ASPANOVAS Bizkaia

ASPANOVAS Bizkaia-k bete-betean uste du kaltetuok garela minbizi-diagnostiko batek haurrarengan eta bere familia-ingurunearengan sortzen dituen zailtasunak eta arazoak ezagutzen dituztenak. Hori horrela, familiei hobeto lagun diezaiekegu, nolabait «hizkuntza bera hitz egiten dugula» esan dezakegu.

Minbizia duen haur baten gaixotasunak haurrarengan eragina izan ez ezik, bere familia-ingurunearentzako ere ondorioak dakartza, hain zuzen ere guraso eta neba-arrebentzat. Hortaz, «familiako gaixotasuna» esan behar zaiola deritzogu. Beste osasun-arazoek ez bezala, minbiziaren diagnostikoak familia-unitatean eta -antolaketan eragin zuzena du, erasandako haurraren bizitza baino askoz gehiago desegituratzen duela (eskola-absentismoa, ospitaleratze luzeak, EAEtik kanpoko ospitale-zentroetara lekualdatzea, etab.)

Faktore horiek, gaixotasunak berez sortzen duen atsekabeari eta ziurgabetasunari erantsita, minbizidun haurraren gurasoei eskatzen dizkiete baliabide eta estrategia psikosozial batzuk edukitzea. Baina batzuetan ez dago horrelakorik, edo egonda ere, ez da nahikoa.

Bizitzeak eta bizitza duina bizitzeak dakarte gure elkarteak ekintzak ugaritzea, seme-alabetariko bati minbizia diagnostikatzen diotenean, familia gunean sortzen diren zenbait hutsune betetzen saiatzeko.

Gure lanaren garapen ezin hobea eta egokia lortzeko, gizarte-borondatearen lotura eta sustapena beharrezkoa da oinarrizko zutabe gisa. Izan ere, gurasoen elkartasunak berak bakarrik ez luke behar beste indar hain zama astunari aurre egiteko. Hori dela eta, gure bazkideei, gure Erakundeei eta gure arazoarekiko sentikor diren pertsona guztien laguntzari esker ASPANOVAS egunero ibil daitekeela berma dezakegu.

Nori zuzenduta dagoen:

ASPANOVAS Bizkaia haurrei eta beren familia dimentsio psikozosialean zuzentzen dago.

Egun, gure elkarteak 400 familia kaltetu inguru laguntzen ditu.

Urtero batez beste 55 kasu berri diagnostikatzen dira Bizkaiko ospitale publikoetan:

  • Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo).
  • Basurtoko Ospitalea (Bilbo).

Haur horiek ez datoz bakarrik Bizkaiko erkidegotik; batzuetan, Kantabria, Araba, Gipuzkoa, Burgos, Errioxa eta abarretik datozen haurrak dira ere.

Helburu orokorrak:

  • Minbizia diagnostikatu dieten haur guztien bizitza-kalitatea hobetzea, gure ahaleginak beren eguneroko bizitzaren alderdi guztietan erabateko normalkuntzaren alde bideratuz.
  • Osasun, gizarte eta hezkuntza alorreko arreta haur guztiei baldintza-berdintasunean hel dadin lan egitea.
  • Gure Elkartearen bidez, seme-alaba bati minbizia diagnostikatzen diotenean, familiak bere aurrean duen arazoa ulertu eta horrekiko sentikortasuna garatzen laguntzen duten topaketa-foroak eta ekintzak sortu eta sustatzeko gai izatea.

Helburu bereziak:

  • Minbizidun haurren bizitza-itxaropena handitzen laguntzea.
  • Haur hauen arreta sanitarioa bultzatzea eta hobetzea.
  • Beraientzat eta euren familientzat bizitza-kalitate maila egokiak lortzea.
  • Gizartean haurren minbizia dagoela eta dakartzan estutasunak eta arazoak zabaltzea.
  • Laguntza eta arreta psikologikoa.
  • Laguntza eta arreta soziala.
  • Giza-laguntza eta laguntza morala.
  • Laguntza ekonomikoa gehien behar duten familientzat eta beste osasun-zentroetara joan behar dutenentzat.
  • Irakasle-taldeei informazioa ematea eskolaratzea errazteko.
  • Ospitaleratze luzeak direla eta, klasera joatea ezin duten umeentzat arreta hezitzailea lortzea.
  • Haurrentzat informazioa haurren minbiziari buruzko liburu egokien bidez.
  • Gurasoei seme-alaben gaixotasunari buruzko informazio egokia ematea, beraientzat bereziki argitaratutako material anitzen bidez.
  • Gizarte-boluntariotza taldeen sortzea sustatzea, ASPANOVAS Bizkaia elkartearen hainbat ekintzetan parte hartu eta lagun dezaten.
  • Autolaguntzarako dauden gizarte-sareetan sartzea.
  • Elkarteko familiei eta bazkideei informazio zehatza, ASPANOVAS Bizkaia elkarteak antolatzen dituen ekintzei buruz, urteko informazio-txostenean argitaratuz eta web gunea mantenduz.
  • Gurutzetako ospitaletik hurbil dagoen abegi-pisu bat edukitzea, Bizkaiko ospitaleetan dauden haur minbizidunen familia guztiei erabat doan eskaintzeko.