Mantentze-programarekin gutxieneko azpiegitura izatea bilatzen da, elkarte desberdinetatik antolatzen diren zerbitzuak eta jarduerak eskaintzeko xedez, eta, horrela, familien beharrak asetzeko helburuarekin.
HELBURU
OROKORRA:
Proiektu desberdinak garatu ahal izatea ahalbidetzea, horrela haur onkologikoen eta beren familien bizi-kalitatea hobetzeko.
BERARIAZKO HELBURUAK:
- ASPANOVAS Bizkaia elkartean egiten ari den lanari buruzko aldizkako informazioa eskaintzeko azpiegitura prestatzea.
- Elkarteko programen eta zerbitzuen kalitatea areagotzea.
- Elkartearentzat lan egingo duten langile kualifikatuak izatea.
EKINTZAK:
- Programa guztiak garatzeko aukera ematen digun azpiegitura bat izatea.
- Gutxieneko langile profesionalak izatea.
- Gure jarduerak garatzeko beharrezkoa den ekipamendua eskuratzea.
- EDE Fundazioaren eta Aholkularitzaren zerbitzuak izaten jarraitzea.
- Konpromisoa eta prestakuntza duten boluntario-talde zabal bat izatea.
BALIABIDE MATERIALAK:
Bilboko (48004) Medico Antonio Eguiluz kalean, 22. zenbakian, kokatzen den egoitza sozial berria.
GIZA BALIABIDEAK:
Administraria, boluntarioak.
BALIABIDE EKONOMIKOAK:
Diru-laguntzak, bazkide-kuotak, eta abar. |