| ASPEKTU
ZEHATZAK KIMIOTERAPIAREKIKO
Trauma
gingibala plaketopenia aldietan murriztu behar da, gaixoak clorhexidina
(kolutorioa edo gela) erabili behar du eta ahoko higiene egokia
mantendu. Hondakinak traumarik sortu gabe mugitzen dituzten hortzetako
eskuila bigunak eta mihi-karrakagailua erabili.
- Kimioterapiak irauten duen bitartean egiteke utzi ziren tratamendu
odontologikoak egingo dira, aura egoera hematologiko egonkorrean
baldin badago. Onkologoarekin kontsultatu behar da tratamendu
odontologikoak egiteko garairik egokiena noiz den jakiteko.
- Hortzak ahalik eta traumarik txikiena sortzeko moduan atera
behar dira, anestesia tronkularra ekidinez eta profilaxi antibiotikopean,
beharrezkoa baldin bada.
ASPEKTU
ZEHATZAK RADIOTERAPIAREKIKO
Fluorraren aplikazioa ontzietan gela jarriaz. Alde gingibaletik
behera 3 mm irtetzen diren eta material malguarekin egindakoak
diren ontzi indibidualen bidez aplikatutako %1 neutroko fluoruro
sodikoaren erabilera gomendatzen da. Ahoa ondo garbitu ondoren
fluordun ontzia 5-10 minututan aplikatu behar da bi egunero, ahal
bada oheratu aurretik. Ontziak kendu ondoren ez da jan, edan edo
ahoa garbitu behar hurrengo 30 minutuetan. Haurrak ontzia jasaten
ez badu, eskuilarekin aplikatu ahal zaio, pauta bera jarraituz.
- Ontziekin egiten diren fluorizazioak mantendu egin behar dira
listu-fluxuaren murrizketa dagoen bitartean. Hau berreskuratzean,
fluorra kontsultan aplikatuko zaio 6 hilero.
- Garezurreko edo lepoko erradioterapia hartu behar duten 10 urtetik
beherako haurretan garatzen ari diren hortzak babesteko berunezko
ontziak erabiltzea aztertu behar da.
- Erradiazio osteko exodontziak behar direnean, beharrezkoak direnak,
baino ez dira egin behar. Haurretan osteorradionekrosi kasurik
egon ez den arren, exodontziak ekidin behar dira, ahal izanen
gero, errediazio ostean lehenengo 2 hilabete eta urte bete bitarteko
denbora pasa arte. Datu hau garrantzitsua da erradioterapia osteko
hortz erauzketa izaten baita arrazoi abiarazlea.
|