|
|
|
Aisialdiko programa integratzailea eta birsortzailea da, eta horri esker, alde batetik, haurraren eta familiaren eguneroko bizitzan gaixotasuna baino lehen hain arruntak ziren jolasari eta dibertsioari berriro heltzen zaie, eta, bestetik, antzeko egoera bat bizitzen ari diren beste familiekiko topaketak ahalbidetzen dira, elkar ulertzea eta, aldi berean, elkar laguntzea sustatuz. Horregatik, aisialdiko gure programa hau haurrari nahiz familiari zuzentzen zaie.
HELBURU
OROKORRA:
Gaixotasuna duten haurrei eta beren familiei gaixotasunaren prozesua une batez alde batera uzten laguntzea.
BERARIAZKO HELBURUAK:
- Taldeko aisialdiaz gozatzea, jarduerak eta irteerak eginez.
- Esperientzia propioak bizitzea eta gainerako haurrekin elkar trukatzea ahalbidetzea.
- Haurrentzako egokiak diren lekuak bisitatuz gozatzea.
- Antzeko egoerak bizi dituzten familien arteko harremana bultzatzea.
EKINTZAK:
FAMILIENTZAKO IRTEERA TENERIFERA, 2007ko apirilaren 15etik 17ra.:
2006an, ASPANOVAS Bizkaia elkarteak Sevilla aukeratu zuen familientzako irteera egiteko, eta orduan 60 lagun joan ziren bertara. Aurten, elkartea Tenerifera joango da eta hantxe egingo du ohikoa duen familien arteko topaketa. Primerako egunak pasatuko dituzte, eta, bide batez, beraien seme-alaben gaixotasuna dela-eta bizi behar duten egoeratik pixka bat aldegitea lortuko dute, funtsezkoa dena.
Gainera, arazo bera duten beste familiekin harremanetan jartzeko eta komunikazioa bultzatzeko aukera ezin hobea izango da, elkarri laguntza emanez.
HELBURU OROKORRA: Egun batzuez gaixotasunaren prozesutik ihes egiteko aukera ematea.
BERARIAZKO HELBURUAK
- Taldean aisialdiaz gozatzea.
- Haurrentzako leku egokiak bisitatu gozatzea.
- Antzeko egoerak bizi dituzten familien arteko harremana sustatzea.
GARAPEN ALDIA: 2007ko apirilaren 11tik 15era.
LEKUA: Tenerife.
JARDUERAK:
- Bilbotik Madrilera eta Madriletik Bilbora autobusean.
- Madriletik Tenerifera eta Tenerifetik Madrilera hegazkinean.
- Egonaldia, H10 La Niña hotelean, Pentsio osoan.
- 2 txango (oraindik zehaztu gabe).
- 4 gau.
- Bidaia-asegurua.
ASPANOVAS BIZKAIA elkarteak familientzako antolatutako Teneriferako irteera honako baliabideak erabiliko dira:
GIZA BALIABIDEAK:
-
Administraria.
-
Guraso boluntarioak.
-
Bidaia Agentziako profesionalak.
-
Jon Ander autobusak.
BALIABIDE MATERIALAK:
- Bulegora bideratutako lokala.
- Programak behar duen materiala.
PARTE HARTZAILE KAPURUA : 75 lagun gutxi gorabehera. |
Goruntz |
|
UMEEKIN FEDERAZIOAK FAMILIENTZAKO ANTOLATUTAKO IRTEERA Bizkaian:
ASPANOVAS Bizkaia, ASPANOVAS Gipuzkoa eta ASPANAFOHA elkarteek osatzen duten UMEEKIN Haur Minbizidunen Guraso Elkarteen Euskal Federazioak egun horretarako familien arteko topaketa bat antolatuko du jai giroan. Topaketa Bizkaiko lurraldean izango da.
UMEEKIn federazioko haurrek eta helduek eguna elkarrekin pasa zuten, jolas eta jai giroan murgilduta. 2006an antolatutako irteeran ASPANOVAS Bizkaia elkartetik 27 kide egon ziren.
HELBURU OROKORRA: Egun batez gaixotasunaren prozesua alde batera uztea ahalbidetzea.
BERARIAZKO HELBURUAK:
- Aisialdiaz familien artean gozatzea.
- Haurrentzako leku egokietarako bisitaz gozatzea.
- Antzeko egoerak bizi dituzten eta lurralde desberdinetakoak diren familien arteko harremana bultzatzea.
GARAPEN - ALDIA: 2007ko ekaina.
LEKUA: Bizkaia.
JARDUERAK:
Goizean, familiek inguruak bisitatuko dituzte, eta gero haurrentzako jolasak egongo dira. Horri guztiari esker, eguerdian egingo den bazkariari eta prestatuko diren jolas tradizionalei esker (sokatira, zaku lasterketa, artaburu bilketa,...), familiek arazo bera duten beste familia batzuekin harremanetan egoteko eta haiekin hitz egiteko aukera izango dute. Era berean, ikusiko dute beren egoeran badagoela jende gehiago, eta ez direla eurak bakarrik.
