Alderdi bereziak

KIMIOTERAPIAREKIN LOTUTAKO ALDERDI PARTIKULARRAK

  • Plaketopenia aldietan trauma gingibala murriztu behar da; horretarako, gaixoak klorhexidina (kolutorioa edo gela) erabili behar du eta ahoko higiene egokia mantendu. Hondakinak traumarik sortu gabe mugitzen dituzten hortzetako eskuila bigunak eta mihi-karrakagailua erabili.
  • Kimioterapiak irauten duen bitartean egiteke utzi ziren tratamendu odontologikoak egingo dira, haurra egoera hematologiko egonkorrean badago. Onkologoarekin kontsultatu behar da zeintzuk diren tratamendu odontologikoak egiteko garairik onena.
  • Hortzak ahalik eta traumarik txikiena sortzeko moduan atera behar dira, anestesia tronkularrik gabe eta profilaxi antibiotikopean, beharrezkoa baldin bada.

ERRADIOTERAPIAREKIN LOTUTAKO ALDERDI PARTIKULARRAK

  • Fluorra ontzietan gela jarrita aplikatzea. % 1eko sodio fluoruro disoluzio neutroa erabiltzea gomendatzen da, banakako ontzietan aplikatuta. Ontzi horiek material malguzkoak izan eta ertz gingibaletik 3 mm-ra zabaldu behar dute. Ahoa ondo garbitu ondoren, fluorra duen ontzia aplikatu behar da 5-10 minutuz bi egunero, ahal bada, oheratu aurretik. Hortzetako askak kendu eta gero, hurrengo 30 minutuetan ezin da jan, edan ezta irakuzi ere. Gaixoak aska jasaten ez badu, fluorra eskuilarekin aplikatu ahal zaio, jarraibide bera erabiliz.
  • Asken bidezko fluorizazioak listu-isuria murriztuta dagoen bitartean mantendu behar da. Behin osatuta, kontsultan aplikatuko da fluorra 6 hilabetero.
  • Garuneko edo zerbikaletako erradioterapia jaso behar duten 10 urtetik baherako gaixoetan, garatze-prozesuan dauden hortzen babeserako berunezko aska egitea kontuan hartu behar da.
  • Erradiazio osteko exodontziak behar beharrezkoak direnean baino ez dira egin behar. Haurretan osteorradionekrosi kasurik jasota egon ez arren, exodontziak saihestu behar dira, ahal bada erradiazioa egin eta lehenengo bi hilabete eta urte bat pasa arte. Datu hau garrantzitsua da, erradiazioaren osteko hortzen erauzketa izan ohi baita abiarazlea.