| HERRIALDEKO ELKARTEGINTZA MUGIMENDUA
ASPANOVAS Bizkaia elkarteak elkartegintza bultzatzea erabaki du, gizarteak parte hartzeko bidea dela uste duelako. Horretarako, elkarteak Haur Minbizidunen Guraso Elkarteen Espainiako Federazioarekin egon da harremanetan, bai eta UMEEKIN federazioko kideekin ere, haur onkologiaren alorreko ezagutzak eta esperientziak trukatze aldera
- Helburu orokorra: Sektore berean zein beste batzuetan lanean ari diren gainontzeko elkarteekin koordinatuta egotea eta haiekin batera lanean aritzea etengabe.
- Helburu zehatzak:
- Kideek elkarteko eguneroko bizitzan eta antolatzen diren ekintzetan parte har dezatela bultzatzea, eta elkartearen funtzionamendurako ekimenak eta iradokizunak eman ditzatela ere.
- UMEEKIN Haur Minbizidunen Guraso Elkarteen Euskal Federazioaren lanean laguntzea eta harekin batera aritzea.
- Haur Minbizidunen Gurasoen Espainiako Federazioaren lanean laguntzea eta harekin batera aritzea.
- Herrialde mailako beste erakunde eta elkarteekin koordinatuta egotea etengabe, proiektuak batera aurrera eramateko.
- Bazkide laguntzaileak lortzeko ekintzak burutzea.
- Gauzatze aldia: 2006ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
HERRIALDEKO ELKARTEGINTZA MUGIMENDUA
Herrialdeko elkartegintza mugimenduak bere barne hartzen ditu ASPANOVAS Bizkaia elkartearen barne funtzionamendua eta herrialdean elkarteak dituen harremanak haur minbiziarekin zerikusia duten (edo ez duten) beste kolektibo eta elkarte batzuekin. Harreman hauei esker, esperientziak eta informazioa elkartrukatzen da, elkarrekin jarduerak egiten dira eta laguntza zehatza eskatu edo eskaintzen da.
- Helburu orokorra: Urte honetan egin beharreko jardueren plangintza egin, baita familiak parte hartzea ere, ideiak eta ekimenak ekarriz, euren arteko loturak estutzearren.
- Gauzatze aldia: 2006ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.
- Jarduerak:
- Zuzendaritza Batzordearen batzarrak, ASPANOVAS Bizkaia elkartearen egoitzan.
- Martxoan Batzar Orokorra ASPANOVAS Bizkaia elkartearen egoitzan. Batzarrean hartu zuten parte erasandako familia bazkideek, langileek eta elkarteari laguntzen dioten boluntarioek.
- Giza baliabideak:
- Guraso boluntarioak.
- ASPANOVAS Bizkaiko langileak.
- Baliabide materialak:
- Bulegorako lokal (egoitza )
- Partaide kopurua:
- (50 pertsona gutxi gorabehera)
- Elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kideak.
- Erasandako familia bazkideak.
- ASPANOVAS Bizkaia elkarteko boluntarioak.
EUSKADI MAILAKO ELKARTEGINTZA MUGIMENDUA
ASPANOVAS Bizkaiak, ASPANOVAS Gipuzkoa eta ASPANAFOHA (Araba) elkarteekin batera, UMEEKIN federazioa osatzen du (Ume Minbizidunen Gurasoen Euskal Federazioa). Elkarrekin programa batzuk garatu ditugu, Euskadiko ume guztiek prestazio berak izan ditzaten osasunari, arlo psikosozialari eta hezkuntzari dagokionez.
Aurten, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako elkarteen artean harreman iraunkorra egon da Donostian, Bilbon eta Gasteizen egindako batzarren bidez. Batzar horietan elkarte bakoitzaren lan espezifikoak eta komunak landu egin dira, eta hiruren arteko proiektua ere landu egin da.
- Helburu orokorra: Euskadin minbiziaren kontrako borrokan indarrak batzea.
- Helburu zehatza:
- UMEEKIN elkarteko familiek dituzten eskubideak zein premiak aldarrikatzea.
- Gizarte partaidetza bideratzeko asmoz, Ume Minbizidunen Gurasoen Elkarteen eta beste elkarteen arteko elkarlana eta harremana ahalbidetzea.
- Gauzatze aldia: 2006ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte.
- Lekua: Donostia, Bilbo eta Gasteiz.
