Proiektu honekin benetako laguntza bio-psiko-sozial integrala lortze aldera egin nahi dugu. Laguntza hori haurren edo nerabeen minbiziak berekin dakartzan arazoetara egokituta egongo da, eta minbizia duen haurraren edo nerabearen bizi-kalitatea edo familiaren beraren bizi-kalitatea hobetzera zuzenduko da.
HELBURU
OROKORRA:
Arreta psikologiko integrala eskaintzea, adin txikiko onkologikoari nahiz bere familiari, jarraipena eginez eta hasieratik gauzatuko diren jarduera psikologikoak garatuz, gaixotasunak nahiz tratamenduak irauten duten bitartean, haurrari nahiz familiari, bai ospitale-eremuan eta baita ospitalez kanpo ere.
BERARIAZKO HELBURUAK :
- Aurre egiteko estrategia propioak ebaluatzea eta sustatzea, eta banakako ongizatea nahiz ongizate familiarra eragingo duten estrategia psikologiko berriez hornitzea.
- Haurra/nerabea nahiz familia-giroa maila psikosozialean ebaluatzea, haurraren garapen psiko-ebaluatiboaren eta/edo unean uneko egoeraren araberako fase desberdinak bereiziz eta ezarriz.
- Haurra/nerabea gaixo edo ospitalean dagoen bitartean, antsietate eta depresio sintomak prebenitzea eta kontrolatzea, eta baita ere minaren pertzepzio subjektiboa, ezinegona, beldurra edo bestelako psikopatologia edo erasan psikiko oro.
- Gaixotasunean zehar ematen diren egoera zailetan nahiz arrisku goreneko egoera kritikoetan, hala nola ebakuntzatan, transplanteetan, fase terminaletan edo heriotzan, dolu familiarrean eta dolu patologikoaren prebentzioan arazoei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko laguntza eta orientazio emozional eta psikologikoa eskaintzea.
- Osasun-taldearekiko kooperazio aktiboa ezartzea, tratamendura atxikitzean eta osasun-neurriak hartzean, ospitaleratzearekiko asebetetze pertsonal eta familiar handia sustatuz.
EKINTZAK:
Ospitale-eremuan
Ospitaleetan psikologia klinikoan aditua den profesional bat egon ohi da; horrela, bere lana diagnostikoa egiten den unean bertan hasten da garatzen. Izan ere, fase hori bereziki gogorra da. Hori horrela, profesional horrek adin txikikoa nahiz bere familia lagunduko ditu gaixotasunaren prozesu osoan zehar.
Lan horrek ahalik eta eraginkortasun gehien izan dezan, ezinbestekoa da osasun-taldearekin modu koordinatuan eta batera lan egitea, eta baita ere irakasleekin eta haurren psikiatriako eta gizarte-laguntzako arloetako profesionalekin.
>> Helburu
orokorrak :
- Minbizia duen haurrari/nerabeari osasun-laguntza integrala eskaintzea. Laguntza hori bere patologiari eta patologia horrek berekin dakarren arazo psikikoei egokituta egongo da, haurrak ospitaleko jarduera-eremuaren barruan duen garapen psikoebolutiboarekiko eta egoera afektiboarekiko paraleloa izango den jarraipena, ebaluazioa eta jarduketa psikologikoa bermatuz.
- Haurra eta bere familia ospitaleratzeak, gaixotasunak berak, fase guztietan, eta horrek eragingo dituen tratamendu-mota desberdinek dituzten inplikazioetara ahalik eta hobekien egokitzeko Egokitzapen Psikosoziala bultzatzea eta indartzea.
- Haurraren, familiaren eta osasun-taldearen arteko komunikazio jarraitu eta indartua sustatzea, osasun-jarduketatik haurrarekiko eta bere familiarekiko elkarrekintzan egokia izango den euskarri psikosoziala eskainiz.
- Osasun-taldean taldeko kohesio, komunikazio eta ongizate emozional egokia lortzea.
>> Berariazko helburuak:
- Aurre egiteko estrategia propioak ebaluatzea eta sustatzea, eta banakako ongizatea nahiz ongizate familiarra eragingo duten estrategia psikologiko berriez hornitzea.
- Haurra/nerabea nahiz familia-giroa maila psikosozialean ebaluatzea, haurraren garapen psiko-ebaluatiboaren eta/edo unean uneko egoeraren araberako fase desberdinak bereiziz eta ezarriz
- Haurra/nerabea gaixo edo ospitalean dagoen bitartean, antsietate eta depresio sintomak prebenitzea eta kontrolatzea, eta baita ere minaren pertzepzio subjektiboa, ezinegona, beldurra edo bestelako psikopatologia edo erasan psikiko oro.