UMEEKIN federazioko Familien arteko Topaketa aurrera eramateko honako baliabideak erabiliko dira:
GIZA BALIABIDEAK:
- Elkarteetako profesionalak.
- Guraso boluntarioak.
- Gaixotasuna bizi duten familiak.
- Laguntza eskaini duten erakundeak.
- Begiraleak.
- Animatzaileak.
- DYA-ko, Gurutze Gorriko, eta beste erakunde batzuetako langileak
BALIABIDE MATERIALAK:
- Bulego gisa erabilitako lokala.
- Jolasak.
- Kartelak.
- Garraioa.
PARTE - HARTZAILE KOPURUA: Parte-hartzaile kopurua: UMEEKIN federazioko haur minbizidunen familietako 60-70 lagun. |
Goruntz |
|
UDAKO KANPALDIA, 2007ko uztailaren 15etik 30era:
Elkarteak ondo baloratzen ditu aurtengo udako kanpaldian lortutako emaitzak. Garrantzitsua da kanpaldiak mantentzea umeek poz handiagoz ekin diezaioten egunerokotasunera bueltatzeari.
ASPANOVAS Bizkaia elkarteak, ASPANOA (Zaragoza) elkartearekin batera, elkarteetako ume eta nerabeentzako kanpaldia antolatuko du. Kanpaldi horretan hartuko dute parte, gainera, beste erkidegoetan bizi eta bere haurtzaroan minbiziren bat izan duten haur eta gazteek, baita gaixotasuna pairatu ez duten gazteek ere.
2006an topaketa hauek Valentziako “Centro de Educación Socioambiental Granja-Escuela Luis Amigó” izan ziren. Aurten, berriz, aukeratutako lekua Aragoi erkidegoan dago.
HELBURU OROKORRA: Parte-hartzaile guztiek gaixotasunaren prozesua egun batzuez alde batera uztea eta bere esperientziak beste haurrekin trukatzea ahalbidetzea, ezagutza berriak eskuratzeko, eta, horrela, garapen pertsonal egokia sustatzeko.
BERARIAZKO HELBURUAK :
- Gaixotasunaren prozesua egun batzuez alde batera uztea.
- Beste haur eta nerabeekiko komunikazioa sustatzea, horiek onkologikoak izan edo gaixotasunik gabekoak izan, beste erkidegoetako historia eta kultura ezagutzeko modua ahalbidetuz.
- Bizi-ohitura osasungarriak sustatzea.
- Adierazpen-teknika desberdinen bidez emozioak eta sentimenduak azaltzea ahalbidetzea.
- Denbora librea modu aberasgarrian betetzea, ezagupen berriak eta trebetasun sozialak eskuratuz.
- Gaixotasun ez duten beste haur eta nerabeekiko integrazioa.
GARAPEN ALDIA: Uztaileko bigarren hamabostaldia.
LEKUA: Aragoi.
JARDUERAK: zehaztu gabe
ASPANOVAS Bizkaia elkarteak antolatutako kanpaldiak aurrera eramateko honako baliabideak erabiliko dira:
GIZA BALIABIDEAK:
-
Administraria.
-
Boluntarioak.
-
Begiraleak.
BALIABILDE MATERIALAK:
- Bulegora xedatutako lokala.
- Jardueren egoitza.
PARTE - HARTZAILE KOPURUA: ASPANOVAS Bizkaia elkarteko 15 bat haurrek parte hartuko dutela aurreikusten da. |
Goruntz |
|
ASTEBURUKO MULTIABENTURAZKO IRTEERAK:
Datorren urtean ASPANOVAS-Bizkaia elkarteak asteburuko irteera bat egin nahi du gutxienez urtean, elkarteko kide diren haurrentzat, horiek minbiziren bat izan dutenean, eta baita horien anai-arrebentzat.
Horrela, gugandik hain gertu dauden Euskal Herriko lekuak ezagutzeko aukera eskaini nahi zaie eta, baita ere, hainbatetan elkarrekin egin dituzten txangoetan edo irteeretan lortutako adiskidetasunak eta harremanak mantentzeko nahiz berriak egiteko aukera.
HELBURU OROKORRA: Gaixotasunaren prozesua egun batzuez alde batera uztea ahalbidetzea.
BERARIAZKO HELBURUAK :
- Gaixotasunaren prozesua egun batzuez alde batera uztea.
- Bizi-ohitura osasungarriak sustatzea.
- Haurrentzako egokiak diren lekuak bisitatuz gozatzea.
- ASPANOVAS elkarteko haurren arteko batasuna bultzatzea.
GARAPEN ALDIA : 20007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
LEKUA: Euskal Autonomia Erkidegoko lekuak.
JARDUERAK: (zehaztu gabe).