- Jarduerak:
- Elkarrekin jarduerak antolatzea.
- Ume minbiziari eta dauden laguntzei buruzko informazioa trukatzea.
- Memoria eta proiektuen elkartrukea.
- Asanbladak eta Zuzendaritza Batzordeko bilerak egitea.
- Dirulaguntzak eskatzea.
- Giza baliabideak:
- Guraso boluntarioak.
- Elkarteetako profesionalak
- Baliabide materialak:
- Bulegorako lokala (egoitza
- Programak eskatzen dituenak
- Partaide kopurua: :
- Elkarteen Zuzendaritza Batzordeko kideak.
ESTATU MAILAKO ELKARTEGINTZA MUGIMENDUA
Ume Minbizidunen Gurasoen Espainiako Federazioa probintzietan eta autonomia erkidegoetan dauden elkarteek osatzen dute, eta bertako partaidea da ASPANOVAS Bizkaia.
- Helburu orokorra: Elkarteen arteko harremanak estutzea, programa eta jarduera planak elkartrukatzea, informazio materiala, bai eta ume minbizidun ume eta familiaren bizitza kalitatea hobetzea ere. Horregatik, beharrezkoa da eremu honetan lan egiten duten langileen formazioa eta birziklatzea.
- Gaur egun honako elkarte hauek osatuta dago:
- ADANO- Nafarroa
- ANDEX- Andaluzia eta Extremadura.
- ASION- Madril.
- ASPANION- Valentziako Erkidegoa.
- ASPANOA- Aragoi
- ASPANOVAS- Bizkaia
- ASPANOVAS- Gipuzkoa.
- ARGAR: Almeria.
- AFAMUR: Murtzia.
- AFANION: Gaztela- La Mancha.
- FARO: Errioxa.
- ASPANAFOHA: Araba.
- GALBAN: Oviedo.
- ALES: Jaen.
- PYFANO, Salamanca
- Gauzatze aldia: 2006ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte.
- Lekua: Ekainaren 10ean Haur Minbizidunen Gurasoen Espainiako Federazioak XVI. Batzar Orokorra egin zuen Murtzian.
Ekainaren 10ean Haur Minbizidunen Gurasoen Espainiako Federazioak Ohiko eta Aparteko Batzar Orokorrak egin zituen eta bertan Zuzendaritza Batzordeko kideak egon ziren.
Ekainaren 7an eta 8an, Psikologia, Gizarte Lana, Boluntariotza, Hezkuntza eta Osasuna gaien inguruko lan batzordeak egin ziren eta horietan honako puntuak aztertu ziren:
- Elkarte bakoitzeko ordezkarien arteko batzarrak.
- Psikologo eta Gizarte Langileentzat Jardunaldi Teknikoak.
- Memoria eta proiektuak elkartrukatzea.
Azaroaren 4an, Haur Minbizidunen Gurasoen Espainiako Federazioak XXVI. Batzar Orokorra egin zuen Madrilen eta bertan ASPANOVAS Bizkaia elkartearen Zuzendaritza Batzordeko lau kide egon ziren.
Era berean, azaroaren 3an Elkarteetako Psikologia, Gizarte Lana, Osasuna eta Boluntariotza gaiei buruzko lan batzordeak bildu ziren.
Ume Minbizidunen Gurasoen Espainiako Federazioak, berriz, euren aldizkaria argitaratu eta zabaldu egin zuen.
Elkartegintza programa aurrera ateratzeko ondoko baliabideak erabili genituen, batez ere:
- Giza baliabideak:
- Zuzendaritza Batzordeko kideak.
- ASPANOVAS Bizkaiko langileak (Administraria, Psikologoa eta Gizarte Langilea).
- Baliabide materialak:
- Bulegorako lokala (egoitza ).
- Lan Batzordetarako material espezifikoa.
- ALSA autobusak.
- Romareda Hotela.
- ASPANOAko egoitza (Zaragoza).
ASPANOVAS Bizkaia elkarteko sei lagun egon ziren Espainiako Federazioaren Ohiko eta Aparteko Batzar Orokorretan eta Lan batzordeetan. Honakoak hain zuzen ere:
- ASPANOVAS Bizkaia elkarteko zuzendaritza batzordeetako kideak.
- ASPANOVAS Bizkaia elkarteko profesionala.
|