Federakunde
nazionala 1990.eko ekainaren 12-an osatu zen Estatuko elkarte desberdinen
batasuna lortzeko eta ezagutza zein esperientziak elkarbanatzeko asmoarekin.
Gaur egun Federakundea 16 elkartek osatzen dute eta elkarlanean ari
dira honako helburuak betetzeko:
- Pertsona zein instituzioen laguntza jasotzea.
- Minbizidun haurrari eta bere familiari oinarrizko laguntza
hobea ematea.
- Minbizidun haurren gizarteratzea erraztea.
- Kolektibo honen arazoen aurrean gizartea sentsibilizatzea.
- Gaixotasunak eragindako familientzat baliabide bihurtu daitezkeen
fondoak biltzea.
Azken finean, gure seme-alaben BIZI-KALITATEA HOBETZEA.
Federakundearekin batera eramaten dugu Laguntza Psikosozialerako
Programa, bai eta Minbizidun Haurraren Egun Nazionaleko (abenduaren
21-a) ospakizunean gure kezken hedapena ere.
Federakundetik sei hilero informazio-aldizkari bat argitaratzen
da eta bertan minbizi pedriatrikoari eta elkarte bakoitzak burutzen
dituen jarduerei buruzko artikulu interesgarriak biltzen dira.
Elkarte desberdinen lana koordinatu ahal izateko, beharrezkoa da
urtean zehar elkarte guztiek parte hartzen duten bilerak egitea.
Aurten Federakundeko Ohiko Batzar Nagusia Sitgesen ospatu zen maiatzaren
25 eta 26-an eta Gizarte-Ekintza, Psikologia eta Hezkuntza Batzordeena
23 eta 24-an. |