| LEHENAGO
(TERAPEUTIKA ONKOLOGIKOA)
Ahoko-azterketa
Tratamendu
onkologikoa hasi aurretik ahoko-azterketa zehatza egin.
Rx de a1eta de mordida egin behar da (hasieran eta 6 hilero) behin-behineko
hortzaldian ezarritako ukipen-puntuekin, hortzaldi mistoan eta behin-betiko
hortzaldian ezarritako ukimen-puntuekin.
Tratamendu odontologikoak
Haurrak behar duen tratamendu odontologikoa egin behar da, gainazal
erresumingarrien, berrezarkuntzen ertz zorrotzak, apurtutako hortzak
eta aparatologia odontologikoa ezabatzeaz gain.
Txantxarrak ekidin
Txantxarrak ekiditen irakatsi haurrei zein gurasoei.
- Txantxarra eragiten ez duten dietetarako aholkuak eta
aho-higieneari buruzko instrukzioak.
- Fuksinarekin bakterio-plaka antzematea.
- Eskuilatzeari eta fluordun dentrifikoei buruzko aholkuak:
- l Egunean hirutan eskuilatu (janarien ostean), 6-7 urterarte
laguntza emanez eta 6-7 urtetik aurrera laguntza emango da
edo ez haurraren gaitasunaren arabera.
- 2 urtetik beherako umeetan pasta barik eskuilatu.
- 550 ppm edo gutxiagoko fluoruro kontzentrazioa duen dentrifikoa
erabili 2 eta 6 urte bitarteko haurretan eta 500-1000 ppm-koa
6 urtetik gorakoetan.
- Haurrak dentrifikoa irentsi gabe tu egin eta ahoa garbitzeko
gai izan beharko litzateke.
- Fluordun kolutorioak:
- %0,05-eko sodio fluoruroarekin garbitu ahoa egunean hiru
aldiz, jan ondoren eskuilatu eta gero. Bota irentsi gabe.
- Arteka zigilatzaileak:
- Behin betiko ildo erretentibodun hortzetan zigilatzeak egin,
lehenago txantxar oclusate edo proximalak baztertuz.
- Fluor profesionala:
- l Behin behineko hortzerian gainbegiratzen ari diren txantxarrak
ikuskatzeko 3 hilero errebisioa. Eta hiru hilero fluordun
barniza ematea.
- Behin betiko hortzerian gainbegiratzen ari diren kalteak
badaude errebisioa hiru hilero eta fluordun barniza eman.
- Kalterik ez badago errebisioa sei hilero eta 6 urtetik
gorakoetan fluor profesionala aplikatzea 6 hilero.
- Antimikrobio agenteak:
- Antimikrobio agenteen erabilera. %0,12-ko clorhexidinadun
alkohol gabeko soluzioa ospitaleratze aldietan. Clorhexidina
fluordun kolutorioa aplikatu eta 30 minutura erabili behar
da.
- Alternatiba gisa, clorhexidina gela aplikatu daiteke eskuila
bigunarekin, batzuetan hobeto jasaten baita eta 3-4 urtetatik
aurrerako umeetan, gurasoek laguntzen dielarik, kolutorioaren
erregimen berean erabili daiteke.
BITARTEAN
(TERAPEUTIKA ONKOLOGIKOA)
- Txantxarra ekiditeko neurriekin jarraitu.
- Aurreko fasean egiteke geratu ziren tratamendu odontologikoak
egin.
- Hiru hileko ahoko azterketa bat egin.
ONDOREN
(TERPEUTIKA ONKOLOGIKOA)
- Ahoko higienearen kontrolarekin jarraitu eta txantxarra ekiditeko
neurriak hartu.
- Haurrak behar dituen tratamendu odontologikoak normaltasunez
egin.
- Aipatutako fluor profesionalaren aplikazioarekin jarraitu.
- QT edota buruko edota lepoko RT jaso duten 10 urtetik beherako
haurrei ortopantomografía bat egin behin betiko hortzeria
dutenean (12-14 urterekin) hortzen garapenean emango den aldaketa-maila
zehazteko. Aurkikuntzaren jakitun izan behar dira eta gaixotasun
periodontala edo beste arrazoi batzuengatik hortzak ohi dena baino
lehen galtzea ekiditen saiatzeko zainketa programa bat ezarri
behar da.
|