Ospitaletik kanpoko alorrean

Minusbaliotasun mailaren aitorpena:

Minusbaliotasunen Orientazio eta Baloraziorako Oinarrizko Zentroa da Minusbaliotasun mailaren aitorpena eta mugikortasun-maila bideratzen dituena.

Behin minusbaliotasun maila aitortuta, Fiskalitateri begira, errenta-aitorpenean desgrabazioak, matrikulazio-, matrikulazio-, eta jaraunspen-zergen salbuespenak lor daitezke.

Aparkaleku Txartelak:

Udalek aparkaleku-txartelak ematen dizkiete minusbaliotasun maila aitortua duten minbizidun haurren gurasoei. Horrela, minusbaliatuentzat erreserbatuta dauden aparkalekuetan aparkatu eta utz dezakete ibilgailua.

Pertsonala eta eskualdaezina da. Beti ere, mugikortasun-zailtasunak larriak direnean.

Norberaren kargupeko seme-alabarengatiko prestazioa:

Gizarte Segurantzaren bidez norberaren kargupeko seme-alabarengatiko prestazioak ematen dira, sartuta dagoen erregimenaren arabera. (Kotizatzekoa eta kotizazio gabekoa).

Familia ugaria:

Adeitasunez hartuko dira familia ugariak:

  • hiru seme-alaba edo gehiago dituztenak.
  • Bi seme-alaba dituztenak, bat elbarria bada.
  • Hauen abantaila eta onura guztiak lor daitezke, batez ere, honako hauen hobariei begira: udal zergak, etxebizitza, garraioa eta eskolako bekak.

Gurasoen Lan Egoera:

Gurasoen lan-baimenen eskaera.

  • Ordaindutako baimenak.
  • Lanaldi-murrizketa familia-arrazoiengatik.
  • Familiakoak zaintzeko eszedentzia.

Baimen horiek Langileen Estatutuan jasota daude. Enpresa bakoitza atxikitako estatutua kontuan hartu behar da, atal hau osatu edo zabaltzen duen artikuluren bat izan baitezake.

Eskola Arreta:

Hezkuntza Sailetik, minbizidun haurraren gurasoak eskaera aurretik beteta, etxean hezkuntzarako eskubidea gauzatzeko irakasle bat esleituko da.

Etxebizitza Egokitzeko Laguntza (oztopoak kentzea):

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza Sailaren bidez, minusbaliak dituzten pertsonei zuzendutako laguntzak daude baliabide teknikoak bereganatzeko, eragozpen arkitektonikoak kentzeko, etxebizitzaren egokitze funtzionalerako, etab.

Banakako Laguntzak:

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza Sailaren bidez, laguntza batzuk ematen dira, horien artean:

  • Inguruarekiko harremanak sustatzeko laguntzak.
  • Asistentzia espezializaturako laguntzak.
  • Aparteko laguntzak eta laguntza osagarriak.

Laguntza Bereziak:

ASPANOVAS Bizkaia-k oinarrizko beharretarako elikagaiak ematen ditu baliabide ekonomiko urriak dituzten minbizidun haurren familiei.