiago, eta ez direla eurak bakarrik.

UMEEKIN federazioko Familien arteko Topaketa aurrera eramateko honako baliabideak erabili ziren:

  • Giza baliabideak:
    Elkarteetako profesionalak.
    Guraso boluntarioak.
    Gaixotasuna bizi duten familiak.
    Patxin Potxon pailazoak.
    Ordiziako txaranga.
    Laguntza eskaini duten erakundeak.
    Begiraleak.
    Animatzaileak.
    DYA-ko, Gurutze Gorriko, eta beste erakunde batzuetako langileak
    Egunkariak: El Diario Vasco eta Gara.
  • Baliabide materialak:
    Bulego gisa erabilitako lokala.
    Jolasak.
    Kartelak.
    Garraioa.
Goruntz
>>Udako Kanpaldia (uztailaren 1etik 15era)

Elkarteak ondo baloratzen ditu aurtengo udako kanpaldian lortutako emaitzak. Garrantzitsua da kanpaldiak mantentzea umeek poz handiagoz ekin diezaioten egunerokotasunera bueltatzeari.

            ASPANOVAS  Bizkaia elkarteak, ASPANOA (Zaragoza) elkartearekin batera, elkarteetako ume eta nerabeentzako kanpaldia antolatu zuen. Kanpaldi horretan hartu zuten parte, gainera, bere haurtzaroan minbiziren bat izan duten gazteek, baita gaixotasuna pairatu behar ez duten gazteek ere.

            Iaz topaketa hauek Tarragonan izan ziren, hain zuzen “Albergue Ca La Jepa” izeneko aterpetxean. Aurten, ordea, kanpaldirako aukeratutako lekua Valentziako “Centro de Educación Socioambiental Granja-Escuela Luis Amigó” izan da. 
  • Garapen aldia: 2006ko uztailaren 1etik 15era.
  • Jarduerak:
    • Txangoak, udalerriko eta inguruetako ingurune naturaletan zehar.
    • Jolasak (ezagutzazkoak, kooperatiboak, abenturazkoak,...) eta lantegiak..
    • Ingurumen alorreko ezagutzak (basoko soinuak, fauna eta flora,...) lortzen laguntzen duten jarduerak.

ASPANOVAS Bizkaia elkarteak antolatutako kanpaldiak aurrera eramateko honako baliabideak erabili ziren:

  • Giza baliabideak:
    Administraria.
    Boluntarioak.
    Begiraleak.
  • Baliabide materialak:
    Bulego gisa erabilitako lokala.
    Baserri -Eskola Zentroa.
  • Partaide kopurua: 14 haur eta begirale 1, ASPANOVAS-Bizkaia elkartekoa.
Goruntz

>> Aste Nagusia 2006- Merienda Moskotarrak konpartsaren txosnan (abuztuaren 22a)

Moskotarrak Konpartsan ditugun lagunek berriro gogoratu ziren gurekin eta abuztuaren 22an merienda bat antolatu zuten guretzat eta gure haurrentzat. Merienda konpartsaren txosnan egin zen, Bilboko Areatzan. Arratsaldeko 6:00etatik aurrera, gure haurrek eta konpartsako haurrek, denak “mahai berean eserita eta mahai-zapi berarekin”, elkarrekin barre egin eta jolastu egin zuten. Berriro ere, konpartsa honek urtetan eskaintzen digun maitasuna eta berotasuna sentitzeko aukera izan zuten bertaratutako guztiek.

Goruntz

>> Haur Jaia, “Correos-ek irribarreak banatzen ditu” (Gurutzetako Ospitalea, irailaren 26a)

Correos-i esker eta Mugarik gabeko Pailazoen lankidetzari esker, Gurutzetako Haur Onkologiako Unitatean ingresaturik dauden haurrek Gobernuz Kanpoko Erakunde horretako pailazoen emanaldi dibertigarria ikusteko aukera izan zuten irailaren 26an. “Risoterapia”ko profesional horiek, beti bezala, haurrek eta nagusiek denbora batez gaixotasuna eta ospitalean zeudela ahaztea lortu zuten; izan ere, barre, poza eta ilusioz beteriko mundu batera eraman zituzten.

