Beste autonomia erkidego batetara lekualdatzea

Lekualdatzea:

Medikuak aginduta, Osakidetzak anbulantzian egingo du lekualdatzea.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak garraio arruntean joan-etorriko txartel bat estaltzen du.

Ostatua:

ASPANOVAS Bizkaia-k kudeaketak egingo ditu Federazioaren Elkarteen pisuetan doaneko ostatua errazteko, luzerako ospitaleratzeetan eta une puntualetan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gehienez 40 euro/eguneko dieta ordaintzen du, aurretiaz ostatuaren fakturak aurkeztu ondoren.

Jatorduak:

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gehienez 20 euro/eguneko dieta ordaintzen du, aurretiaz mantenuaren fakturak aurkeztu ondoren.

ASPANOVAS Bizkaia-k 7 euro/eguneko laguntza ekonomikoa ordaintzen du mantenurako, Eusko Jaurlaritzakoaren osagarri modura.

Iraupen luzeko Ospitaleratzeak:

ASPANOVAS Bizkaia-k laguntza ekonomikoa ematen die 15 egunetik gora egon behar duten haurrei.