Gehitu gogokoetan Aspanovas etxeko orrialdea        

ODONTOLOGO-ESTOTAMOLOGOARENTZAT PROTOKOLOA

foto1Ahoa batzuetan tratamentu onkologikoan dabiltzan haurretan arazo iturria da, ez soilik buruan eta lepoan tumoreak dituzten gaixoentzako, urrunago dauden tumoreak dituztenentzako ere bai. Buruko edo lepoko erradioterapia jasotzen dutenetatik ia guztiek izaten dituzte arazoak ahoan. Gutxi gorabehera kimioterapiarekin tratatutako gaixoen %50-ak ere ahoko arazoak izaten dituzte. Ahoko arazo hauek jateko, hitz egiteko eta listua kontrolatzeko gaitasunari eragiten die eta arazo garrantzitsu eta iraunkorren iturburu izan daitezke. Haurren tratamendu onkologikoko kimioterapia eta erradioterapiak zenbait kasutan ekidin daitezkeen hortzetako malformazioak sortu ditzakete.
Garrantzitsua da azpimarratzea haur minbiziaren tratamenduarekin zerikusia duten ahoko arazo ugari ekidin edo murriztu daitezkeela aurretiaz zainketa egokia eginez eta tratamenduak irauten duen bitartean zein ondoren erabilitako teknika prebentibo batzuen bitartez.

Gozokiak goxoak dira baina hortzetarako arriskutsuak dira.

  • Garrantzitsua da haurrak azukre gehiegi dituzten janari eta edari gutxi hartzea.
    Gozoki gutxiago jateaz gain, egunean gutxiagotan jan beharko ditu.
    Gozokiak jaten baditu, onena postre gisa jatea da. Janarien bitartean gosea badu, hobe da txantxarra sortzen duten elikagairik ez jatea: fruitu lehorrak, frutak, barazkiak, esnea eta zuku naturalak.
  • Garrantzitsua da haurrak janarien bitartean azukrea hartzen duen bakoitzean hortzetan txantxarra sortu daitekeela jakitea.

Ahoa fluordun pastarekin eskuilatzea onuragarria da hortzetarako eta oietarako.

  • Ahoa egoki eskuilatu behar da egunean 3 aldiz (janari nagusi bakoitzaren ostean) gogortasun ertaina duen haurrentzeko eskuila eta hortzetako fluordun pastarekin.
  • Gurasoek eskuilatzean gainbegiratu eta lagundu behar dute edo agian beraiek eskuilatu beharko dute.
  • Haurrek ahoa garbitu behar dute pasta irentsi gabe, horregatik 2 urtetik beherako haurrei pasta gabeko eskuilatzea egingo zaie.
  • Batzuetan, oiak handiturik edo odoletan daudenean, haurrak eskuila biguna erabili beharko du.

Eskuilatu ondoren kolutorioarekin ahoa garbitzea oso garrantzitsua da.

  • Fluordun irakuzleak, fluordun pastak bezala, garrantzitsuak dira txantxarrak ekiditen laguntzen dutelako. Haurrak egunean hiru aldiz garbitu dezake ahoa, eskuilatze bakoitzaren ostean, kolutorio tapoi edo koilaratxo bat hartu eta ahoan minutu bat edukiz.
  • Haurrak irakuzia bota egin behar du eta ez irentsi. 6 urtetik beherakoetan eskuila likidotan bustiko da eta hortzetan samurtasunez igurtzi. Gero ez da ahorik garbitu behar ez eta elikagai edo edaririk hartu behar hurrengo 30 minutuetan.

Fluordun gelek hortzak indartzen dituzte txantxarren aurrean.

  • Tratamenduan erradiazioak hartzen dituztenek, fluordun gela eman behar dute dentistak egindako ontzien bitartez.
    Gauean oheratu aurretik hortzak garbitu ondoren, fluordun gela daramaten ontziak ezarri behar dira dentistak azaldutako moduan.
  • Haurrak ontziak jasaten ez baditu, eskuila bigunarekin eman behar da.

Ahoko arazoak ekiditeko oso garrantzitsua da aldizka dentistarengana joatea.

Dentista aho-osasunaz arduratzen den profesionala da eta haur bakoitzean egin behar diren prebentziozko tratamenduen eta tratamendu sendatzaileen arduraduna da.
Horregatik oso garrantzitsua da, profesionalak emandako pauta jarraituz tratamenduaren aurretik, tratamenduak iraun bitartean eta ondoren joatea.

“Zure ahoaren osasuna oso garrantzitsua da”.

Haurren tratamendu onkologikoak kirurgia, erradiazioak eta sendagaiak bezalako aspektuak barne hartzen ditu.
Badakigu tratamendu hauetako batzuek ahoan arazoak sor ditzaketela, batez ere hortz eta oietan.
Arazo hauek murriztu edo ekidin daitezke tratamendu aurretik, honek iraun bitartean eta ondoren egin beharreko ahoko zainketa baten bitartez. Zainketa hauek nagusiki txantxarren sorrera eta oien hantura ekiditera zuzendurik daude.

Goruntz
       
AurkezpenaAspanovasBerriakEskerrakLoturakHezur-muinaren emaileak MemoriakProiektuak
JarduerakAbegi-etxeaKongresuaArgitalpenakBoletinak KontaktuaEztabaida guneaApunta zaitezGazteleraz
Médico Antonio Eguiluz, 22 (lonja) 48004 Bilbao • Tlfnos: 94 411 05 35 y 94 411 05 56 - Fax: 94 411 05 35
e-mail: aspanovas@aspanovasbizkaia.org