| HERRIALDEKO ELKARTEGINTZA MUGIMENDUA
Herrialdeko elkartegintza mugimenduak bere barne hartzen ditu ASPANOVAS Bizkaia elkartearen barne funtzionamendua eta herrialdean elkarteak dituen harremanak haur minbiziarekin zerikusia duten (edo ez duten) beste kolektibo eta elkarte batzuekin. Harreman hauei esker, esperientziak eta informazioa elkartrukatzen da, elkarrekin jarduerak egiten dira eta laguntza zehatza eskatu edo eskaintzen da.
- Helburu orokorra: Urte honetan egin beharreko jardueren plangintza egin, baita familiak parte hartzea ere, ideiak eta ekimenak ekarriz, euren arteko loturak estutzearren.
- Gauzatze aldia: 2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.
- Lekua: Bizkaia.
- Jarduerak:
- Zuzendaritza Batzordearen batzarrak, ASPANOVAS Bizkaia elkartearen egoitzan.
- Martxoan Batzar Orokorra ASPANOVAS Bizkaia elkartearen egoitzan. Batzarrean hartu zuten parte erasandako familia bazkideek, langileek eta elkarteari laguntzen dioten boluntarioek.
- Giza baliabideak:
- Guraso boluntarioak.
- ASPANOVAS Bizkaiko langileak.
- Baliabide materialak:
- Bulegorakolokal (egoitza )
- Partaide kopurua: (50 pertsona gutxi gorabehera)
- Elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kideak.
- Erasandako familia bazkideak.
- ASPANOVAS Bizkaia elkarteko boluntarioak.
EUSKADI MAILAKO ELKARTEGINTZA MUGIMENDUA
ASPANOVAS Bizkaiak, ASPANOVAS Gipuzkoa eta ASPANAFOHA (Araba) elkarteekin batera, UMEEKIN federazioa osatzen du (Ume Minbizidunen Gurasoen Euskal Federazioa). Elkarrekin programa batzuk garatu ditugu, Euskadiko ume guztiek prestazio berak izan ditzaten osasunari, arlo psikosozialari eta hezkuntzari dagokionez.
Aurten, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako elkarteen artean harreman iraunkorra egon da Donostian, Bilbon eta Gasteizen egindako batzarren bidez. Batzar horietan elkarte bakoitzaren lan espezifikoak eta komunak landu egin dira, eta hiruren arteko proiektua ere landu egin da.
- Helburu orokorra: Euskadin minbiziaren kontrako borrokan indarrak batzea.
- Helburu zehatzak:
- UMEEKIN elkarteko familiek dituzten eskubideak zein premiak aldarrikatzea.
- Gizarte partaidetza bideratzeko asmoz, Ume Minbizidunen Gurasoen Elkarteen eta beste elkarteen arteko elkarlana eta harremana ahalbidetzea.
- Gauzatze aldia: 2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31era arte.
- Lekua: Donostia, Bilbo eta Gasteiz.
- Jarduerak:
- Elkarrekin jarduerak antolatzea.
- Ume minbiziari eta dauden laguntzei buruzko informazioa trukatzea.
- Memoria eta proiektuen elkartrukea.
- Asanbladak eta Zuzendaritza Batzordeko bilerak egitea.
- Dirulaguntzak eskatzea.
- Giza baliabideak:
- Guraso boluntarioak.
- ASPANOVAS Bizkaiko langileak.
- Baliabide materialak:
- Bulegorakolokala (egoitza )
- Programak eskatzen dituenak
- Partaide kopurua:
- Elkarteen Zuzendaritza Batzordeko kideak.
ESTATU MAILAKO ELKARTEGINTZA MUGIMENDUA
Ume Minbizidunen Gurasoen Espainiako Federazioa probintzietan eta autonomia erkidegoetan dauden elkarteek osatzen dute, eta bertako partaidea da ASPANOVAS Bizkaia.
- Helburu orokorra: Elkarteen arteko harremanak estutzea, programa eta jarduera planak elkartrukatzea, informazio materiala, bai eta ume minbizidun ume eta familiaren bizitza kalitatea hobetzea ere. Horregatik, beharrezkoa da eremu honetan lan egiten duten langileen formazioa eta birziklajea.
- Gauzatze aldia: 2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31era arte.
- Lekua: Urte honetan, Ohiko Batzar Orokorra Almerian garatu izan da.
Elkarteko lehendakaria eta lehendakariordea joan ziren Almerian egin zen Ume Minbizidunen Gurasoen Espainiako Federazioaren Ohiko eta Ez-ohiko Batzar Orokorrera.
Ekainean Psikologia, Gizarte Lana, Hezkuntza eta Osasunari buruzko lan batzordeak egin ziren. Lan batzorde horietan honako lan hauek egin ziren:
- Elkarte bakoitzeko ordezkarien arteko batzarrak.
- Psikologo eta Gizarte Langileentzat Jardunaldi Teknikoak.
- Memoria eta proiektuak elkartrukatzea.
Azaroan ASPANOVAS Bizkaia elkarteko lehendakaria eta lehendakariordea joan ziren Madrilen egin zen Ume Minbizidunen Gurasoen Espainiako Federazioaren XX. Ez-ohiko Asanblea Orokorrera.
Ume Minbizidunen Gurasoen Espainiako Federazioak, berriz, euren aldizkaria argitaratu eta zabaldu egin zuen.
- Giza baliabideak:
- Zuzendaritza Batzordeko kideak.
- ASPANOVAS Bizkaiko langileak (Administraria, Psikologoa eta Gizarte Langilea).
- Baliabide materialak:
- Bulegorakolokala (egoitza )
- Lan Batzordetarako material espezifikoa.
Espainiako Federazioaren Ohiko eta Ez-ohiko Asanblea Orokorretara eta Lan Batzordeetara, ASAPANOVAS Bizkaia elkarteko bi kide joan egin ziren:
- ASPANOVAS Bizkaia elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kideak (2 pertsona: Lehendakaria eta Lehendakariordea).
|