Goruntz

>> Asteburuko irteera Sobronera (Urriaren 28a eta 29a)

Urriaren 28an eta 29an irteera bat egin zen Sobronera. Irteera horretan haur minbizidunek eta beraien anai-arrebek, 6 urtetik 18 urtera bitartekoek, hartu zuten parte. Asteburu horretan haurrek multiabenturako hainbat jarduera egin zituzten.

  • Garapen-aldia: 2006ko urriaren 28tik 29ra.
  • Jarduerak:
    • Arku-tiroa.
    • Abentura zelaia.
    • Kanoan ibiltzen hastea
    • Mendi ibilaldiak, txikienentzat.
    • Puenting-a, ausartuenentzako.

ASPANOVAS Bizkaia  elkarteak antolatutako asteburuko irteera aurrera eramateko honako baliabideak erabili ziren

  • Giza baliabideak:
    Administraria.
    Boluntarioak.
    Begiraleak.
  • Baliabide materialak:
    Bulego gisa erabilitako lokala.
    Curtís hotela.
  • Parte-hartzaile kopurua: 23-24 haur eta 4 begirale, ASPANOVAS- Bizkaia elkartekoak.
Goruntz

>> Ronald McDonald-en emanaldia (azaroaren 30a)

Bartzelonako McDonald Harrera Etxearen alde Euskalduna Jauregian azaroaren 25ean egin zen kontzertua zela eta, Ronald McDonald pailazoa Bilbon zegoela aprobetxatuta, pailazo horren emanaldi bat antolatu genuen gure haurrentzat. Ekitaldia azaroaren 25ean izan zen, ASPANOVAS Bizkaia elkartearen egoitzan. Ia bi ordu iraun zuen emanaldiak,eta denbora horretan gurasoek zein haurrek Ronald McDonald pailazoaren bromekin eta istorio dibertigarriekin –batzuetan harrigarriak ere - disfrutatzeko aukera izan zuten.

Goruntz
>> Gabonetako Haur Jaia (abenduaren 16a)

ASPANOVAS Bizkaiak, horren bereziak diren jaiegun horietan, ume onkologikoentzat antolatu zuen jai bat, baita euren guraso, neba-arreba eta lagunik minenentzat ere. Era berean, abenduaren 10ean, larunbata, gure artean ez dauden umeen alde meza elizkizuna antolatu zuen.

Eguna Bilboko Avenida Hotelean eginiko bazkari batekin hasi genuen. Bazkarian 90 pertsonak hartu zuen parte. Horren ondoren, haur animazioko talde batek emanaldia egin zuen eta, gero, Olentzeroak opariak ekarri zituen. Hori guztia, desiorik onenarekin  egina: dibertsioa.
  • Garapen aldia: 2006ko abenduaren 16a.
  • Jarduerak:
    • Bazkaria eta askaria Bilboko Avenida hotelean.
    • Jolasak eta Olentzeroren opariak.
    • Haur animazioa, pailazoekin eta Txan magoarekin.

ASPANOVAS BIZKAIA elkarteak antolatutako Gabonetako Jaia aurrera eramateko honako baliabideak erabili ziren:

  • Giza baliabideak:
    Administraria.
    Guraso boluntarioak.
    Begiraleak.
    Antzerki munduko profesionalak eta pailazoak: haur animazioa.
  • Baliabide materialak:
    Avenida hotela, Bilbo.
    Bulego gisa erabilitako lokala (elkartearen egoitza).
     Haurrentzako opariak eta gozokiak.
  • Partaide kopurua: 90-100 lagun
Goruntz
       
AurkezpenaAspanovasBerriakEskerrakLoturakHezur-muinaren emaileak MemoriakProiektuak
JarduerakAbegi-etxeaKongresuaArgitalpenakBoletinak KontaktuaEztabaida guneaApunta zaitezGazteleraz
Médico Antonio Eguiluz, 22 (lonja) 48004 Bilbao • Tlfnos: 94 411 05 35 y 94 411 05 56 - Fax: 94 411 05 35
e-mail: aspanovas@aspanovasbizkaia.org