Laguntza teknikoetarako zerbitzuak

ASPANOVAS Bizkaia elkarteak laguntza tekniko zehatzen mailegu zerbitzu berria jarriko du martxan familia bazkideen haurrentzat, zeinek euren gaixotasuna dela-eta mugikortasun arazoren bat jasango duten.

Elkarteak baditu:

  • 3 gurpil-aulki
  • 3 makulu pare
  • 3 bastoi

Zerbitzu honen beharra duten familiek telefonoz edo e-mailez eskatu beharko dute, bere eskaeraren arrazoiak eta eskatzen duten laguntza tekniko mota zehaztuz.

ASPANOVAS Bizkaia-k eskatzailearen egoera baloratuko du eta eskaera hori egiaztatzeko harremanetan jarriko da. Jarraian, pertsona interesduna elkartera joango da laguntza teknikoa eskatzera, bertan laguntza jasotzeko eta itzultzeko datak dakartzan eskaera sinatuz.

Hiru laguntza tekniko mota hauetako bat erabilgarri izateko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da. Eskatzaileak laguntza epe luzeagoan behar izango balu, eskaera berriro egin beharko luke, gutxienez itzultzeko data baino aste bete lehenago; berriro elkartearekin harremanetan jarriko da telefono edo e-mail bidez.

Bestalde, eskatzaileak zerbitzua behar izateari utziko balio, dagokion itzultzeko data baino lehen, horren berri eman beharko du, laguntza ahalik eta azkarren itzultzeko, hainbat familia laguntza tekniko horren zain egon ahal direlako.

Elkarteak, laguntza teknikorik erabilgarri ez dagoenean, zerbitzua jasotzeko behar handiena duen familia hautatzeko eskumena izango du.

Ondoren, eskaera egiteko orduan deitzeko edo idazteko telefono zenbakia edo posta elektronikoko helbidea adierazten dira:

Telefonoa: 94 411 05 56

Posta elektronikoko helbidea: aspanovas@aspanovasbizkaia.org

Laguntza teknikoak jasotzeko, elkartearen helbide honetara jo behar duzu:

c/ Médico Antonio Eguiluz 22 (lonja)

48004 Bilbao