- Gaixotasunean zehar ematen diren egoera zailetan nahiz arrisku goreneko egoera kritikoetan, hala nola ebakuntzatan, transplanteetan, fase terminaletan edo heriotzan, dolu familiarrean eta dolu patologikoaren prebentzioan arazoei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko laguntza eta orientazio emozional eta psikologikoa eskaintzea.
- Osasun-taldearekiko kooperazio aktiboa ezartzea, tratamendura atxikitzean eta osasun-neurriak hartzean, ospitaleratzearekiko asebetetze pertsonal eta familiar handia sustatuz.
>> Garapen aldia:
2007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
>> Lekua :
Gurutzetako eta Basurtoko Ospitaleetako Haurren Onkologiako Unitatea.
>> Jarduerak :
Laguntza-maila: Erasan psikiko/psikopatologikoari heltzea, gainerako osasun-taldearekiko modu koordinatuan (Taldeko Diziplina Anitzeko Bilkurak).
- Klinika. Arazoaren ebaluazio psikosozialaren jarduketa psikologikoak gauzatzea, kontsulta/orientazioa eta esku-hartzea (unean unekoa edo programa egituratuak), prebentzio- eta terapia-mailan, ondoko gai hauek modu egokian heltzeko:
- Haurraren eta nerabearen / familiaren arreta (zaintzaile nagusia, batez ere).
- Osasun-langileei arreta eta orientazioa.
- Jarduketa psikologikoko programak / protokoloak prestatzea.Haurrak/nerabeak eta familiak bizi dituzten egoera zail garrantzitsuetara eta kritikoetara egokitzeko eta horiei aurre egiteko protokolo psikologikoak prestatzea eta garatzea:
- -Hasierako faseko berariazko protokoloak (diagnostiko berria) eta fase terminaleko berariazko protokoloak (heriotza).
- -Tratamendua garatu bitartean, behera egitean, transplante bat egitean,... garatu beharreko protokolo orokorrak.
- -Ebakuntzetarako / Proba higuingarrietarako / Ospitaleratzerako prestatzeko protokoloak.
- -Banaka aurre egiteko / Familiarekin aurre egiteko / Osasunerako hezkuntzarako / eta abarrerako gaitasunak indartzeko eta eskuratzeko programak.
Komunikazio eta elkarrekintza maila: Unitate barruko komunikazioa eta harreman-giroa indartzea eta sustatzea:
- -Banakako eremua eta eremu familiarra (haurra/nerabea-gurasoak/bikotea/familia).
- -Talde barruko eremua (taldeko kohesioa).
- -Eremu globala (haurra – familia – osasun taldea).
“Osasun Informazioaren” prozesua egoki aztertzea eta lantzea (diagnosia, proba eta esku-hartze gogorrak edo beldurgarriak, ebakuntzak, egoera kritikoak,...).
Ospitalez kanpoko eremua
Gure egoitza sozialean eskaintzen diren esku-hartze psikologikoko saioak dira. Horiei esker nukleo familiarra indartu egiten da, gurasoekiko, anai-arrebekiko, lagunekiko eta abarrekiko esku-hartzearen bidez. Psikologoa gaixotasuna duen adin txikikoaren ikastetxera ere joaten da, ikaslea zein baldintza psikiko eta fisikotan itzuliko den jakinarazteko helburuarekin.
>> Helburu
orokorrak:
- Minbizia duen haurrari/nerabeari osasun-laguntza integrala eskaintzea. Laguntza hori bere patologiari eta patologia horrek berekin dakarren arazo psikikoei egokituta egongo da, haurrak ospitaleko jarduera-eremuaren barruan duen garapen psikoebolutiboarekiko eta egoera afektiboarekiko paraleloa izango den jarraipena, ebaluazioa eta jarduketa psikologikoa bermatuz.
- Haurra eta bere familia ospitaleratzeak, gaixotasunak berak, fase guztietan, eta horrek eragingo dituen tratamendu-mota desberdinek dituzten inplikazioetara ahalik eta hobekien egokitzeko Egokitzapen Psikosoziala bultzatzea eta indartzea.
