Alderdi Orokorrak. Terapeutika Onkologikoa.

AURRETIK (TERAPEUTIKA ONKOLOGIKOA)

Ahoko azterketa

Ahoko azterketa zorrotza egitea, tratamendu onkologikoa hasi aurretik. Hegal-ausikiaren erradiografiak egin behar dira (hasieran eta 6 hilabetero) aldi baterako hortzetan ezarritako ukitze-puntuekin, hortz mistoetan hala nola betiko hortzetan ezarritako ukitze-puntuekin.

Tratamendu odontologikoak

Gaixoak behar dituen tratamendu odontologikoak egitea, besteak beste: azal narritagarriak ezabatzea, berriztapenen ertz zorrotzak, hortzen haustura eta hortzetako aparatuak.

Hortzetako txantxarrak prebenitzea

Haurrak eta gurasoak hortzetako txantxarrak nola prebenitu irakastea.

  • Txantxarrak sortzen ez dituen dietari buruzko aholkuak eta ahoko higienerako jarraibideak:
    • Bakterio-plaka detektatzea fuksinaren bidez.
  • Eskuilatzeari eta fluordun hortzetako pastei buruzko aholkua
    • Haurrak egunean hirutan (jatordu bakoitzaren ostean) eskuilatu behar du ahoa, lagunduta 6-7 urtera arte, eta bakarrik edo lagunduta 6-7 urtetik gora, haurraren abileziaren arabera.
    • Bi urtetik beherako haurrak eskuilatua pasta gabe egin behar da.
    • Bitik sei urtera arteko haurretan 500 zati milioiko fluoruro-kontzentrazioa duen hortzetako pasta erabiliko da; sei urtetik gorako haurretan, berriz, 500-1.000 zati milioikoa.
    • Haurrek gai izan behar dute txistua botatzeko eta hortzetako pasta irentsi gabe irakuzteko.
  • Fluordun kolutorioak:
    • Irakuzketa % 0,05eko sodio fluoruro disoluzioarekin, egunean hirutan, jatordu bakoitzaren ondoren egindako eskuilatzearen ostean. Txistua bota irentsi gabe.
  • Arteka ixtekoak:
    • Betiko hortzetako artekak ixtea ildo atxikitzaileen bidez, aurretik txantxar oklusalak edo proximalak baztertuta.
  • Erabilera profesionalerako fluorra:
    • Aldi baterako hortzetan txantxarrik ikusiko balitz 3 hilabetero egindako ikuskapenean ETA fluorrezko berniza ematea 3 hilabetero.
    • Aldi baterako hortzetan txantxarrik ikusiko balitz 3 hilabetero egindako ikuskapenean eta fluorrezko berniza ematea 3 hilabetero.
    • 6 hilabeteroko azterketan txantxarrik ikusiko ez balitz eta erabilera profesionalezko fluorra 6 urtetik hasita, 6 hilabetero.
  • Mikrobioen kontrako eragileak:
    • Mikrobioen kontrako eragileen erabilera: % 0,12ko klorhexidina alkoholgabeko disoluzioa ospitaleratzean zehar. Klorhexidina fluordun kolutoria aplikatu eta 30 minutura erabili behar da.
    • Bestela, klorhexidina gel gisa aplika daiteke, eskuil leun batekin, batzuetan hobeto jasan daiteke eta 3-4 urtetik hasita, gurasok lagunduta eta kolutorioaren erregimen berean.

BITARTEAN (TERAPEUTIKA ONKOLOGIKOA)

  • Hortzetako txantxarrak prebenitzeko neurriekin jarraitu.
  • Aurreko fasean egiteko geratu ziren tratamendu odontologikoak burutzea.
  • Ahoko azterketa egitea 3 hilabetero.

GERO (TERAPEUTIKA ONKOLOGIKOA)

  • Ahoko higienearen kontrolarekin jarraitu eta hortzetako txantxarrak prebenitzeko neurriak praktikatu.
  • Gaixoak behar dituen tratamendu odontologikoak normaltasun osoz burutzea.
  • Aurrean azaldu dugun erabilera profesionalerako fluorra ematen jarraitu.
  • Burmuineko edota zerbikaletako kimioterapia edo erradioterapia jaso duten 10 urtetik beherako gaixoetan ortopantomografia egitea, betiko hortzen garapena behin bukatuta (12-14 urte), hortzen garapenean asaldurarik dagoen jakiteko eta horien maila. Aurkipenen berri eman behar zaie gaixoei eta ahoko zainketen programa bat ezarri, hortzen erorketa goiztiarra, gaixotasun periodontala edo bestelako arrazoiengatik, gerta ez dadin saiatzeko.