Minbizidun nerabeak pandemia aldian

Nerabezaroan zehar nerabeak hegaz egiteko nahia zein beharra du, hau, deskubritu, esperimentatu eta disfrutatzeko garaia bait da, heldutasunera garamatzan “bidai” magiko bat. Aldi honetan nerabeak bere burujabetasunagatik borrokatzen du, jada ume txiki bat izateari utzi diola erakusteko grinaz bultzatuta.

Guzti honek nerabezaroa gure bizitzako aldi konplexuenetako bat izatea eragiten du, minbizia edo bestelako gaixotasun bat onartzea bai gaixoentzat zein familia, lagun eta zaintzaileentzat bereziki estresagarria bihurtzen delarik.

Nerabezaroan zehar minbizia bezalako gaixotasun bat pairatzeari Covid-19ak eragindako eszenatoki hain aldakorrean jasan behar izatea gehituz gero, beldurrak, antsietateak eta ziurgabetasunak egoera honi aurre egitea oso zaila bihurtu dezake.

Haiek dituzten beharrizanak ulertu eta haiei buruz era zabalean hitz egin dezaketen pertsonez inguratuta egotea funtsezkoa izan daiteke gaixo dauden nerabeei laguntzeko, batez ere nerabezaroa bezalako aldi konplexu bat pandemiak ekarritako eragozpenekin igarotzera behartuta daudenean.

ASPANOVASeko psikologoa den Mª Jesús Nicuesak landutako gida honetan bai nerabearentzako zein bere familia eta lagunentzako erabilgarriak diren zenbait gako aurki ditzakezue.