|
|
 |
INFORMAZIORAKO, PRESTAKUNTZARAKO, DIBULGAZIORAKO ETA SENTSIBILIZAZIORAKO PROGRAMA |
Itzuli |
|
Programa hau gaixotasuna duten pertsonei zuzentzen zaie, minbizia diagnostikatu ondoren sortzen zaizkien hainbat galderei erantzuna emateko xedez, eta baita ere biztanleriari oro har, arazo sozial honetan inplikatzea eta parte hartzea bilatzeko xedez.
HELBURU
OROKORRAK:
- Biztanleriak arazo sozial honetan duen parte-hartze kontziente eta erantzulea sustatzea eta areagotzea.
BERARIAZKO HELBURUAK:
- Haurren minbiziaren errealitatea eta aurreikuspenak ezagutaraztea.
- Biztanleria kontzientziatzea, arazoan eta arazo horri heltzen dion elkartean parte har dezan.
- Diagnostikoaren ondoren sortzen diren hainbat galderei erantzutea.
- Laguntzaileak bilatzea, boluntario eta bazkide onuradunen modukoak.
EKINTZA
OROKORRAK – MATERIAL BIBLIOGRAFIKOA
- Haur liburutegi bat eta bideoteka bat izatea.
- Berariazko informazio-liburuak: “Kolasa katagorri bere gauzak zuri kontari”, “Ba al dakizu...?” eta gurasoentzako gidaliburua, “Kaxparin Super Kimio”, “Goazen kimioterapiara”, “Goazen erradioterapiara”, eta “Hezur-muinaren transplantea haurrengan”. Guztiak eskuratu daitezke bi hizkuntzatan.
- Minbizia duten Haurren Gurasoen Espainiako Federazioak guraso eta irakasleentzako gida editatu du: “Minbizia duen haur bat heztea”.
- Haurren minbiziari buruzko nazio mailako prentsa-dossierrak.
- Federazioa osatzen duten elkarte desberdinen informazio-aldizkariak.
- ICCCPO (Minbizia duten Haurren Gurasoen Elkarteen Nazioarteko Federazioa) delakoaren liburu informatiboak.
- Haurren minbiziari buruzko hitzaldien, komunikazioen eta konferentzien bilduma.
- Birziklapen-ikastaroak, bai profesionalentzat eta baita boluntarioentzat ere.
- Jardunaldien antolakuntza, UMEEKIN osatzen dugun elkarte guztietatik.
- Minbizia pediatrikoari buruzko jardunaldietan parte hartzea, bai maila autonomikoan eta baita maila estatalean ere.
PROGRAMAREN
JARDUERA ZEHATZAK
HAUR MINBIZIDUNEN NAZIOARTEKO EGUNA
Datorren urtean, ASPANOVAS elkarteak, Haur Minbizidunen Gurasoen Euskadiko Federazioarekin batera, Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna ospatuko du. Egun horren helburu nagusia da minbizia duten haurrak daudela ezagutaraztea, eta horien familiek, bizi-kalitate hobea lortzeko elkarteetan antolatzen diren familia horiek, dituzten kezken berri ematea.
Egun honetan gauzatzen diren ekitaldi guztiak Estatu osoan ere gauzatzen dira, eta gure elkarteak ere osatzen duen Haur Minbizidunen Gurasoen Espainiako Federazioak deitzen ditu.
GARAPEN - ALDIA : 2006ko otsailak 15.
LEKUA: Bizkaia.
JARDUERAK: ELKARTASUNAREN LAZO FUKSIA
Egun hau ospatzen dela aprobetxatuz, UMEEKIN (Haur Minbizidunen Gurasoen Euskadiko Federazioa) osatzen dugun elkarteok, hots, ASPANAFOHA, ASPANOVAS GIPUZKOA eta ASPANOVAS BIZKAIA elkarteek, fuksia koloreko lazoak dituzten itsasgarriak banatzen ditugu Euskal Herriko gune desberdinetan. Fuksia kolorea hautatu da, indarrez eta energiaz beteriko kolorea delako, eta, horregatik, minbizia duten haurrekiko elkartasuna eta horiei xedatzen zaien laguntza islatzeko sinbolo gisa erabiltzen dugu. ASPANOVAS Bizkaia elkarteak zortzi informazio-mahai jarriko ditu Bilbon, Zubiarte Merkatal Gunean eta Gurutzetako eta Basurtoko Ospitaleetan.
Era berean, prentsaurreko bat antolatuko da, BBKk utziko digun espazio batean. Prentsaurreko horretarako deialdia komunikabide desberdinei luzatuko zaie, egun hori ospatzen dela adierazteko.
GIZA BALIABIDEAK:
- Administraria.
- Guraso boluntarioak.
- Komunikabideak.
- Haurren minbizia duten gazteak.
BALIABIDE MATERIALAK:
- ASPANOVAS elkartearen egoitza soziala, bulegora xedatutakoa.
- Gurutzetako eta Basurtoko Ospitaleak.
