Familientzat giza-baliabideak

Haur bati minbizia diagnostikatzeak zirrarazko hunkipen handia suposatzen du. Halaber, aldaketa zorrotza gertatzen da senitarte guztien portaeran eguneroko bizitzako ekintza guztietan. Hori dela eta, dauden baliabide publiko eta pribatu anitzei buruz informazioa erraztea nahi dugu, orientabide gisa, behar guztiak estaltzeko (familia-, ekonomia-, lan-, gizarte-, hezkuntza-arlokoak eta abarrekoak).

Informazio gehiago nahi izanez gero, Elkarteko gizarte-langilearenera jo dezakezu jarraitu beharreko urratsak azal diezazkizun.

GIZARTE BALIABIDEAK

Elkarte beraren doaneko ekintzak:

  • Gizarte-laguntza.
  • Laguntza psikologikoa.
  • Laguntza ekonomikoak.
  • Familia kaltetuei eta gizartearen osotasunari haurren minbiziari buruzko informazioa.
  • Ikerketari laguntza.
  • Jardunaldien, hizketaldien eta ikastaroen antolaketa.
  • Aisiarako eta astialdirako ekintzak.
  • Bolondresen laguntza.
  • Abegi-etxeak.