GIZA BALIABIDEAK:
- Administraria.
- Guraso boluntarioak.
- Begiraleak.
BALIABIDE MATERIALAK:
- Bulegora xedatutako lokala.
- Programak behar duen materiala.
PARTE - HARTZAILE KOPURUA: ASPANOVAS Bizkaia elkarteko haurrak. |
Goruntz |
|
EGUN BATEKO IRTEERA ATHLETIC-EKIN:
ASPANOVAS- Bizkaia elkarteak Euskadiko lehen futbol ekipoaren, hau da, Athletic ekipoaren futbol partida batera eraman nahi ditu noizbait minbizia izan duten elkarteko haurrak eta haien anai-arrebak.
HELBURU OROKORRA: gaixotasuna une batez ahazten laguntzea.
HELBURU ZEHATZAK:
- Aisialdiaz eta denbora libreaz taldean gozatzea.
- ASPANOVAS elkarteko haurren arteko harremana bultzatzea.
GARAPEN ALDIA: Urte osoa.
LEKUA: San Mames futbol zelaia.
JARDUERAK:
- Lehoien futbol partida bat ikustera joatea.
GIZA BALIABIDEAK:
-
Administraria.
-
Guraso boluntarioak.
-
Begiraleak.
BALIABIDE MATERIALAK:
- Bulego gisa erabilitako lokala.
- Programak eskatzen duen materiala.
- Argazki kamera
PARTE - HARTZAILE KOPURUA: ASPANOVAS BIZKAIA elkarteko haurrak. |
Goruntz  |
|
ASTEBURUA ELURRETAN:
ASPANOVAS Bizkaia elkarteak buruan dauka eta aztertzen ari da abenduan haurrekin irteera bat egitea elurretara.
HELBURU OROKORRA: gaixotasuna une batez ahazten laguntzea.
HELBURU ZEHATZAK:
- Aisialdiaz eta denbora libreaz taldean gozatzea.
- Bizi ohitura osasungarriak bultzatzea.
- Haurrentzako egoki diren lekuak bisitatzen gozatzea.
- ASPANOVAS elkarteko haurren arteko harremana bultzatzea.
GARAPEN ALDIA: 2007ko abendua.
LEKUA: zehaztu gabe.
JARDUERAK:
- Pistetatik jaisteko behar den materiala alokatuta gero, begiraleekin klaseak izango dituzte asteburu osoan zehar.
GIZA BALIABIDEAK:
- Administraria.
- Guraso boluntarioak.
- Begiraleak.
BALIABIDE MATERIALAK:
- Bulego gisa erabilitako lokala.
- Programak eskatzen duen materiala.
PARTE - HARTZAILE KOPURUA: ASPANOVAS Bizkaia elkarteko haurrak. |
Goruntz  |
|
GABONETAKO HAUR JAIA:
ASPANOVAS Bizkaiak, horren bereziak diren jaiegun horietan, jai bat antolatuko du bakarrik ume onkologikoentzat eta euren guraso, neba-arreba eta lagunik minenentzat. Era berean, jaia egin baino astebete lehenago, gure artean ez dauden umeen alde meza egingo du.
Eguna Bilboko Avenida Hotelean eginiko bazkari batekin hasiko dugu. Iazko bazkarian 90 pertsonak hartu zuen parte. Eta bazkariaren ondoren, haur animazioko talde batek emanaldia bere eskainiko digu eta, gero, Olentzeroak opariak ekarriko ditu. Hori guztia, desiorik onenarekin egina: dibertsioa.
HELBURU OROKORRA: ASPANOVAS Bizkaia elkarteko haurrek hain bereziak diren egunak elkarrekin igarotzea.
BERARIAZKO HELBURUAK:
- Jaiak familia-giroan igarotzea.
- Aisialdiaz taldean gozatzea.
- Antzeko egoerak bizi dituzten familien arteko harremana bultzatzea eta sustatzea egun hauetan.
GARAPEN ALDIA: 2007.eko abenduan.
LEKUA: Bilbo.
JARDUERAK:
- Bazkaria eta askaria.
- Jolasak eta opariak.
- Antzezlanak eta pailazoak.
ASPANOVAS Bizkaia antolatutako Gabonetako Jaia aurrera eramateko honako baliabideak erabiliko dira:
GIZA BALIABIDEAK:
- Administraria.
- Guraso boluntarioak.
- Begiraleak.
- Antzezlanak eta pailazoak.
BALIABIDE MATERIALAK:
- Hotela.
- Programak behar duen materiala (opariak…)
- Bulegora xedatutako lokala.
PARTE - HARTZAILE KOPURUA: 90-100 lagun.
GIZA BALIABIDEAK :
Elkarteko administraria, irteeretarako langile boluntarioen taldea, kanpaldietarako begiraleak.
BALIABIDE EKONOMIKOAK :
Diru-laguntza, dohainak, familien ekarpenak. |
Goruntz  |
|