- Informaziorako eta dibulgaziorako materiala (2006ko manifestua, egutegiak, bereizgarriak, fuksia koloreko lazoen pinak, fuksia koloreko lazoen itsasgarriak,...)
- Kartel informatiboak.
PARTE - HARTZAILE KOPURUA: Biztanleria oro har. |
Goruntz |
|
HAUR MINBIZIAREN AURKAKO I. GALA
Gala honekin haur minbiziaren errealitatea ikusteko aukera izango dugu, eta, era berean, itxaropen mezu bat ere bidaliko zaie bertaratutako guztiei, haur minbiziak tratamendua daukala erakutsiaz. Gala honetako protagonista nagusienak ASPANOVAS Bizkaia elkarteko haurrak izango dira; izan ere, haiek izango dira Euskalduna Jauregian egingo den moda desfilean parte hartuko dutenak. Bizkaiko modarik hoberena erakutsiko digute desfilean, Bizkaiko Moda eta Carlangas izeneko enpresei esker. Gainera, jai eguna izango da denontzat, eta lagun asko eta erakundeetako hainbat pertsonaia egongo dira gure artean; Eguna osatzeko, hainbat artistaren ekitaldiak izango ditugu.
GARAPEN ALDIA: 2007ko otsailaren 15a.
LEKUA: Euskalduna Jauregia, Bilbo.
JARDUERAK:
- Prentsaurrekoa, 2007ko otsailaren 14an, BBKren aretoan.
- Moda desfilea Euskalduna Jauregian.
GIZA BALIABIDEAK:
- Guraso boluntarioak.
- ASPANOVAS- Bizkaia elkarteko profesionalak.
- Komunikabideak.
- Cid FCA Komunikazioa.
- BBK Gizarte ekintza saileko profesionalak.
BALIABIDE MATERIALAK:
- Bizkaiko Osasun Zentroak.
- Bulego gisa erabilitako lokala (egoitza).
- BBK bankuak prentsaurrekoak egiteko duen lokala.
- Desfilearen publizitaterako kartelak eta triptikoak, BBKren logotipoarekin.
- BBKren iragarkia ekitaldian zehar.
- Programak eskatzen dituenak.
BALIABIDE EKONOMIKOAK:
- Hainbat erakunde publikok zein pribatuk eman ditzaketen laguntzak
- Elkarteak berak dituenak
PARTE - HARTZAILE KOPURUA: Biztanleria oro har. / ASPANOVAS Bizkaia elkarteko boluntarioak. |
Goruntz |
|
X. OSASUN KROSA
X. OSASUN KROSA dela-eta, gure elkarteak Haurren Minbiziari buruzko Kirol Jarduera antolatuko du datorren ekainean Algortako Geltoki Plazan.
Jarduera hau Getxon garatuko da, maiatzean, eta oro har biztanleria osoari egongo da irekita.
GARAPEN ALDIA: 2007ko ekainak 24.
LEKUA: Getxoko udalerria.
EKINTZAK:
Aurreko urteetan bezala, laguntza informatiborako aste bat antolatuko da, lasterketa-egunaren eta Algortako Geltoki Plazako jai herrikoiaren aurreko egunetan.
- Haur Jaia Algortako Geltoki Plazan. Igandeko ekitaldi garrantzitsuena 1,8 km-ko hiri zirkuitu batetik joango den krosa da. Krosa Algortako Geltoki Plazatik irteten da, eta leku berean amaitzen da. Osasun Krosaren edizio berri honetan bi parte-hartzaile mota bereiziko dira; alde batetik, “ez profesionalak” (haur onkologikoak, horien gurasoak, anai-arrebak, lagunak eta gainerako senitartekoak) egongo dira, eta horiek behin egingo dute zirkuituaren bidea; “profesionalek”, berriz, bi aldiz egingo dute bidea.
GIZA BALABIDEAK:
- 150 boluntarioz osatutako taldea; horien artean udaltzaingoa, trafikoa zuzentzeko zerbitzua, Getxoko Udala, Getxoko Atletismo Elkartea, Getxoko DYA eta abar egongo dira.
BALIABIDE MATERIALAK:
- Kartelak eta programak.
- Hedapenerako edozein elementu.
- Berrogei hesi.
- Eskenatoki estalia.
- Euskarri elektrikoa.
PARTE - HARTZAILE KOPURUA: Biztanleria oro har. |
Goruntz |
|
HAUR MINBIZIDUNAREN ARRETARAKO EGUNA
Aurten, ASPANOVAS Bizkaia elkarteak Haur Minbizidunaren Arreta Integralerako Eguna antolatuko du. Eguna ondo aterako dela espero dugu; izan ere, haur minbizidunen familiak beraiek izango dira euren kezkak azalduko dizkigutenak eta erantzunak haur minbiziaren alorreko adituek emango dizkiete.
GARAPEN - ALDIA: Urte amaiera.
TOKIA: Hitzaldi areto bat, zehaztu gabea.
