Ospital arlokoa

Arreta soziala:

ASPANOVAS Bizkaia elkarteko gizarte-langilea.

Jatordua:

Gurutzetako eta Basurtoko Ospitaleetan eguneko jatordurako txartel bat emango da. ASPANOVA Bizkaia-k, aurrez egindako balorazio baten arabera, beste bat luza diezaioke ospitaleratutako haurraren lagunari.

Ostatua:

ASPANOVAS Bizkaia-k kudeaketak egingo ditu Federazioaren Elkarteen pisuetan doaneko ostatua errazteko, luzerako ospitaleratzeetan eta une puntualetan.

Doako abegi-etxea du, Gurutzetako Ospitaletik 300 metro baino gutxiagora, helbide honetan: Inmaculada kalea, 25-8 A Ezk., Gurutzetan (Barakaldo). Pisu hau, erabat hornitua (3 logela, sukaldea, egongela eta bainugela bat, gas natural, etab.), haur minbizidunen tratamendu-denboraldi luzeetan zehar «bizitzeko» edo atseden hartzeko tokia behar duten guraso guztien eskura dago.

Basurtoko Ospitalean, ospitaleratutako haur minbizidunaren lagunak badu ohea.

ASPANOVAS Bizkaia-k, minbizidun haurren familien beharrak ezagutzen dituen erakunde gisa, eta minbizia duten haur eta familia taldeen eskakizunak globalki asetzeko helburuaz, abegi-etxea eskaintzen du:

  • Haurren lagunek, normalean gurasoek, eremu erkideak erabil ditzaten behar duten bakoitzean ospitaleratze denboraldi luzeetan zehar: sukaldea, bainugela eta egongela.
  • Familiek analitiken emaitzak eta haurrei normalean goizeko lehen orduan, kontsulta medikoaren aurretik, egiten dizkieten proben emaitzak jaso arte gustora itxaroteko toki bat izan dezaten.

Zerbitzu honen xedea da minbizidun haurren familien egoera normaltzea, diagnostikoaren eta tratamenduaren ondorioak arinduz, gaixotasunarekiko jarrera egokia bultzatuz, haur minbizidunaren eta familiaren bizitza-kalitatea hobetzeko etengabeko irrikarekin.

Abegi-etxeko baliabide materialak:

  • Ur beroa eta banakako berogailua (gas naturala).
  • Altzariak (oheak, sofak, mahaiak, aulkiak...).
  • Etxetresna elektrikoak (hozkailua, labea, mikrouhin-labea, garbigailua eta etxetresna elektriko txikiak).
  • Etxeko arropa eta tresneria. Telebista eta bideoa.

Lekualdatzea:

Medikuak aginduta, Osakidetzak anbulantzian egingo du lekualdatzea.

Farmazia:

Ospitaleak botikak emango ditu ospitaleratzean zehar.

Errezeta bidezko botikak Legean ezarritakoaren arabera ordainduko dira.

ASPANOVAS Bizkaia-k, une puntualetan, estutasun ekonomiko larrietan, botiken gastuak bere gain hartuko ditu.

Protesiak:

Badago produktu ortoprotesikoen katalago orokorra. Bertan hainbat protesi agertzen dira eta diru-laguntzaren ehunekoa. Osakidetzatik egiten da izapidea. Estutasun ekonomiko larri batzuetan, ASPANOVAS Bizkaia-k aldea hartuko du bere gain.

Bizkaiko Ezgaitu Fisikoen Koordinakundeak ere gurpil-aulkien, makuluen eta abarren maileguak kudeatzen ditu.

Iraupen luzeko Ospitaleratzeak:

ASPANOVAS Bizkaia-k laguntza ekonomikoa ematen die 15 egunetik gora egon behar duten haurrei.

Eskola-laguntza:

Gurutzetako eta Basurtoko Ospitaleak ikasgela zerbitzua dute, Hezkuntza Saileko irakasleekin.

Bolondresak:

ASPANOVAS Bizkaiak bolondresen zerbitzua eskaintzen du Gurutzeta eta Basurtuko Ospitaleetan, astelehenetik igandera, arratsaldez.

Bolondresen betebeharra: adin txikikoei laguntzea, ekintza jakin batzuen garapenean laguntzea, etab.

Ikus-entzunezko materiala:

Logeletan doako telebistak ospitaleratzean zehar.

ASPANOVAS Bizkaiak zenbait Internetera sartzeko ordenagailu eramangarri erraztuko ditu, Gurutzetako Ospitalearen eta Inocente, Inocente Fundazioaren lankidetzari esker, Gurutzetako Ospitaleko Onkologia Pediatrikoko Unitatean ospitaleratutako haur guztien artean partekatzeko.