ASPANOVAS-en
badakigu urteko proiektu gehienen garapen egokia ziurtatzeko oinarrizkoa
dela boluntariotza. Horregatik, duela urte batzuetatik 250 pertsona
baino gehiagok osatzen duten boluntario taldeak egiten ari den lanaren
jarraikortasuna sustatu dugu aurten.
“Zure Laguntzaz Gizartean” taldeak honako programa
hauetan parte hartu du:
- Bisitak ospitaleetara
- Denbora libre eta aisialdirako programa
- Minbizidun Haurraren Egun Nazionala
- 2003/04 Gabonetako Haurrentzako Parkea
- Osasun Krosa
- EXPOCONSUMO-ko Azokan parte hartzea
- Liburu Azokan parte artesa
- Betizu jaia.
- Boluntariotzaren hezkuntza (EDE.k -Elizbarrutiko Hezitzaileen
Eskolak- eskainitako ikastaroak)
Bestalde, ASPANOVAS-ek Boluntariotzaren barneko Elkarte
gisa garatzen dituen jarduerek aipamen berezia merezi dute eta Boluntariotzaren
Eusko Kontseiluko Zuzendaritza Batzordean aktiboki parte hartzen dugula
ere azpimarratu behar dugu.
2003. urtean izandako Boluntariotzaren Hezkuntzako Ikastaroak:
- Dolua (II. Maila)
- Antsietatea murrizteko eta erlaxazio teknikak..
- Euskal Kultura: Bizkaiko kanta, dantza eta ume jolasak.
- Proiektuen diseinu eta ebaluaziorako pauta errazak.
- Emakumea eta Gizarte-bazterketa.
- Minusbaliotasuna adierazpenaren pedagogia.
- Euskararen sustapena aisialdietan.
- Desabantaila soziala.
- Ipuina Jolasten.
|