JARDUERAK:
- Familiek beraiek eta elkarteak erabakiko dute zein gai aztertu, euren interesen arabera: medikuntzako aurrerapenak, osasun alorreko lege berriak, gaixoak jasotzen dituen tratamenduen ondorioak, haurren bizi kalitatea hobetu dezakete alderdiak (elikadura, bizimodu ohitura osasungarriak…).
GIZA BALIABIDEAK:
- Guraso boluntarioak.
- ASPANOVAS- Bizkaia elkarteko profesionalak.
- BBKko Gizarte ekintza saileko profesionalak.
BALIABIDE MATERIALAK:
- Bizkaiko Osasun Zentroak.
- Ekitaldiari buruzko publizitaterako materiala.
- Bulego gisa erabilitako lokala (egoitza).
|
Goruntz |
|
HAUR MINBIZIAREKIKO SENTSIBILIZAZIO EGUNA BILBON
ASPANOVAS – Bizkaia elkartea egun oso bat emango du Bilboko Areatzan, elkartearen berri emateko. Biztanleriari oro har eta, batez ere, inguratzen diren haurrei hainbat jolasetan parte hartzeko aukera emango diete, eta horrela elkartea ezagutaraziko diete.
GARAPEN - ALDIA: Zehaztu gabe.
TOKIA: Areatza, Bilbo
JARDUERAK:
- 1.-HAURRENTZAKO TAILERRAK: Haurrei elkartearen helburuak jolas eran erakusteko modua.Haurrekin doazen pertsonei, berriz, elkarteak urtean zehar egiten dituen ekintzei/lanei buruzko informazio materiala emango zaie.
- 2.-INFORMAZIO MAHAIA: Jolas ekintzak burutuko diren lekuaren ondoan mahai bat jarriko da informaziorako eta dibulgaziorako materialarekin. Material hori gure mahaira hurbiltzen den guztiari emango zaio, gure lana eta arazoa hurbilagotik ezagut ditzaten.
- 3.-KALE ANIMAZIOA: Antzerki taldea.
- 4.-HERRI BAZKARIA.
GIZA BALIABIDEAK:
- Diziplina anitzezko begiraleak
- Administraria
- Elkarteko boluntarioak.
BALIABIDE MATERIALAK:
- Publizitaterako materiala (kartelak).
- BBKko etxolak.
- Bulego gisa erabilitako lokala (egoitza ).
- Elkarteari buruzko informaziorako eta dibulgaziorako materiala.
- Programak eskatzen dituenak.
GIZA BALIABIDEAK:
- Erakunde publikok zein pribatuk eman ditzaketen dirulaguntzak
- Elkarteak berak dituenak
GIZA BALIABIDEAK: Biztanleria oro har.
|
Goruntz |
|
ASPANOVAS BIZKAIA ELKARTEKO WEB ORRIA
Egun, informatikak eta internetek eskaintzen dutenaz ez baliatzea gainerakoen azpitik egotea suposa dezake, informatikari dagokionez.
2003. urtean instalatu zen web orri berria mantentzean datza jarduera honek; horrela, edonork ASPANOVAS Bizkaia elkarteari buruzko eta minbizia duten haurren familiatan planteatzen diren beharrak estaltzeko edo gutxitzeko eskaintzen diren baliabideei, zerbitzuei eta jarduerei buruzko informazio jarraitua izatea ahalbidetzen da, informazio-ezak berekin dakarren “marjinazioa” saihestuz.
Tresna honek, web orriak, beste gauza askoren artean elkartea mugez haraindian ezagutaraztea minbizia duten haurren familiekin komunikazio aktiboa lortzea eta elkarteari publizitatea ematea eragin du.
Web orria garatzearekin, haurren minbiziak ukitzen dituen familien behar-egoerei aurre egiteko bideak ezarri dira, ASPANOVAS Bizkaia elkartean eskura dauden baliabideen aprobetxamendurako beharrezkoa den informazioa (elebiduna) eskainiz. Horrela, familiek, arazo sozial hau dela-eta beren bizitzan, ekonomian, gizartean... topa ditzaketen zailtasunak gainditu ditzakete.
GARAPEN - ALDIA: 2007ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra arte.
JARDUERAK:
- Jarduera Nagusia:
- Web orriaren garapena – Atal desberdinak mantentzea:
Edukien aldizkako eguneratzea.
Web orrian atalak aldatzea.
Bilatzaileetan duen kokapena hobetzea eta web orriko trafikoa areagotzea.
Domeinuaren izena eta hostinga.
- Web orriaren itzulpena. Lan hau urtero egiten da Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzari esker.
- Giza Baliabideak:
- - Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua.
- - Guraso boluntarioak.
- - ASPANOVAS Bizkaia elkarteko profesionalak.
- Baliabide Materialak:
- Bulegora xedatutako lokala (egoitza).
- Dokumentazioa.
PROGRAMAKO BALIABIDE MATERIAL OROKORRAK
Liburuak, aldizkariak, buletinak, bideo-zintak.....
PROGRAMAKO GIZA BALIABIDE OROKORRAK
Gurasoak, boluntarioak eta profesionalak
|
Goruntz |
|