| Elkartea sustatzeko programaren xedea da elkarteak bultzatzea, partaidetza sozialerako bide gisa. Horretarako, ASPANOVAS Bizkaia elkarteak bilerak egingo ditu Haur Minbizidunen Elkarteen Espainiako Federazioarekin, eta baita UMEEKIN federazioko elkarteekin, haurren onkologiaren eremuko ezagupenak eta esperientziak elkar trukatzeko.
HELBURU
OROKORRA:
·Sektore berean nahiz beste sektoreetan lan egiten duten gainerako elkarteekiko koordinazio eta lankidetza jarraitua.
BERARIAZKO HELBURUAK:
- Bazkideek elkarteen eguneroko bizitzan eta elkarteek antolatzen dituzten jardueretan parte hartzea bultzatzea, eta bazkideek elkartearen funtzionamenduaren inguruko ekimenak eta iradokizunak egitea bilatzea.
- Haur Minbizidunen Espainiako Federazioaren lanetan kooperatzea eta laguntzea.
- Probintziako beste erakunde eta elkarteekiko lankidetzan jardutea eta horiekiko koordinazio iraunkorra mantentzea, elkarrekin proiektuak gauzatzeko.
- Bazkide laguntzaileak lortzeko jarduerak garatzea.
EKINTZAK:
PROBINTZIAKO ELKARTEEKIKO BILERAK
- Elkartearen funtzionamendurako barne-bilkurak (Zuzendaritza Batzordeak eta Batzarra).
- Probintzian dauden kolektibo eta erakunde desberdinetako elkarte-sarearekin harremanak, horiek haurren minbiziarekin zerikusia izan ala ez.
EUSKADIKO ELKARTEEKIKO BILERAK
UMEEKIN Federaziotik gauzatu beharreko ekintzak:
- Jarduerak elkarrekin antolatzea.
- Haurren minbiziari buruzko informazioa elkartrukatzea.
- Koordinaziorako aldizkako bilerak.
- Memoriak eta proiektuak elkartrukatzea.
- Zuzendaritza Batzordeak eta Batzarrak egitea.
- Diru-laguntza eskaera bateratuak.
ESTATUKO ELKARTEEKIKO BILERAK
Estatu-mailako federazio-lanetik gauzatu beharreko ekintzak:
- Aldizkako bilkurak elkarteko ordezkariekin.
- Psikologoen eta gizarte-langileen jardunaldi teknikoak.
- Memoriak eta proiektuak elkartrukatzea.
- Material zientifikoa elkartrukatzea.
- Federazioko aldizkaria argitaratzea eta hedatzea.
Aurten, maiatzean, Salamancan Ohiko Batzar Orokorra egingo da, bai eta Osasuna, Hezkuntza, Psikologia eta Gizarte Lanari buruzko bilera teknikoak ere.
Era berean, azaroan Haur Minbizidunen Federazio Espainiarreko XX. Ohiko Batzar Nagusia egin zen, Madrilen. Elkartetik Zuzendaritza Batzordeko bi ordezkari joan ziren.
GIZA BALIABIDEAK: Langile profesionalak eta guraso boluntarioak.
BALIABIDE MATERIALAK: Bilboko (48004) Medico Antonio Eguiluz kalean, 22. zenbakian, kokatzen den egoitza soziala.
BALIABIDE EKONOMIKOAK: Diru-laguntzak, elkartearen baliabideak.
|