Gehitu gogokoetan Aspanovas etxeko orrialdea        
GIZARTE ARRETAKO PROGRAMA Itzuli
ASPANOVAS elkartearen (Bizkaiko Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartea) proiektu honi esker, baliabide propioen bidez minbizia duten haurrak dituzten familien behar sozial eta ekonomikoak estali nahi dira eta, aldi berean, elkarteaz kanpo eskuratu daitezkeen baliabideen inguruko informazioa eta orientazioa ematen da. 

HELBURU OROKORRA:

  • Minbizia duen haurraren eta bere familiaren bizi-kalitatea hobetzea.

HELBURU ZEHATZAK:

  • Gurasoen eskaerak bideratzea ASPANOVAS – Bizkaia elkartean  eta gizartean dauden baliabideak eskura izan ditzaten, bai eta baliabide horiek gestionatzea eta tramitatzea ere.
  • Gurasoen eskaerak bideratzea ASPANOVAS – Bizkaia elkartean  eta gizartean dauden baliabideak eskura izan ditzaten, bai eta baliabide horiek gestionatzea eta tramitatzea ere.
  • EAEtik kanpora joan behar duten familientzako egoteko lekua bilatzeko tramitazioak egitea, kanpoan eman beharreko egunak non igaro eduki dezaten, eta leku horretako guraso elkarteekin koordinatzea.
  • Banakako kasuetan esku-hartzea, arazo sozialak konpontze aldera.
  • Eskualdeko beste area edo zerbitzu batzuekin koordinatuta egotea, elkarrekin kasuak tratatzeko.  
  • Elkartearen eskumenekoak ez diren egoerak dagokien lekura bideratzea.
  • Etorkinen familientzako baliabideak eta laguntzak mobilizatzea.
  • ASPANOVAS- Bizkaia elkartean eta beste zerbitzu batzuetan egiten ari diren lanei buruzko informazioa ematea aldiro-aldiro, jendearengan interesa pizteko eta haien lankidetza bultzatzeko.

>> Garapen Aldia:

2007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

>> Lekua:

Gurutzetako eta Basurtoko Ospitaleetako Onkologia Unitatea, eta baita ere Harrera Pisua eta ASPANOVAS Bizkaia elkartearen egoitza soziala.

EKINTZAK:

SOZIALAK:

  • Laguntza, gizarte-langile baten eskutik, antzematen diren behar horiei erantzuteko eta erakundeek eskaintzen dituzten prestazio eta baliabide desberdinei buruz aholkatzeko nahiz, dagokienean, horiek bideratzeko helburuarekin.
  • Behar bezala trebatutako gurasoen eta boluntarioen sare bat, ospitaleetan eta/edo etxean bertan laguntzeko.
  • Gure elkarteko guraso guztiei harrera-pisu bat eskaintzea, haurra ospitaleratuta dagoenean, haur horren familiei egoitza izan dezaten, bai probintzia barruko familientzat eta baita beste ospitaleetako edo beste probintzietako bazkideentzat ere.

EKONOMIKOAK:

  • Ospitaleratutako umeari laguntzen dion pertsonari otorduetarako txartel bat ematea eguneko; larrialdiko zenbait kasutan, txartelak bi izan daitezke. Horretarako ospitaleko kafetegiekin hitzarmen ekonomikoa sinatuko da.
  • Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleetan 15 egun baino gehiago ematen duten umeei laguntza ekonomikoa ematen zaie.
  • EAEtik kanpora joan behar duten familientzako laguntza ekonomikoa, joan-etorrietarako, egonaldietarako eta otorduetarako.
  • Telebista ordaintzeko laguntza, ospitalean zerbitzu hori doakoa ez bada, eta PlayStation  bideo-jokoak alokatzeko ere.
  • Garraio gastuetarako eta farmazia gastuetarako laguntza. (*)
  • OSAKIDETZAk ordaindu bitartean, beharrezkoak diren protesiak eta ortesiak ordaintzeko diru-laguntzak. (*)
  • Protesia ordaintzeko laguntza osagarria, protesiaren kostua Osakidetzaren balorazioa baino handiagoa bada. (*)
  • Logela bakoitzean ordenagailu eramangarri bat jartzea ospitaleratutako umeentzat, ospitalean eman beharko dituzten egunak arinagoak izan daitezen.

(*) Aurretik kasuaren balorazioa eginda.

2006. URTEAN EMANDAKO LAGUNTZAK:

Laguntzak Datu Kuantitatiboak ( € )
Gurutzetako eta Basurtoko Ospitaleetako bazkarietarako txartelak 1.193
EAEn ospitaleratutako haurren egonaldi luzeengatiko laguntza ekonomikoak 16
Lekualdatzeengatiko laguntza ekonomikoak 8
Erkidegotik kanpoko otorduetarako laguntza ekonomikoak 219
Garraio- eta botika-gastuak /
Protesiak ordaintzeko laguntzak /
Harrera-pisuan egonaldia –Gurutzeta 50

BALIABIDE MATERIALAK:

  • ASPANOVAS Bizkaia elkarteko egoitza soziala 
  • Harrera-pisua (Gurutzetako Ospitaletik gertu)

GIZA BALIABIDEAK:

  • Gizarte-langilea.
  • Ospitalez ospitaleko bisitatzailea.
  • Administraria.

BALIABIDE EKONOMIKOAK:

  • Diru-laguntzak, dohainak, finantzazio propioa
Goruntz
       
AurkezpenaAspanovasBerriakEskerrakLoturakHezur-muinaren emaileak MemoriakProiektuak
JarduerakAbegi-etxeaKongresuaArgitalpenakBoletinak KontaktuaEztabaida guneaApunta zaitezGazteleraz
Médico Antonio Eguiluz, 22 (lonja) 48004 Bilbao • Tlfnos: 94 411 05 35 y 94 411 05 56 - Fax: 94 411 05 35
e-mail: aspanovas@aspanovasbizkaia.org