Gehitu gogokoetan Aspanovas etxeko orrialdea        
BOLUNTARIO-PROGRAMA Itzuli

“ZURE LAGUNTZAZ GIZARTEAN” TALDEA

Duela denbora askotik hona, asko dira gure egoitzara beren denbora eta laguntza modu erabat desinteresatuan eskaintzeko xedez hurbiltzen diren pertsonak. Egun ASPANOVAS elkarteak 150 boluntario ditu; horiei esker Osasun Krosa, Gabonetako Haur Parkea, Minbizia duen Haurraren Nazioarteko Eguna, ospitaleetarako bisitak eta abar bezalako jarduerak garatu ahal izan ditugu.

Elkarteak duen boluntario-taldea finkatu ahal izateko, eta boluntario-talde horrek egiten duen lana ikuskatu ahal izateko, zerbitzuaren jarraipena egiteko eta laguntzeko bilerak egingo dira aldizka. Gainera, bilera horiez gain, prestakuntza teoriko eta praktiko jarraitua ere eskainiko zaie boluntarioei.

HELBURU OROKORRA: Elkartetik eskaintzen diren jarduerei jarraipena ematea.

BERARIAZKO HELBURUAK:

  • Gaixoen eta oro har gizartearen arteko lotura izatea.
  • Elkartearekin lankidetzan jarduten diren boluntarioen gastuak ordaintzea.

JARDUERAK/LEKUA:

Boluntarioek, ezinbesteko elementu gisa, ondorengo proiektu eta programetan parte hartze dute:

  • Ospitaleetarako bisitak.
  • Aisialdiko programa.
  • Gabonetako Haur Parkea.
  • X. Osasun Krosa.
  • Haurren minbiziarekiko sentsibilizatzeko eta dibulgaziorako standetan laguntzea.
  • Boluntarioen prestakuntza. (Hezitzaileen Eskola Diozesiarrak emandako ikastaroak).
  • Beste elkarteekiko bileren programa.
  • Minbizia duten haurren nazioarteko eguna.

Saioak bi hilabetean behin egingo dira, eta bi orduko iraupena izango dute. Horietan boluntarioen jarduerarekin zerikusia duten gaikako edukiak eta berariazko edukiak landuko dira.


GIZA BALIABIDEAK:

  • Administraria
  • Langile boluntarioak
  • Ospitaleetako bisitatzailea

BALIABIDE MATERIALAK:

  • ASPANOVAS Bizkaia elkarteko egoitza soziala
  • Gurutzeetako Ospitalea.
  • Basurtoko Ospitalea.
BALIABIDE EKONOMIKOAK:
  • Diru-laguntzak, dohainak, familien ekarpenak.
Goruntz
       
AurkezpenaAspanovasBerriakEskerrakLoturakHezur-muinaren emaileak MemoriakProiektuak
JarduerakAbegi-etxeaKongresuaArgitalpenakBoletinak KontaktuaEztabaida guneaApunta zaitezGazteleraz
Médico Antonio Eguiluz, 22 (lonja) 48004 Bilbao • Tlfnos: 94 411 05 35 y 94 411 05 56 - Fax: 94 411 05 35
e-mail: aspanovas@aspanovasbizkaia.org