Aurkezpena

“ASPANOVAS Bizkaia: MANTENDU ETA HOBETZEKO BIDEA”

1989. urtera arte Gurutzetako eta Basurtoko ospitaleetan zaindutako minbizidun haurren gurasoak nolabait babesik gabe zeuden seme-alaben diagnostikotik eratorritako arazoen aurrean. Psikologia-, gizarte-, hezkuntza-arazoetaz ari gara, besteak beste. Urte horretako maiatzean, «batasunak indarra dakarrela» dioen esaera egitzat zuten erasandako guraso talde batek elkartu eta seme-alaben eskubideak babesteko elkarte bat eratzea erabaki zuten. Erakunde publikoen, pertsonal sanitarioaren eta minbizidun haurren arazoarekin sentsibilizatutako pertsonen laguntzari esker, ASPANOVAS Bizkaia gauzatu egin zen.

Hogei urte baino gehiagotan zehar, asko izan dira ahalegin eta ilusio handiz lan egin duten minbizidun haurren aitak eta amak, pixkanaka-pixkanaka bidean aurkitu ditugun oztopo guztiak gainditzea lortzeko. Guztiei, gure eskerrik beroena.

Bide luzea egin da, une goxoekin eta beste batzuetan ez hainbeste, baina egun harro esan dezakegu urte guzti hauetan zeharreko ahaleginari esker, ASPANOVAS Bizkaia-k bai maila instituzionalean bai maila pribatuan erakunde aintzatetsi bihurtzea lortu duela.

Gure helburua da gune honetan gure elkarteak, minbizidun haurren eta euren familien alde, burutzen duen lan garrantzitsua erakustea. Dokumentu grafiko honek gure lanaren isla zehatza izatea espero dugu.

Iaz, aurreko urteetako lana jarraitu nahi izan dugu. Hori dela eta, betiko adore eta gogo handiarekin jardun dugu, bidean aurkitu ditugun oztopoak gainditzen saiatuz, helburu bakarra buruan dugula: gure seme-alaben bizitza-kalitatea hobetzea.

Irmotasun eta ilusio berarekin lanean jarraituko dugu ASPANOVAS Bizkaia-k urte guzti hauetan lortutako entzutea eta kalitatea manten ditzan gutxienez eta, ahal bada, hobe ditzan.

ZUZENDARITZAKO BATZORDEA

  • Lehendakaria: Juan Carlos Fernández Gutierrez jn
  • Lehendakariordea: Marian Sanz Sánchez and.
  • Idazkaria: Mikel Colina Arce jn
  • Diruzaina: Mª Yolanda Simón Tamayo and.
  • Mahaikideak:
    • Jose Felix Zorrilla Llano jn.
    • Blanca Mardones López and.
    • Arantza Martínez Castro and.
    • Felix Peña González jn.
    • Jon Kepa Zumalde Moreno jn.
    • Angel Fernández Sánchez jn.