Elkarteak Gurutzeetako ospitaletik
5 minutura dagoen eta Basurtuko ospitaletik ere nahiko gertu dagoen
(kotxean 15 minututara gutxi gorabehera) pisu batean hiru logela eskaintzen
ditu dohan:
- Gure ospitaletan tratamendua jasotzeko beste probintzietatik
etorri diren familientzat.
- Ospitaletik urrun bizi diren familia bizkaitarrentzat.
ASPANOVAS Bizkaiak minbizidun haurren familiek dituzten
beharrizanen berri duen entitate gisa eta minbizia duten haurren zein
beren familien kolektiboaren eskaerak modu globalean asetzeko helburuarekin
abegi etxea eskaintzen du:
- Haurren laguntzaileek, kasu gehienetan gurasoak, ospitaleratze
aldi luzeetan erabilera komuneko guneak erabili ditzaten: sukaldea,
bainugela eta egongela.
- Familiak haurrei kontsulta medikoak ireki aurretik, goizeko
lehen orduan, egiten dizkieten analitika eta frogen emaitzak itxaroten
dituzten bitartean eroso egoteko.
Zerbitzu
honen helburua minbizidun haurren familien egoera normalizatzea da,
diagnostikoaren eta tratamenduaren ondorioak arinduz gaixotasunari
aurre egiteko eta minbizidun haurraren zein bere familiaren bizi-kalitatea
hobetzeko etengabeko ahaleginean.
Etxebizitza Inmaculada kalea 25 zkia. 8º A-n kokatua dago, Gurutzeetako
auzoaren ezkerraldean, BARAKALDON. Gutxi gorabehera 70 metro karratuko
azalera dauka eta hiru logela, sukaldea-jangela, egongela eta 2 terraza
ditu.
BALIABIDE
MATERIALAK:
- Ur beroa eta berogailu indibiduala (gas naturala).
- Altzariak (oheak, sofak, mahaiak, aulkiak…).
- Etxetresna elektrikoak (hozkailua, labea, mikrouhin-labea, garbigailua
eta etxetresna elektriko txikiak).
- Etxerako arropa eta tresneria.
- Telebista eta bideoa.
|