- Familien ezagutza hurbilago eta pertsonalagoa lortzea, edozein arazo garrantzitsuren aztarnaren bat antzeman bezain laster prebentzio eta esku-hartze hobea lortzeko xedez.
- Familiek Aspanovas Elkartean duten komunikazio eta integrazio indartu eta positiboa sustatzea.
>> Berariazko helburuak:
- Haurra/nerabea nahiz familia-giroa maila psikosozialean ebaluatzea, haurraren garapen psiko-ebaluatiboaren eta/edo unean uneko egoeraren araberako fase desberdinak bereiziz eta ezarriz.
- Haurra/nerabea gaixo edo ospitalean dagoen bitartean, antsietate eta depresio sintomak prebenitzea eta kontrolatzea, eta baita ere minaren pertzepzio subjektiboa, ezinegona, beldurra edo bestelako psikopatologia edo erasan psikiko oro.
- Gaixotasunean zehar ematen diren egoera zailetan nahiz arrisku goreneko egoera kritikoetan, hala nola ebakuntzatan, transplanteetan, fase terminaletan edo heriotzan, dolu familiarrean eta dolu patologikoaren prebentzioan arazoei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko laguntza eta orientazio emozional eta psikologikoa eskaintzea.
- Etorkizunean, haurraren/nerabearen bizitzan, garapen ebolutibo arruntean eragina izan dezaketen ondoren psikosozial, psikopedagogiko eta/edo neuropsikologikoak ebaluatzea eta horiei aurrea hartzea.
- Nerabearengan, bizimodu osasungarri/soziable bat eskuratzeari dagokionez, funtzio pertsonal aktiboagoa garatzea sustatzea, bere gizarte-ingurunearekiko bat etorriz, Taldeko Dinamika egituratu batean parte hartzearen bidez.
- Gurasoen artean bakoitzaren erasan pertsonalaren adierazpen emozionala sustatzea; aldi berean Taldeko Dinamiken eta/edo Lantegien bidez prestakuntza eskainiz, seme-alabaren adinaren, bizi-egoeraren edo arazoen arabera interesgarri izan daitezkeen gaiei dagokienez.
>> Garapen
aldia :
2007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
>> Lekua:
Jarduera hau astean behin garatzen da (astelehen arratsaldetan), elkarteko lokalean dagoen kontsultan, hitzordua aurrez eskatu ondoren, edota kanpoko irteeretan (etxez etxeko bisitak, ikastetxeetarako bisitak, eta abar).
>> Jarduerak:
Maila Psikologikoa eta Laguntzazkoa. Haur/nerabe onkologikoaren erasan orokorrari heltzen zaio, ASPANOVAS elkarteko taldearekin eta Osasun Arloko (Lehen-mailako Arreta), Hezkuntzako eta Gizarte Zerbitzuetako profesionalekin eta erakundeekin harremanetan. Arazoa ebaluatzeko jarduerak gauzatuko dira, kontsulta, orientazio eta esku-hartze psikologikokoak, maila prebentiboan eta terapeutikoan, ondorengo gai hauei ahalik eta hobekien heltzeko:
- Arlo psiko-soziala / psiko-hezkuntzakoa.
- Minbizia duen haurrari eta nerabeari eskaini beharreko arreta.
- Banaka (Elkarteko kontsulta / Ikastetxeetarako, Gizarte Zerbitzuetarako eta abarrerako irteerak).
- Taldeka (Elkarteko kontsulta / Irteera hezitzaile eta informatzaileak ikastetxeetara).
- Familiari zuzendutako arreta eta orientazioa/prestakuntza: gurasoak eta anai-arrebak.
- Banaka / Taldeka (Elkarteko kontsulta).
- Klinika/ Psikopatologia ( Ospitale barruko arloarekiko koordinazioan).
- Minbizia duen haurrari eta nerabeari eskaini beharreko arreta.
- Banaka(Elkarteko kontsulta / Etxez etxekoa).
- Taldeka (Elkarteko kontsulta).
- Familiari zuzendutako arreta eta orientazioa: gurasoak eta anai-arrebak
- Banaka / Taldeka (Elkarteko kontsulta).
GIZA
BALIABIDEAK :
- Psikologo kliniko espezializatu bat.
BALIABIDE
MATERIALAK:
- Azterketarako eta jarduketarako material bibliografikoa.
- Prestakuntza-ikastaroetan parte hartzea.
- Elkarteko egoitza.
BALIABIDE
EKONOMIKOAK :
- Diru-laguntzak, dohainak, finantzazio propioa.
|