Mendekotasunaren legea

2007. urtea hasi bezain laster, Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta laguntza sustatzeko legea jaio zen. Lege horrek Mendekotasun Sistema Nazionala egituratuko du Ongizatearen Estatuko laugarren zutabe gisa, Osasun Sistema Nazionalaren, hezkuntza sistemaren eta pentsio-sistemaren atzetik, 80. hamarkadan garatutakoak.

Mendekotasun egoeran dauden pertsonak (adineko pertsonak eta nor bere kabuz moldatu ezin diren ezintasun handiko pertsonak) dira eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko laguntza behar dutenak: ohetik jaiki, garbitu, jan, etab.

Mendekotasun-egoera gradu hauetan sailkatzen da:

  • I Gradua. Mendekotasun ertaina: pertsonak eguneroko ohiko ekintzak egiteko laguntza behar duenean, gutxienez, egunean behin.
  • II Gradua. Mendekotasun larria: pertsonak eguneroko ohiko ekintzak egiteko laguntza behar duenean, egunean bi edo hiru aldiz, baina ez duenean etengabe zaintzaile baten presentzia behar.
  • III. Gradua. Mendekotasun handia: pertsonak eguneroko ohiko ekintzak egiteko laguntza behar duenean egunean behin baino gehiagotan, eta bere adimen autonomia edo autonomia fisikoaren galera osoa dela medio, pertsona baten laguntza behar duenean ezinbestean eta etengabe.

2007. urtetik aurrera, ebaluazio bat egiten da pertsonen mendekotasun-gradua eta -maila, eta eska dezaketen prestazioak zehazteko.

Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonari aitortutako prestazioak gauzatzeko, Autonomia Erkidegoetako gizarte-zerbitzuek xedatuko dute Arretarako Banakako Programa bat.

Onuradunek zerbitzu batzuetara izango dute eskubidea, euren mendekotasun-gradua eta -mailaren arabera.

Zerbitzuen katalogoak barne hartzen ditu:

  • Mendekotasun-egoerak prebenitzeko zerbitzua.
  • Telelaguntza-zerbitzua.
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua:
    • Etxeko beharrei arreta.
    • Zaintza pertsonala:
  • Eguneko eta Gaueko zentren zerbitzua:
    • Eguneko Zentroa, adinekoentzat.
    • Eguneko Zentroa, 65 urtetik beherakoentzat.
    • Arreta espezializatuko eguneko zentroa.
    • Gaueko Zentroa
  • Egoitza Arreta Zerbitzua:
    • Laguntza behar duten adineko pertsonentzat egoitza.
    • Arreta-zentroa ezgaitasun psikikoa eta mendekotasuna duten pertsonentzat.
    • Arreta-zentroa ezgaitasun fisikoa eta mendekotasuna duten pertsonentzat.

Prestazio ekonomikoak:

  • 1. Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa:

    Bere mendekotasun mailaren arabera onuradunak behar dituen zerbitzuen eskaintza publikoa eskuragarri ez dagoenean, prestazio ekonomiko loteslearen aukera aztertuko da, pertsonak zerbitzua merkatu pribatuan eskuratu ahal izan dezan.

    Prestazio ekonomiko pertsonala jaso ahal izango da onuradunak baldintza jakin batzuek betetzen dituenean, eta horiek edozein kasutan zerbitzu baten prestazioarekin egokituko dira.

    Prestazio ekonomikoaren zenbatekoa onuradunaren mendekotasun-mailaren eta gaitasun ekonomikoaren araberakoa izango da.

  • 2. Familia-ingurunean zaintzeko eta profesionalak ez diren zaindariei laguntzeko prestazio ekonomikoa:

    Horretarako familia zirkunstantziak eta bestelako zirkunstantzia egokiak ematen direnean, eta salbuespen modura, onuradunak bere familia esparruko arreta hautatu ahal izango du eta bere zaintzaileak horren ordainetan konpentsazio ekonomikoa jasoko du. Ondorioz, familia zaintzaileak Gizarte Segurantzan alta emanda egon beharko du.

    Zaintzaileen arloko babesak informazio, prestakuntza eta atsedenaldiak hartzen ditu barne mendekotasun egoeran aurkitzen diren pertsonez arduratzen diren zaintzaile ez profesionalentzat.

  • 3. Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa:

    Bere helburua da mendekotasun handiko pertsonen autonomia sustatzea. Ordu kopuru batetan zehar zuzeneko arreta kontratatzeko ekarpena egitea, onuradunari autonomia handiagoko bizitza eskaintzea, hezkuntza eta lan-esparrua eskuragarri jartzea, eta eguneroko oinarrizko jarduerak betetzea. Arautegiaren arabera finkatuko dira prestazio hau eskuratu ahal izateko baldintzak.

Bestalde, aseguru pribatua kontratatu nahi duten pertsonek onura fiskalak lortuko dituzte.